Herriz Herri - Donibane Lohizune (L) | 2026ko Martxoaren 26a
Olerkarien udaberria - Kontzertu klasikoa - Korrika Ttiki - Herriko bozak
Olerkarien udaberria
Martxoan, hitzak kalera ateratzen dira. Poesia hirian zehar hedatzen da, libre eta dardarti, Donibane Lohizuneko herriaren eta Poeten Zirkuluaren arteko lankidetza berrituari esker.
“Askatasuna, hedatutako indarra” gai nazionalaren inguruan, irakurketak, erakusketak, tailerrak, kontzertuak eta eszena idekiak antolatuak dira poesia anitza ospatzeko: idatzia, ahozkoa, kantatua, erakutsia, frantsesez zein euskaraz. Martxo hondar arte ikusgai eta entzungai mediatekan, kultur guneetan eta espazio publikoan.
Kontzertu klasikoa
Wagner, Grieg eta Svendsen: bidaia erromantikoa Ipar Europako paisaien eta amodio musikalen bihotzean… Judith Jauregui piano joleak eta Iparraldeko Orkestrak, Léo Marguek zuzendurik, sentikortasun eta birtualitatearekin obra hauek ezagutzera gonbidapena luzatzen dute martxoaren 28an (20:00), Tanka gelan. Tokiak erreserbatzeko: www.ospb.eus.
Korrika Ttiki
Martxoaren 13an, Urdazuri eskolako eta Donibaneko ikastolako 208 haurrek parte hartu zuten Korrika Ttikin, euskararen aldeko ekimen eder honetan. Luis XIV. plazatik abiaturik, handienek ideki zuten lasterketa. Korrika bukatu eta gero, haurrak klasean prestatu zituzten Korrikako mezuak irakurri zituzten, eta ondoren Pontx pailazoaren ikuskizunarekin momentu alaia partekatu zuten.
Herriko bozak
Jean-François Irigoyen orain arteko auzapeza garaile atera da bigarren itzulian ere %48,37arekin, gibelean utzi dituela Manuel De Lara (%27,28) eta Paskal Lafitte (%24,35).





