Herriz Herri - Sara (L) | 2026ko Apirilaren 23a
Hostoz Hosto - Bertsu afaria - Kirolak - Pilota - Errugbia
Hostoz Hosto
Sarako mediatekako bi borondate onekoek eta Joanes Echevestek antolatua, “Hostoz Hosto” proiektua bururatu da martxoaren 31nirakurketa euskaraz besta batean. Buruilean, IKAS-ek prestatutako materialarekin, haurtzaindegitik hiru eskoletakoikasle guziendakoeuskaraz gozatzeko irakurketaren inguruan proiektua plantan ezarri zuten. Lehen mailako ikasleendako eleberriak, albumak eta komikiak jokoen bitartez landu dituzte. Ikasleeksortutako lanak erakutsiak izan dira martxoaren 31n besta egunean eta baita ere apirilaren 6an Idazleen Biltzarrean.Martxoaren 31n goizeantxikiendako (haurtzaindegiko eta lehen mailako lehen urtekoikasleentzat) irakurketa animatua izan da Omordia gelan. Eta arratsaldean lehen mailako ikasle guziendako Joanes Echeveste, Nerea Elizalde eta Asier Burguetearitu dira joko animazioak egiten.Euskaraz irakurtzeko haziak erein dituzte, agian loratuko dira.Bai, gauza horrek ukan du arrakasta handia, biba zuek.
Bertsu afaria
Iraganen da apirilaren 25ean larunbatez (20:00), Urtxola jatetxean, Sarak eta Zugarramurdik antolatua. Bi bertsulariek animatuko dute, Unai Iturriaga eta Igor Elorzak. Afaria 30€-tan izanen da hortako erreserbatu deituz: 05-59-54-21-31ra.
Kirolak
Espainiako kurtsa nazionala iragan da Albacete herrian. Sara Korrika elkarteko Pantxo Saint Martinek parte hartu du Euskal selekzionearekin eta lehen atera da selekzione hortan, bainan 17. bukatu du kurtsa nazionalean.
Pilota
Buruz-buru trinketean, Frantziako txapelgoan: Iribarren Unai galtzaile 30-40 Azkaindarrak-en kontra. Etxeberri Pacheco Manex irabazle 40-37 Irisartarrak-en kontra. Plaza lasoan xisteran joko garbi: 3. mailan: Etchegaray Eric, Perugorria Petin Iñaki eta Mouhno Eneko irabazle 40-20 Kapito Harriren kontra.
Errugbia
Akitaniako txapelgoan finalerdia jokatu dute Landesetako Leon herrian eta Sarak irabazi du 28-14 Parentis en Born taldearen kontra, beraz finalean dira.










