Herriz Herri - Irisarri (NB) | 2026ko Martxoaren 26a

Herriko bozak - Mus - Eskubaloia

Irisarriko herriko kontseilua
Irisarriko%20herriko%20kontseilua

Herriko bozak

Bozkatu dutenak %87,78, Xalbat Goytyren zerrendak “Elkar bizitza Irisarrin” %71,41, 13 hautetsi, Pauline Guellen zerrendak “Herri egin dezagun” %28,49, 2 hautetsi. Larunbat goizean hautatu dituzte auzapez eta axuantak. Auzapez Xalbat Goyty, lehen axuanta Claire Collado Larramendy, bigarrena Pierre Indart, hirugarrena Laurence Mendiboure. Herriko kontseilu delegatua “sozial, kultura, euskara” Daniel Irazoqui.

Mus

Lau pare baziren Irisarritik Larzabalen, kantonamenduko finalen jokatzeko. 38 paretarik, bakarrik 5 pare hoberenak atxikiak ziren, Pazko astelehenez Irisarrirat joaiteko, Frantziako xapelgoaren finaletarat. 5 paretarik, 2 pare irisartar atera dira, Bruno Carrère-Xabi Retegui eta Etienne Hauscarriague-Beñat Larramendy. Suerte on.

Eskubaloia

Gizonetan, erregional mailan, bigarren taldeak galdu du Léognan-en, 30-31.

Hirugarren taldeak galdu du Lee-Oussen, 30-35.

Erregional mailan, hamazazpi urtez petikoek galdu dute Kostaldean, 22-29.

Nesketan, bigarren taldeak galdu du Buros-en kontra, 29-39.

Erregional mailan, hemezortzi urtez petikoek irabazi dute Limoges-en, 34-30.

Heldu den aste hondarreko partidak

Gizonetan, nazional 3 mailan, irisartarrek errezebituko dute Andernos (19:00). Partida biziki inportantea, multxoko bi lehenen artean.

Erregional mailan, bigarren taldeak errezebituko du Eysines (21:00).

Hirugarren taldeak errezebituko du Montaut (16:00) igandean.

Erregional mailan, hamazazpi urtez petikoek errezebituko dute Passac (17:00).

Nesketan, nazional 3 mailan, Kanbo/Irisarri ariko dira Sevigncq-en, Union Béarnaise multxoko lehenaren kontra (16:00) igandean.

Erregional mailan, hamazazpi urtez petikoak ariko dira Kanbon igandean, Saint Loubes-en kontra (14:15).

Email Facebook Twitter LinkedIn

3827. zbk

Gure Hitza | 2026/03/26

Euskara gurea

Peio Jorajuria

“Lekukoa hartu eta segi aurrera” zuen idazten duela bi aste hemen berean Ainhoa Etcheniquek. Korrikaz mintzo zen. Hain zuzen Korrika arras ederki iragan zaigu Ipar Euskal Herrian, euskaltzale suharrek lekukoa harturik, egunaz eta gauaz, gure euskara maiteari hemendik aitzina ere bizia segurtatzeko xedez. Dituen traba guziengatik, euskarak baitu zinez denen beharra bizirauteko. Gutarik andana batek gauaz kurritu izan behar dugu gure herrietan. Gauazko lasterraldi horrek ere badu bere grazia, aro onarekin egiten delarik segurik, aurten hala gertatu den bezala. Eta frutxo! Gure herrian segurik baginen, gau betean izanik ere, korrikari multxo ederra bildua, buru-bihotzak beroenean genituela. Egia erran, adin bateko batzuk aski irrigarriak gintezkeen: belaunak herdoilduak, bizkarra ukurtua, hatsa labur eta eztula merke. Baina gure urratsa gogo onez bete dugu.

Abiatze bikaina ukan du Korrikak Atharratzetik, plazak, karrikak eta...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016