Herriz Herri - Bidarrai (NB) | 2026ko Martxoaren 26a

Kontseilu berria - “Musika eta dantza” - Sagarnotegi ateraldia - Mus - Korrika

Bidarraitar korrikalari suharrak
Bidarraitar%20korrikalari%20suharrak

Kontseilu berria

Joan den larunbat goizean bildu da kontseilu berria. Jean-Michel Anchordoquy izendatua izan da auzapez, Antton Seychal lehen axuant, Aña-Mari Sabarots bigarren axuant, Jean-Pierre Marisco hirugarren axuant eta Suzanne Cedarry laugarren axuant.

“Musika eta dantza”

Oroitarazten dugu ostiral huntan (20:00) duela Jokin Irungaray itsasuarrak eskainiko “Musika eta dantza herrikoien arteko loturak eta historia” konferentzia, Arrume gelan, nornahiri idekia. Ondotik ahamen eta hurrupaldi. Ongi etorri!

Sagarnotegi ateraldia

Besta komiteak sagarnotegi ateraldia antolatzen du apirilaren 4an, ibiakoitzez, Astigarragara. Abiatzea 11:00etan Noblianetik, itzultzea goizeko 02:00ak irian. Garraioa eta aperitifa komitearen gain, bazkaria 40€ bakotxarentzat. Herritar guzieri idekia den gomita da. Izena eman behar da martxoaren 27a aitzin: 06-63-73-43-55.

Mus

Kantonamenduko finalean, Arrosa Elgenean, herritar muslari pare bakar bat, Xan Oronos eta Hervé Castanchoa, atera da Pazko astelehenez Irisarrin jokatuko den final handian parte hartzeko. Goresmenak eta suerte on!

Korrika

Iragan da gure herritik ere Korrika. Gau betez pasaturik ere (goizeko oren bata irian), jende multxo ederra bildu da euskararen aldeko lasterkaldi sano hortan. Lordaenetik aitzina, Herriko Etxeak (Jean-Michel Anchordoquy) eta Otxaldetarrak elkarteak (Jean-Pierre Marisco) dute hartu lekukoa. Artekatik harat, gazte komiteak (Miren eta Ellande Orhategaray). Eta kilometro bat urrunago Baztandarrak elkarteak (Mattin Seychal). Zenbaitzuk zenbait ehun metro dituzte egin, beste batzuk kilometroak irentsi dituzte Ortzaize edo Arrosako zubiraino, edo berdin urrunago joanez. Giro biziki goxoa zen, aro zinez onarekin.

Email Facebook Twitter LinkedIn

3827. zbk

Gure Hitza | 2026/03/26

Euskara gurea

Peio Jorajuria

“Lekukoa hartu eta segi aurrera” zuen idazten duela bi aste hemen berean Ainhoa Etcheniquek. Korrikaz mintzo zen. Hain zuzen Korrika arras ederki iragan zaigu Ipar Euskal Herrian, euskaltzale suharrek lekukoa harturik, egunaz eta gauaz, gure euskara maiteari hemendik aitzina ere bizia segurtatzeko xedez. Dituen traba guziengatik, euskarak baitu zinez denen beharra bizirauteko. Gutarik andana batek gauaz kurritu izan behar dugu gure herrietan. Gauazko lasterraldi horrek ere badu bere grazia, aro onarekin egiten delarik segurik, aurten hala gertatu den bezala. Eta frutxo! Gure herrian segurik baginen, gau betean izanik ere, korrikari multxo ederra bildua, buru-bihotzak beroenean genituela. Egia erran, adin bateko batzuk aski irrigarriak gintezkeen: belaunak herdoilduak, bizkarra ukurtua, hatsa labur eta eztula merke. Baina gure urratsa gogo onez bete dugu.

Abiatze bikaina ukan du Korrikak Atharratzetik, plazak, karrikak eta...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016