Herriz Herri - Hendaia (L) | 2026ko Apirilaren 23a
Ikusgarria - Erakusketa - Suhiltzaile gazteak sarituak
Ikusgarria
Apirilaren 26an (11:00), “Zerua lapurtu dute” ikusgarria emanen da Beltzenian. 2024ko azaroan argitaraturiko izen bereko ipuin eta disko ilustratuetan oinarritua da saio hau. Aranzadi Zientzia elkartearekin elkarlanean sorturiko ipuin hunek argi kutsadura, pantailen erabilera eta natura zaintzearen garrantzia azaleratzea du helburu, modu dinamiko eta erakargarri batean. Sartzeakakelarre.euswebgunean aurki daitezke.
Erakusketa
Denentzat Gizarte Zentroan, sormena eta mistotasuna baloratzen dituen “Partitura 6 eskutan” proiektu artistiko kolektiboa ikusgai da. Hendaiako hainbat establezimenduren arteko lankidetza horrek arte adierazpen tailerretan sorturiko jatorrizko obrak aitzinera ekartzen ditu. Apirilaren 20tik maiatzaren 15era ikusgai da, bisita libre, urririk eta denei irekia. Ondoko artisten eskulturak, maskak eta objektu plastikoak ikusiko dira: “Loufoques” taldearen tailerra, IME Haiekin ASEI zentroko adierazpen artistiko tailerreko gazteak eta Itsas Ospitaleko pazienteak. Erakusketaren estreinaldia apirilaren 29an asteazkenez (17:30).
Suhiltzaile gazteak sarituak
Departamenduko Hiritar Engaiamenduaren Sari Indibiduala jaso berri dute gazte batzuek, besteen zerbitzuan duten atxikimendua eta eredugarritasuna ohoratzen dituen sari ospetsua. Sari hau ANMONM-ek (Merituaren Orden Nazionala) ematen du. Helburua gazteak ofizialki ohoratzea da, beren gizalegeagatik eta besteen zerbitzuko ekintza zehatzengatik, kirol edo teknika gaitasun hutsetatik haratago. Suhiltzaile gazteek urte batzuetako formakuntza ibilbidea segitzen dute. Sute-teknikak, sorospena eta segurtasun arauak ikasten dituzte. Eskola honek nerabeak suhiltzaile boluntario edo profesional izateko prestatzen ditu, eta aldi berean, etika zorrotza transmititzen die.
Zorionak haiei, ibilbide eredugarri honengatik.











