Mundu zabalean | 2026ko Martxoaren 26a

Merkataritzan itsasarteen indarra

M.O.

Ormuz-eko itsasartean petrolio ontzia erasota
Ormuz-eko%20itsasartean%20petrolio%20ontzia%20erasota

Nazioarteko merkataritzaren parte bat itsasontzi bideetan oinarritzen da. Mundu osoko edukiontzien trafikoa, estatuentzat eta konpainientzat garrantzitsuak dira. Trafikoak geldituak direlarik munduko merkatuak ondorio ekonomikoak jasaiten ditu. Ekialde Hurbileko eskalada militarrak Ormuz itsasarteko trafikoa geldiarazi du, nazioarteko ekonomia inarrosiz.

Nazioarteko itsasbideak

Nazioarteko trafikorako Persiar Golkoa funtsezko merkataritza bidea da, petrolioa, gasa, ongailuak… eta beste produktu batzuk hortik pasatzen dira, munduko petrolio merkatuaren %30a eta gas natural likidoen %20a. Arabiar Emirerri Batuak, Irak, Kuwait, Saudi Arabia eta Qatar hidrokarburoak ekoizten dituzten lurraldeentzat Ormuz itsasartea garraiatzeko sarbide hoberena da. Urtero 2.400 petrolio-ontzi inguruk itsasarte hori zeharkatzen dute, egunean 17 milioi petrolio upel inguruko bolumena.

Dozenaka petrolio-ontzi eta edukiontzi Ormuz itsasartean blokeatuak dira. Iraneko agintariek zeharkatzera ausartuko litzatekeen edozein itsasontziren kontra mendekatuko direla mehatxatu dute. Hori da Israel/Estatu Batuek, Iraneko Errepublika Islamikoaren kontra abiatu gatazkaren ondorio nagusietako bat.

Itsasbide garrantzitsua

Ormuz-eko itsasarteak berrogeita hamar kilometroko largotasuna du, Persiar Golkoaren eta Omango golkoaren artean kokatua, gune arriskutsua bilakatua delako ezin da zeharkatu.

Martxoaren 1ean, gatazka hasi denean, Guardia Iraultzaile Islamikoaren Gorputzak itsasartea hesteko agindua eman zuen. Ehunka itsasontzi blokeatuak dira, itsasbide luzeagoa hartzera behartuak. Ondorioz, petrolioaren eta gasaren prezioak mundu osoan azkarki emendatu dira, konpainiek eskasiaren beldurra aitzakia bezala erabiliz.

Itsasarte hau gune estrategikoan kokatzen da, baliabide aberatsa duen eremu baten erdigunean da. Persiar Golkoko ekialdeko zati parte bat da, hidrokarburoen ekoizteko eta karreatzeko biziki aberatsa den gunea. Golkoko herrialdeek, Irak, Iran, Kuwait, Oman, Qatar, Saudi Arabia, Arabiar Emirerri Batuak eta Arabiar Emirerri Batuak munduko petrolio erreserben erdia ordezkatzen dute eta munduko petrolio ekoizpenaren herena. Kokatua den guneari esker, finantza merkatuan eta nazioarteko erakundeetan agintari politikoek botere handia dute. Munduko petrolio esportazioaren %24a hortik pasatzen da.

Ormuz itsasartea

Ormuz-eko itsasarteak 212 kilometroko luzetasuna du eta 55 kilometroko largotasuna, pasabide hertsia. Ur barnatasun apala izanez, bi trafiko bide besterik ez dira, bakoitza 3,2 kilometroa. Petrolio trafiko parte bat Iraneko lurralde uretan sartzen da, agintariek sektorearen merkatua kontrolatzeko gaitasuna dute. Ormuz-etik pasatu gabe petrolioa esportatzeko aukerak mugatuak dira. Bere geografiaren berezitasunari esker itsasartea gune estrategikoan kokatua da.

Gaur egun Iranekin, Persiar Golkoaren itsasarteetan gertatzen ari dena, eskualdeko perimetrotik haratago doan gerla geo-ekonomikoa da. Munduko populazio guziek ondorioak jasan behar dituzte, eguneroko gastuak kariotuko baitira.

Petrolio konpainiak lehen lerroan

Ormuz-eko itsasartearen blokeatzeak finantza merkatuan eragina ukan du. Persiar Golkoko herrialdeek ekoizten duten petrolioa eta gasa, mundu osoan saldua da. Arazoa da eremu horretatik ateratzen den hidrokarburoen bolumena handia dela, itsas petrolio-merkataritzaren laurdena baino gehiago Ormuz-etik pasatzen da, munduko kontsumoaren %20a. Egoera delikatua da, batez ere Irak, Kuwait, Bahrain edo Qatar estatuentzat esportatzeko ez delako beste itsasbiderik edota alternatibarik (5,7 milioi upel egunero).

Bestalde Iranek itsasartea blokeatuz, aliatua duen txinatar gobernua kontra jartzea arriskatzen du. Txinak hornidurak Iranetik inportatzen ditu, petrolioa prezio onean erosten du. Europarrak, Estatu Batuetatik, Norvegiatik eta Kazakhstanetik hornituak dira.

Alternatiba guti

Itsas trafikorako beste alerta puntu bat da kontsumo produktuak itsasbide horretatik pasatzen direla. Eskualde hori egoiliarrentzat, turistentzat eta petrolio konpainientzat ekonomikoki interesantea da. Edukiontzientzat gune horretara heltzen direlarik ez dute deskargatzeko alternatiba anitzik, Saudi Arabiako Jeddah portuan edo Omango portu ttipian izan ezik. Herrialde horietako esportatzaileek ere kezkatzeko arrazoiak badituzte.

Nazioarteko Itsas Erakundea

Nazioarteko Itsas Erakundea, Nazio Batuen erakundea da, itsas segurtasunaz eta itsasontzien kutsaduraren prebentzioaz arduratzen da. Ormuz-eko itsasartean den egoera dela eta, erakundea kezkatua agertu da marinelen ongizaiteaz eta beren segurtasunaz. Persiar Golkoan geldituak 20.000 itsasgizon inguru dira, itsasontzietan arriskutsu egoera batean bizi dira. Martxoaren 6an itsasontzi bat erasotua izan da, lau marinelek bizia galdu dute eta hiru larriki zaurituak dira.

Email Facebook Twitter LinkedIn

3827. zbk

Gure Hitza | 2026/03/26

Euskara gurea

Peio Jorajuria

“Lekukoa hartu eta segi aurrera” zuen idazten duela bi aste hemen berean Ainhoa Etcheniquek. Korrikaz mintzo zen. Hain zuzen Korrika arras ederki iragan zaigu Ipar Euskal Herrian, euskaltzale suharrek lekukoa harturik, egunaz eta gauaz, gure euskara maiteari hemendik aitzina ere bizia segurtatzeko xedez. Dituen traba guziengatik, euskarak baitu zinez denen beharra bizirauteko. Gutarik andana batek gauaz kurritu izan behar dugu gure herrietan. Gauazko lasterraldi horrek ere badu bere grazia, aro onarekin egiten delarik segurik, aurten hala gertatu den bezala. Eta frutxo! Gure herrian segurik baginen, gau betean izanik ere, korrikari multxo ederra bildua, buru-bihotzak beroenean genituela. Egia erran, adin bateko batzuk aski irrigarriak gintezkeen: belaunak herdoilduak, bizkarra ukurtua, hatsa labur eta eztula merke. Baina gure urratsa gogo onez bete dugu.

Abiatze bikaina ukan du Korrikak Atharratzetik, plazak, karrikak eta...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016