Herriz Herri - Sara (L) | 2026ko Martxoaren 26a

Kontseiluko bilkura - San Josepe eskola - Larrungo kolorea - Ikastola - Korrika trail - Beti Gazte - Errugbia

Haurrak
Haurrak

Kontseiluko bilkura

Martxoaren 20an ortziralearekin, hautetsiek bozkatu dute. Esteban Barneix auzapez izanen da lehen axuanta Patxi Jauregui-Basurco, bigarrena Sophie Garbiso, hirugarrena Tati Agesta, laugarrena Carmen Errandonea, bosgarrena Jean-Batiste Larralde eta seigarrena Annie Londaitz. Denak bozkatuak izan dira boz gehienekin. Ondoko egunetan, eginen dituzte axuant bakotxen karguak.

San Josepe eskola

Martxoaren 21ean larunbatez, eskolako burasoek eta erakasleek antolaturik, 110 bat haurrek egin dituzte ikusgarriak, ttiki horiek irringarriak ziren. Bertzeak ere arras ongi, bortz erakusle badira, buruzagia Aurelie Calatayud eta hiru haur zaintzaile. Bazen jende etorria haur horien sustengatzera, ondotik bazen talo eta edateko, dena umore onean bukatu da.

Larrungo kolorea

Elkarteak eginen du bere margoen erakusketa, apirilaren 4tik 6a arte, Denen Etxean. 12 margotzailek 80 bat margo presentatuko dituzte. Etorri ahal duzuen guziak horien sustengatzera.

Ikastola

Olhain ikastolak antolatzen du haurrek eginen duten ikusgarria, martxoaren 27an ortzirale ilunabarrean, kiroldegian. Denak gomit dira haur horien sustengatzera.

Korrika trail

Iraganen da martxoaren 29an igandez: 22km (9:00), bertzea 11km (9:45).

Beti Gazte

Elkarteak antolatzen du bere biltzar nagusia apirilaren 11n larunbatarekin (12:00), Lur Berri gelan. Ondotik bazkaria prestatua Mariane eta Tristan Sagek, menua: aperitifa kir, eltzekaria, patea entsaladarekin, xerri almekia betea eta bildua patatekin, ardi gasna erreximentarekin, koka, arno beltz eta gorri, kafea ondokoarekin. Bazkaria eta kideen kartarekin 38€, bazkaria bakarrik 32€, interesatuek deitu apirilaren 7a aitzin Ganex (05-59-54-21-34), Maite (06-31-62-90-66), Anita (06-28-28-08-24) edo Therese (06-32-22-47-89). Eguna alaitua izanen da Ttotte musikariarekin, beraz erretretatu guziak gomit dira, egun goxo baten pasatzerat denak elgarrekin, aitzinetik eskerrak deneri.

Errugbia

Saran Sarak irabazi du 29-00 Theze taldearen kontra. Heldu den igandean Buzy-Ogeuren kontra ariko dira (15:00). Erreserbak galdu du 29-49 Saliesen kontra.

Email Facebook Twitter LinkedIn

3827. zbk

Gure Hitza | 2026/03/26

Euskara gurea

Peio Jorajuria

“Lekukoa hartu eta segi aurrera” zuen idazten duela bi aste hemen berean Ainhoa Etcheniquek. Korrikaz mintzo zen. Hain zuzen Korrika arras ederki iragan zaigu Ipar Euskal Herrian, euskaltzale suharrek lekukoa harturik, egunaz eta gauaz, gure euskara maiteari hemendik aitzina ere bizia segurtatzeko xedez. Dituen traba guziengatik, euskarak baitu zinez denen beharra bizirauteko. Gutarik andana batek gauaz kurritu izan behar dugu gure herrietan. Gauazko lasterraldi horrek ere badu bere grazia, aro onarekin egiten delarik segurik, aurten hala gertatu den bezala. Eta frutxo! Gure herrian segurik baginen, gau betean izanik ere, korrikari multxo ederra bildua, buru-bihotzak beroenean genituela. Egia erran, adin bateko batzuk aski irrigarriak gintezkeen: belaunak herdoilduak, bizkarra ukurtua, hatsa labur eta eztula merke. Baina gure urratsa gogo onez bete dugu.

Abiatze bikaina ukan du Korrikak Atharratzetik, plazak, karrikak eta...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016