Hegoaldean | 2026ko Martxoaren 26a

Gutieneko Soldataren aldeko greba

I.M.

Bilbon iragan manifestazioa
Bilbon%20iragan%20manifestazioa

Martxoaren 17an Hego Euskal Herrian deitua zen greba orokorra arrakastatsua izan da, sindikatuen ustez. Eusko Jaurlaritzaren arabera, ikastetxe publikoetako langileen %49ak bat egin zuen lanuztearekin. Haien aldetik sindikatuek %80a baino gehiagoko zenbakia azpimarratzen zuten haur eskoletan eta ikastoletan, %60tik gora sektore publikoko irakasleen artean eta %65a baino gehiago zerbitzuetako langileen artean. Azkenik, Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) campusetako jarduera akademiko guziak ezeztatu zituen.

Grebaren helburua gutxieneko hilabete saria 1.500 euroren heinean finkatzea eta Euskal Autonomia Erkidegoan erabakia izan dadila zen. Sindikatuek Eusko Jaurlaritzari eta bereziki EAJri zuzendu zaizkie, eskatuz “legegintzarako herri-ekimena” Legebiltzarrean oztoporik gabe eztabaidatua izan dadin.

Email Facebook Twitter LinkedIn

Hegoaldean | 2026/03/26

Iranen kontrako gerlaren ondorio ekonomikoez

I.M.

Ekialde Hurbileko gerlak dakarzkien ondorio ekonomikoei buru egiteko neurriak hartzea eskatu dio EAJk Espainiako Gobernuari. Hogeita hamaika neurri biltzen dituen proposamenean dira besteak beste, elektrizitatearen gaineko zerga jaustea, hainbat sektoretan erregaiaren prezioan hobariak aplikatzea eta langile autonomoen kuotak gibelatzea. Neurri horien artean pertsona zaurgarrien babesteko “ezkutu sozial energetikoa” ezartzea, funtsezko horniduren prezioak mugatzea —hala nola gasaren salneurria— edo gasaren prezioari muga jartzea atzemaiten dira ere. Astearen bukaeran, Madrilgo Gobernuak zentzu horretan egin zuen.

...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2026/03/26

Pasaiakoa, judizioz kanpoko exekuzioa

I.M.

Hilketaren motibazio politikoko aitortza ofizialetik harago, justizia osoa nahi dute Giza Eskubideen eta Botere Publikoen Unesco katedrak, Giza Eskubideen Behatokiak eta biktimen ahaideak Pasaiako 1984ko martxoaren 22ko fusilaketaren kasuan. Oroit egun horretan Komando Autonomo Antikapitalistetako kideak Rafael Delas, Pedro Mari Isart, Jose Mari Izura eta Dionisio Aizpuru 21 eta 36 bala artean tirokaturik hil zituela Espainiako poliziak. Gainera haietatik hiruk garondoan bana bala zuten. Ikerleek Pasaiakoa “judizioz kanpoko exekuzioa” izan zela diote eta auzitegietara joanen dira, egia osoaren bila, hilketen egile zehatzen berri ukan arte.

...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2026/03/26

Comisiones Obreras sindikatuaren salaketa

I.M.

Eguberri bezperan gauzatu ekintza batengatik salatu du Comisiones Obreras sindikatuak Euskal Herrian Euskaraz taldea. “CCOO euskararen etsaia!” eta “Euskaraz eta harro” lelodun pegatinak, bai eta Olentzeroren partez ikatza utzirik Comisiones Obreras sindikatuaren egoitzaren aitzinean, bideoa sare sozialetan hedatu zuen EHEk. CCOO sindikatuak bidali gutun batean, bost eskaera luzatzen zaizkio EHEri. Besteak beste, bideoa sare sozialetatik kentzea eta etorkizunean horrelako ekintza gehiagorik ez egitea. EHEk azpimarratu du gutuna gaztelania hutsez ukan duela eta “euskararekiko jarrera zapaltzailearen eta baztertzailearen adierazgarri” dela. Aldi berean, “sinestezina” iruditzen zaio elkarteari “Olentzero auzitara eraman nahi izatea ikatza eramateagatik eta pegatinak itsasteagatik”. EHEk egoera hau adierazpen...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2026/03/26

CCOO ez da Korrikako lekuko eramaile izanen

I.M.

Ane Elordi Korrikako koordinatzaileak jakinarazi zuen joan den astean CCOO sindikatuak ez zuela lekukorik eramanen 2026ko Korrikan. Oroitzen gira Euskal Autonomia Erkidegoko lan-eskaintza publikoetan egin ohi den hizkuntza eskakizunen aurkako kanpainan sindikatu horretako hainbat kide izan direla. Hori bera “mugarria” izan da Korrikaren antolatzaileentzat, eta horregatik erabaki dute sindikatuak lekukorik ez eramatea. AEK-ko Nazio Kontseiluak zehaztu du CCOOko zuzendaritzako kideek lekukoa ez eramatea ebatzi dutela.

...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2026/03/26

Humanitate eta Hezkuntza Unibertsitateak mende erdi

I.M.

Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzietako Fakultateak 50. urteurrena du aurten. Mende erdian 10.000 ikasle baino gehiago ukan ditu eta horietan anitz “Euskal Herriko hezkuntza-sisteman, komunikazioan, kulturan eta gizartean eragin zuzena ukan duten milaka profesional” bilakatu direla azpimarratu du Unibertsitateko Dekanoak. Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzietako Fakultateak 1976an Eskoriatzan sortu zen Irakasle Eskolan du jatorria. 1979an irakasleen lehen promozioak bere ikasketak bukatu zituen, eta urtebete berantago eskolak kooperatiba izaera hartu zuen. Fakultatearen historian ere beste zenbait mugarri egon dira, hala nola, 25 urte bete berri dituen LANKI Kooperatibismoaren Ikertegia edo komunikazio arloan berrikuntza sustatzea helburua duen Aretxabaletako campusean...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2026/03/26

ETB 3 katearen desagertzea

I.M.

Haurrentzat zen euskarazko telebista kate bakarra desagerrarazi izanak “kalte atzeraezina sor diezaioke euskararen normalizazioari”. Hala zer dioten hainbat eragilek, Pantailak Euskaraz taldeak, adibidez. Talde euskaltzalearen arabera, ETB3 desagertzeak haurrendako euskarazko katerik gabe utz ditzake Euskal Herriko familien erdiak. Eustat estatistika zerbitzuaren 2025eko abenduko datuek diotenez, EAEko etxeen %40k kasik ez dute Internetera loturiko telebistarik. “Gainera, merkatuan dauden telebista adimendunen %20 inguru ez dira bateragarriak Makusi plataformarekin. Beraz, telebista adimenduna duten etxe askotan ere ez dago haurrentzako plataforma digital hori ikusteko aukerarik”. Aldatu Gidoia taldeak salatu du “170.000 haurren eta gazteren eskubideei eragingo die. Hego Euskal Herriko hamar neska-mutikotatik lauri ez zaie euskararako eta euskarazko edukietarako sarbide unibertsala bermatuko”.

EITBri haurrentzako ETB3 katea hesteko bere erabakian gibelera egiteko...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2026/03/26

Ramadan egunen bukaeraren ospakizuna

I.M.

Ehunka musulman bildu ziren Bilbon, Gasteizen eta Zumarragan islamaren hilabeterik sakratuenari agurra emateko, joan den ostiralean. 2026ko otsailaren 17tik martxoaren 19ra arte, musulmanek abstinentzia egin dute, egunez. 100.000 musulman hurbil dira Hego Euskal Herrian.

...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2026/03/26

Arabako bertsu txapelketaren finala

I.M.

Heldu den martxoaren 28an jokatuko den finalean, Martxoak 3 elkarteko kideek jantziko diote txapela 2026ko Arabako Bertsolari Txapelketako txapeldunari. Lehian ariko diren sei bertsolariak dira Aroa Arrizubieta, Iñaki Viñaspre, Maddi Agirre, Martin Abarrategi, Peru Abarrategi eta Unai Anda.

...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2026/03/26

Alejandro Gonzalez Iñarrituren instalazioa Bilbon

I.M.

“Carne y arena” (haragia eta hondarra) Iñarrituren murgiltze instalazioa EITBren Bilboko egoitzan ikusgai izanen da ekainaren 20ra arte. Horretan,Alejandro Gonzalez Iñarritu mexikar zinemagileak beste jendeen bizietan sarrarazten du bisitaria. Adibidez, etxegabe diren jendeei laguntza ematen duten edo mugan hara-hona dabiltzan jendeen bizietan. Iñarrituren ustez, lan zuzena egin du: “Kamera ikusleari eman diot eta bakoitzak esperientzia ezberdina biziko du”.

...

Irakurri segida


3827. zbk

Gure Hitza | 2026/03/26

Euskara gurea

Peio Jorajuria

“Lekukoa hartu eta segi aurrera” zuen idazten duela bi aste hemen berean Ainhoa Etcheniquek. Korrikaz mintzo zen. Hain zuzen Korrika arras ederki iragan zaigu Ipar Euskal Herrian, euskaltzale suharrek lekukoa harturik, egunaz eta gauaz, gure euskara maiteari hemendik aitzina ere bizia segurtatzeko xedez. Dituen traba guziengatik, euskarak baitu zinez denen beharra bizirauteko. Gutarik andana batek gauaz kurritu izan behar dugu gure herrietan. Gauazko lasterraldi horrek ere badu bere grazia, aro onarekin egiten delarik segurik, aurten hala gertatu den bezala. Eta frutxo! Gure herrian segurik baginen, gau betean izanik ere, korrikari multxo ederra bildua, buru-bihotzak beroenean genituela. Egia erran, adin bateko batzuk aski irrigarriak gintezkeen: belaunak herdoilduak, bizkarra ukurtua, hatsa labur eta eztula merke. Baina gure urratsa gogo onez bete dugu.

Abiatze bikaina ukan du Korrikak Atharratzetik, plazak, karrikak eta...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016