Herriz Herri - Senpere (L) | 2026ko Apirilaren 23a

“Bake-Une” antzerkia - Amotzeko trinketeko kantaldia - Amotzeko eskolan ateak zabalik - Urdazuriko triatloia Aintziran - Hatsaren poesia

Trinketeko kantaldi zoragarria
Trinketeko%20kantaldi%20zoragarria

“Bake-Une” antzerkia

Ostiralean, apirilaren 24an (18:30) inklusioari buruzko ekimena, Larreko antzokian. Arretxea kolegioko 4.B mailako ikasleek abentura giza artistikoa biziko dute: ahalmen urriko pertsonekin ikuskizuna sortu, pentsatu, diseinatu eta antzeztuko dute. Guziak sorkuntza bidean, guziak aktore edo musikari bilakatuak, elgarrekin ausartuko dira beren burua agerian uztera eszenatoki gainean. Denak gomit gira esperientzia indartsu horren bizitzera, emozioz beterikoa, irri eta nigarren artean.5 urtez goitiko ahaztezineko ikusgarriak 45 minuturen iraupena du, gainera urririk. Komeni litaike halere erreserba egitera culture.associations@senpere64.fr gunean.

Amotzeko trinketeko kantaldia

Sekulako ikusgarria eskainia izan da trinket barnean 200 bat ikusleren aitzinean, “a cappela” emanikako kantuekin. Musika tresnak etxean utzirik arizan dira boz hutsean, “Ahotsez” proiektuan dabiltzan Kalakan bikotea Berçaits anaiekin, laguntzeko zituztelarik Ahizpak taldea, lau neska zuberotarrek osatzen dutena, Marie eta Kattin Urrutyk baita Aurélie eta Alicia Chabayk. Xiberotar kantuek ukan dute protagonismoa, publikoak ongi partekatu ditu 8 artisten kantu xarmagarriak. Kantaldiaren ondoko afari/kantatua ongi animatuak pozez bete ditu afaltiarrak. Trinketaren erabiltzeak duda batzu sortu baldin baditu ere akustika aldetik, azpimarratzekoa da uste baino hobeki iragan dela ekimena.

Amotzeko eskolan ateak zabalik

Larunbat goizean (10:00-12:00), apirilaren 25ean, eskola idekia izanen da amoztar buraso gazteek deskubri dezaten ikastetxe hunen ibilera. Harrera ona egina izanen da erakasle, ikasle eta gaurko burasoen aldetik.

Urdazuriko triatloia Aintziran

Asteburuan izanen da mugimendu lakuaren inguruan, triatloia berriz abiatzea nahi ukan dute antolatzaileek, leku miresgarria baliatuz. Parte hartu nahi dutenek hautua ukanen dute formula desberdinen artean. Hala nola haurrei ere idekia izanen den proba bereziekin, adinaren arabera, helduendako “XS-Découverte” diziplinaren deskubritzeko,“S-Sprint” arteko distantziako proba, azkenik“M-Olympique” izenburuak dioen bezala hemen aurki daitezke diziplina huntako hoberenak.Egitaraua eta xehetasun guziak: triathlondelanivelle@gmail.com gunean.

Hatsaren poesia

Apirilaren 12an zuten Euskal Herri osoko (Ipar eta Hego) olerkariek hitzordu premiatsua Senperen, antolatzaile diren Auxtin Zamora eta Ainara Maiaren inguruan. Urte guziz errepikatzen den elkarretaratze atsegina. Lehenik Oxtikenean hasi ziren biltzen, gero Larraldean, eta aldi huntan Aintzirako “Ur Hegian” egoitzan. 40 lagunez gora, Christophe Jauregi Senpereko auzapeza eta Michel Olaizola egoitzaren jabea ere hor ziren. Aurtengo poesia bilduma presentatu da, 127 olerkariren testuekin. Ondotik, andana bat tokian berean gelditu da elgarrekin bazkaltzeko. Eta eguna bururatu da olerki irakurketa eta Jokin Lasa eta Gorka Zabaletaren musikaldi eta kantuekin.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3831. zbk

Gure Hitza | 2026/04/23

Herriak kontuak gorrian

Peio Jorajuria

Bidarrain egin berri du Herria astekariak bere biltzar nagusia, Jean-Michel Anchordoquy tokiko auzapezak ongi-etorri beroa eginik. Lehen orrialdean ematen du elkarretaratze horren berri Ainhoa Etxenike erredaktoreburuak. 1997an jadanik Bidarrain bildu ginen biltzar nagusiz. Duela hogeita bederatzi urte! Ez gaitu horrek gaztetzen! So egin diot orduko argazkiari eta halako zarrasta batek jo nau: han zeuden partaideen gehiengoak mundu hau utzia du: Jean Haritschelhar, Emil Larre, Jakes Casaubon, Mattin Larzabal, Mixel Oronoz, Piarre Erramuzpe, Piarres Trounday eta beste andana bat, euskal munduko figurak denak. Aldiz Herria beti bizi. Baina noiz arte? Hara nolako arrangura pisua atera den egin dugun biltzar nagusi lantsuan.

Nahikari eta kemen handiz jokatzen garela, hori bai. Baina, denetan bezala, dirua da gakoa. Eta ezin uka alde horretatik ez gabiltzala nahi bezain sendo, nahiz ez garen sekula diru anitzekin...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016