Herriz Herri - Baiona (L) | 2026ko Martxoaren 26a
Liburu aurkezpenak - Bouquinville ttikia - Mintzaldia - Euskal Museoaren animazioa - Docketan Topa - Herriko bozak
Liburu aurkezpenak
Martxoaren 26an ostegunez (19:00), Célia Kéren historialariaren “La Cause des enfants – Humanitaire et politique pendant la guerre d’Espagne (1936-1939)” (Anamosa) liburuaren aurkezpena iraganen da Elkar-en. Espainiako Gerra Zibilean erbesteratu behar ukan zuten haurrei buruzko solasaldia, “Amicale des Guérilleros espagnols en France” elkartearekin elkarlanean.
Bestalde, martxoaren 28an (11:30), “Kontua eta zikina” euskarazko liburuaren aurkezpena iraganen da Biltxokon, Ibai eta Eneko Iztueta Azurmendiren eskutik.
Bouquinville ttikia
Martxoaren 24tik 28ra, haur literatur festibala iraganen da hiri barneko mediatekan. Aurtengo edizioak adimen artifiziala ukanen du ardatz. Xehetasunentzat: libreplume.fr.
Mintzaldia
Martxoaren 26an (18:00), François Bordes-ek mintzaldia eskainiko du “Liluraren garrak. Euskal sorginen mitoak eta errealitatea” gaiaren inguruan Euskal Museoan. Frantsesez eta urririk.
Euskal Museoaren animazioa
Martxoaren 28an (11:00), “Maitena eta mentazko hitzak” bost zentzumeneko tailerra iraganen da, behialako uraren eta bere erabilpenen aipatzeko. 2 eta 4 urte arteko haurrei zuzendua, euskaraz izanen da 4 euroren truke.
Docketan Topa
Apirilaren 2tik 5era iraganen da Docketan Topa festibala Atalante zineman. Besteak beste, egitarauan, Lurdes Iriondori buruzko dokumentalaren proiekzioa, Lur Olaizola zinegileari buruzko focusa, Habia taldearen kontzertua... Xehetasunentzat: 05-59-55-76-63.
Herriko bozak
Joan den igandeko emaitzen arabera, Jean-René Etchegarayk Baionako auzapez izaten segituko du %50,70a eskuratu baitu, Jean-Claude Iriart eta Henri Etchetok muntatu “Rassemblés pour Bayonne – Elkarrekin Baionaren alde” ezkerreko aliantza garaiturik (%41,01). Pascal Lesellier eskuin muturreko zerrendak berriz, %8,29a lortu du. Azpimarratzekoa da lehen aldiz eskuin muturrak aulki bat ukanen duela kontseiluan eta Euskal Elkargoan.




