Han eta Hemen | 2026ko Apirilaren 23a

Alain Iriart Euskal Elkargoko presidente berria

Alain Iriart Euskal Elkargoko presidente berria
Alain%20Iriart%20Euskal%20Elkargoko%20presidente%20berria

Herriko bozen bigarren itzuliaren ondotik, Euskal Elkargoko lehen osoko bilkura iragan da, presidentea bozkatu behar zen, Alain Iriart Hiriburuko auzapeza da hautatua izan.

Apirilaren 11n Euskal Elkargoan Ipar Euskal Herriko 158 herrietako 232 hautetsi bildu dira, zenbaitzuk aitzineko kargualdian ibili badira, beste batzuk lehen aldikoz parte hartu dute.

Holako gertakarietan ohi den bezala hautetsi zaharrenak du bilkura kudeatzen, Louis Labadot (82 urte) Mauleko auzapezak du kargu hori bete.

Presidente posturako 4 hautagai agertu dira: gaur egun arte zen Jean-René Etchegaray (Renaissance) Baionako auzapeza, Alain Iriart (EHBai) Hiriburukoa, Peio Etxeleku (PNV-EAJ) Kanbokoa eta Baionan hautetsi den Pascal Lesellier (RN). Bakoitzak hitza hartu du bere hautagaitzaren helburua zein zen azaltzeko. Ondotik elkargoko hautetsiek bozkatu dute, luzaz iraun duen bozaldiaren ondotik, Jean-René Etchegaray 99 bozekin lehen agertu da, ondotik Alain Iriart-ek 80, Peio Etxelekuk 49 eta eskuin muturreko Pascal Lesellierrek boz bakarra. Nehork gehiengoa ez ukanez, bigarren bozka iragan da.

Bi bozken artean Alain Iriart-ek 15 bat minutuko geldialdia galdegin du. Peio Etxelekurekin hitz egin ondoan, Kanboko auzapezak ez zela bigarren itzulirako hautagai izanen eta pertsonalki Alain Iriart-en alde bozkatuko zuela erran du. Lesellier-ek ere bere hautagaitza kendu du. Buruz buruka horretan 119 bozekin Alain Iriart garaile atera da, Jean-René Etchegarayk 102 bozekin bere presidente postua galtzen zuela. Ondorioz, Euskal Elkargoan esku aldatzea iragan da.

Lehendakaria hautatu ondotik, orain lurralde poloetako (Amikuze, BAB, Hego-Lapurdi, Errobi, Garazi-Baigorri, Iholdi-Oztibarre, Bidaxuneko lurraldea, Hazparneko lurraldea, Aturri-Errobi, Zuberoa) hautetsiak biltzen ari dira elkargoko exekutiboa eta kontseilu iraunkorrerako polo bakoitzeko delegatuak hautatzeko, artikulu hau idazterakoan ez ginuen hunen berririk. Lurralde poloetako proposamenekin, lehendakariak lurraldeko kontseilariak izendatu beharko ditu baita lehendakariordeak eta delegatu tematikoak. Elkargoaren ondoko kontseilu orokorra apirilaren 24an iraganen da, egun horretatik goiti kontseilari guziak izendatuak izanen dira.

Alain Iriart-ek bere hautagaitzaren aurkezpenean elkargoko presidente baldin bazen Hiriburuko auzapezgoa utziko zuela adierazi zuen, hain segur laster jakinen da Hiriburuko auzapez berriaren izena.

Presidente izendatu berri izan delarik, Alain Iriart-ek zioen: “Ipar Euskal Herria aitzinarazteko Euskal Elkargoan oreka politikoak eta elkarlana ezinbestekoak izanen dira”.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Han eta Hemen | 2026/04/23

Maiatzaren 1eko aldarrikapenak

Maiatzaren 1eko aurkezpena
Maiatzaren%201eko%20aurkezpena

Heldu den ortziralean iraganen da langileen nazioarteko eguna. Karia horretara mobilizazioak antolatzen direnean, Ipar Euskal Herriaren kasuan CGT, FSU, LAB eta Solidaires intersindikalak elkarrekin mobilizatzera deitzen dute.

Irakurri segida

3831. zbk

Gure Hitza | 2026/04/23

Herriak kontuak gorrian

Peio Jorajuria

Bidarrain egin berri du Herria astekariak bere biltzar nagusia, Jean-Michel Anchordoquy tokiko auzapezak ongi-etorri beroa eginik. Lehen orrialdean ematen du elkarretaratze horren berri Ainhoa Etxenike erredaktoreburuak. 1997an jadanik Bidarrain bildu ginen biltzar nagusiz. Duela hogeita bederatzi urte! Ez gaitu horrek gaztetzen! So egin diot orduko argazkiari eta halako zarrasta batek jo nau: han zeuden partaideen gehiengoak mundu hau utzia du: Jean Haritschelhar, Emil Larre, Jakes Casaubon, Mattin Larzabal, Mixel Oronoz, Piarre Erramuzpe, Piarres Trounday eta beste andana bat, euskal munduko figurak denak. Aldiz Herria beti bizi. Baina noiz arte? Hara nolako arrangura pisua atera den egin dugun biltzar nagusi lantsuan.

Nahikari eta kemen handiz jokatzen garela, hori bai. Baina, denetan bezala, dirua da gakoa. Eta ezin uka alde horretatik ez gabiltzala nahi bezain sendo, nahiz ez garen sekula diru anitzekin...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016