Herriz Herri - Donoztiri (NB) | 2026ko Martxoaren 26a
Herriko Etxea - Heriotze - Korrika
Herriko Etxea
Donoztiriko kontseilu berria elgarretaratu da ortziralean.
Regine Larranda berriz auzapez izanen da, lehen laguntzaile Mathias Duhart, bigarrena Caroline Ithurburu eta hirugarrena Panpi Damestoy.
Kuraia on segidarendako.
Heriotze
Estebeteguy anderea pausatu da eritasunaren ondorioz. Doluminak bere senarrari, Salaberrian bizi ziren.
Korrika
Korrika pasatu da ortzegun arratsean.
Aitzinean ziren Arberoako Joaldunak, herriko plazatik pasa dira agurtzeko Regine Larranda auzapeza eta primadera ospatzeko.
Memento xoragarria izan da hainbeste jende ikustea bide nagusian lasterka.




