Herriz Herri - Hendaia (L) | 2026ko Martxoaren 26a

Antzerkia - Kontzertua - Antzerki-poesia - Udaberriko garbiketa itsasbazterrean - Antzerkia - Herriko bozak

Jon Plazaola
Jon%20Plazaola

Antzerkia

Martxoaren 26an (19:30), Jon Plazaolak“AA Aita”umorezko bakarrizketa emanen du Les Variétés zineman. Lan honetan, aitatasunak eman diona publikoarekin partekatu nahi du, umorea eta komedia ardatz harturik. Aitzineko lanen arrakastaren ondoren, esperientzia pertsonalak baliatzen ditu patetismoa eta ergelkeria, propioa zein giza izaerari dagokiona aztertzeko. Helburua argia da: publikoak irri egitea, eguneroko kezkak alde batera utzirik, hausnarketa sakonetan sartu gabe. Sartzeak 10 euro kostako du.

Kontzertua

Martxoaren 27an (20:30), Tapia eta Leturia ariko dira Gaztelu Aretoan. Sartzeak 4,50 eta 12,50 euroren artean kostako du.

Antzerki-poesia

Martxoaren 28an (19:00), “Heriotzak Eduardo du izena” antzerki-poesia ikusteko aukera izanen da Borderline Fabrikan. Formol konpainiaren eskutik, huna sinopsia: “Mezu bat iritsi da kontrolera. Poema dela uste dugu. Kanpoan itsaso zuria eta Eduardo besterik ez dira geratzen...”.

Udaberriko garbiketa itsasbazterrean

Hendaiako herriak eta CPIE Euskal Itsasbazterra elkarteak itsasbazterraren udaberriko garbiketan parte hartzea proposatzen diete biztanleei. Denei idekirik, lan boluntario honen xedea itsasbazterreko ingurumena babestearen alde konkretuki aritzea da. Horretarako, hitzordua emana da martxoaren 28an (9:30-11:30). Ez ahantz interesatua den bilketa gunean izena ematea: Dunbarriak: Erlaitzeko bidean, Zokoburuko harea muinoak: Itsas etorbidean, Itsas Zentroa: Txingudiko badian eta Badiako behatokia: Errotako biribilgunean (euskaraz animaturik, euskararen hilabetearen kari).

Antzerkia

Martxoaren 29an (18:30), Axut! kolektiboa eta Artedramaren “Nor naizen baneki” antzerkia ikusten ahalko da Mendi Zolanen. Sartzeak 6,50 eta 12,50 euroren artean kostako du.

Herriko bozak

Bigarren itzulian ere garaile atera da orain arteko Kotte Ecenarro auzapeza, %44,31arekin. Gibelean gelditu dira Laetitia Navarron (%32,56) etaTristan Proteau (%23,12).

Email Facebook Twitter LinkedIn

3827. zbk

Gure Hitza | 2026/03/26

Euskara gurea

Peio Jorajuria

“Lekukoa hartu eta segi aurrera” zuen idazten duela bi aste hemen berean Ainhoa Etcheniquek. Korrikaz mintzo zen. Hain zuzen Korrika arras ederki iragan zaigu Ipar Euskal Herrian, euskaltzale suharrek lekukoa harturik, egunaz eta gauaz, gure euskara maiteari hemendik aitzina ere bizia segurtatzeko xedez. Dituen traba guziengatik, euskarak baitu zinez denen beharra bizirauteko. Gutarik andana batek gauaz kurritu izan behar dugu gure herrietan. Gauazko lasterraldi horrek ere badu bere grazia, aro onarekin egiten delarik segurik, aurten hala gertatu den bezala. Eta frutxo! Gure herrian segurik baginen, gau betean izanik ere, korrikari multxo ederra bildua, buru-bihotzak beroenean genituela. Egia erran, adin bateko batzuk aski irrigarriak gintezkeen: belaunak herdoilduak, bizkarra ukurtua, hatsa labur eta eztula merke. Baina gure urratsa gogo onez bete dugu.

Abiatze bikaina ukan du Korrikak Atharratzetik, plazak, karrikak eta...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016