Herriz Herri - Senpere (L) | 2026ko Martxoaren 26a
Hiruka’ntuz - Kantu Zaharraren Eguna Oxtikenean - Haurtzaintzarako formakuntza ikastaroa - Arno eta liburu konprometituen azoka - Komedia - Selauru hustea - Jose Cruz umorista - Groenlandia ikusgai - Poesia
Hiruka’ntuz
Azkeneko ekitaldian, Inharriako kantuzaleek leporaino bete dute behereko sala, bazkari kantatuaren emanaldian. Aurtengo errepertorioa gehiago bideratua zen kantu zaharrei buruz, denak lorietan utzi ditu, datorrenari begira.
Kantu Zaharraren EgunaOxtikenean
Larunbat goizean, martxoaren 29an, Lapurdi 1609 elkartearen ekimenez aurkeztuko da salbatua izan den zinezko altxorra, 9 kantu bazkariren bilduma 1999tik 2012ra artean, Oxtikenekoak eta Artxeroak taldeen laguntzarekin. 160 kantu zahar eta ahanztear diren kantuak erregistratu ziren USB gako batean eta bertze batean Inharrekoa filmatua izan zen. Ongi etorriaren ondotik (10:30), Jakes Larreren hitzaldia EKE-ren izenean, Lapurdi 1609-ren lekukotasuna, utzi gaituzten 15 kantariei omenaldia, hameketakoa kantuz Jean Noel Bessonart, Martxel Brave eta Jean Pierre Lascano kantariekin. Gakoak, argazkiak, liburuak, kasete eta DVDak salgai dira.
Haurtzaintzarako formakuntza ikastaroa
16 eta 25 urte arteko senpertarrei bideratua da, 3 eguneko ikastaroa urririk, izen emaitea apirilaren 1a aitzin. Xehetasunak: enfancejeunesse@senpere64.fr gunean edo deituz egitura: 05-59-54-58-21.
Arno eta liburu konprometituen azoka
Asteburuko hitzordu premiatsua iraganen da Inharrian martxoaren 28 eta 29an 10:00etatik lekura, Atxik izenburuarekin. Topagunean, arnogileak, garagarnogileak, sagarnogileak, likoregileak baita ere irakurleendako, liburugileak hauetan argitaletxeak, idazleak eta elkarteak. Egitarauan izanen dira, mintzaldiak, kontzertuak, film batzuen proiekzioa. Ostalaritza ez da ahantzia, bazkaltzeko aukera egongo da azokan, janari biologikoa, zirkuitu laburrean lorturikoa bertzeak bertze. Senpereko Mahatsa Sotoak parte hartzen du antolaketan. Ikusi, entzun, jastatu eta gozatu.
Komedia Larrekon larunbatean
Euskararat itzuli ezinezkoa dena “Les Couillons à Paris” Emmanuel Eberléren komedia aurkeztua da martxoaren 28an (20:30). Hirietako eta baserrialdetako kultur desberdinen topatze hori kontatzen du, irribarre zonbaiten egiteko parada. Prezioa 28€, erreserba: 06-25-92-62-59 edo billeterie-coeurdescene.tickandlive.com/.
Selauru hustea Amotzeko plazan
Amotzeko eskolako burasoen elkarteak antolaturik, igande osoan martxoaren 26an. Sal-erosketako mahainaren ukaiteko, erreserbatu: lespetitsartistesdamotz@gmail.com edo deitu 07-67-92-66-36ra.
Jose Cruz umorista
Artista handi horren ikusteko parada eskainia zauku, igande arratsaldean (16:00), martxoak 29an, Larreko kulturgunean. “Portugal, voyage au centre du monde” irriz asetzeko ikusgarria aurkeztua da. Prezioa 28€, erreserba: billeterie-coeurdescene.tickandlive.com/.
Groenlandia ikusgai
Martxoaren 31n (20:30), Larreko salan, Luc Dénoyer-ek azalduko du Groenlandiari buruzko “Enfants des glaces” dokumentala. Film honek ezohiko polar abentura baten bihotzean murgiltzen gaitu eta bakartienak dauden inuitekin topo egitera gomitatzen gaitu. Iraupena 2ordu, prezioa 10€, murriztua 6€, erreserba turismo bulegoetan edo boutique:otpaysbasque.com.
Poesia mediatekan ostegunean
Joan den astean aipaturiko ekitaldia, gaur arrats huntan dago, martxoak 26an (19:00).





