Herriz Herri - Banka (NB) | 2026ko Martxoaren 26a

Heriotze - Bozak - Mus - Union Basque lehiaketa

Heriotze

Hamar egun barne, biga ukan ditugu. Lehena Ttotte Biscar, Otxarteko semea. 88 urte zituen. Bere denbora gehiengoa pasatu zuen Kalifornian, anitz euskaldunek bezala. San Frantziskoko Euskal Etxean kozinan, bai eta ere baratzegintzan egin izan du lan. Gizon langile baten oroitzapena utzi dauku. Bigarrena Mañaña Legasa deitzen ginuen, bainan zen Mañaña Alfaro. Aldude Ohosiloko alaba zen. 11 haurridekoa zen. Gure herrian ezkondu zen eta hiru seme-alaba ukan zituen. Alargundu zen, orain dela 17 urte galdua zuen bere senarra. 100 urte bete zituen aurten, otsailaren 1ean. Emazte goxo eta alai baten oroitzapena utzi dauku. Dolumin bizienak eskaintzen ditugu bi heriotzetako familia guzieri.

Bozak

Mixel Oçafrainen ekipak segituko du aitzina, kontseilari berri batzuekin. 197 bozkazale izan dira, eta 170ek listaren alde bozkatu dute.

Mus

Olhaberriko lehiaketaren ondotik jokatu dira herrian kanporaketak.

Euskal Herriko lehiaketarentzat 3 ekipa sailkatu ziren: Albistur aita-semeak, Gisèle eta bere laguna, Juanicotena anaiak. Izturitzen jokatu ziren Baxe-Nafarroako kanporaketak, ondorioz nehor ez da sailkatu final handirako, Amesa Villabonan jokatuko dena martxoaren 28an, 7 probintzietakoa.

Union Basque lehiaketa

3 ekipa izan dira sailkatu direnak: Etxekolanea-Inchauspe; Juanicotena anaiak; Oçafrain-Munduate. Ondorioz, lehen itzulian sailkatu ziren Bidarrain Juanicotena anaiak eta Yvonne Oçafrain-Munduate Babeth. Kantonamenduko finalak jokatuko dira Arrosan, Pazko astelehenez; Irisarrin jokatuko dira finalak bainan gure herritik ez da maleruski nehor izanen. Beraz egonen gira heldu den urteari begira, esperantzarekin!

Email Facebook Twitter LinkedIn

3827. zbk

Gure Hitza | 2026/03/26

Euskara gurea

Peio Jorajuria

“Lekukoa hartu eta segi aurrera” zuen idazten duela bi aste hemen berean Ainhoa Etcheniquek. Korrikaz mintzo zen. Hain zuzen Korrika arras ederki iragan zaigu Ipar Euskal Herrian, euskaltzale suharrek lekukoa harturik, egunaz eta gauaz, gure euskara maiteari hemendik aitzina ere bizia segurtatzeko xedez. Dituen traba guziengatik, euskarak baitu zinez denen beharra bizirauteko. Gutarik andana batek gauaz kurritu izan behar dugu gure herrietan. Gauazko lasterraldi horrek ere badu bere grazia, aro onarekin egiten delarik segurik, aurten hala gertatu den bezala. Eta frutxo! Gure herrian segurik baginen, gau betean izanik ere, korrikari multxo ederra bildua, buru-bihotzak beroenean genituela. Egia erran, adin bateko batzuk aski irrigarriak gintezkeen: belaunak herdoilduak, bizkarra ukurtua, hatsa labur eta eztula merke. Baina gure urratsa gogo onez bete dugu.

Abiatze bikaina ukan du Korrikak Atharratzetik, plazak, karrikak eta...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016