Herriz Herri - Hiriburu (L) | 2026ko Apirilaren 23a
Ipuin kondaketa - Lasterketa
Ipuin kondaketa
Apirilaren 25ean (10:00), ttipi-ttipiei zuzenduriko ipuin kondaketa antolatua izanen da mediatekan. Galdetua da aitzinetik izenen ematea: mediatheque@saintpierredirube.fr.
Lasterketa
Maiatzaren 1ean, lasterketa mota desberdinak antolatuak izanen dira herrian. Lehena haurrena izanen da (9:15), ondotik joëlette aulki egokituena (9:50), 12 kilometroko ibilbidea (10:00) eta 7 kilometrokoa (10:15). Oinezko ibilaldia ere proposatua da (7km), irteera librearekin (9:00 eta 9:45 artean). Izenak aitzinetik pb-organisation.com webgunean eman behar dira (8 eta 14 euroren artean kosta da), edo egunean berean, 2 euro gehiago ordainduz. Parte hartzaile bakoitzeko euro bat emanen zaio “Enfance et partage” elkarteari.










