Herriz Herri - Irisarri (NB) | 2026ko Apirilaren 23a
Eskubaloia - Pilota
Eskubaloia
Heldu den larunbateko partidak
Gizonetan, nazional 3 mailan, irisartarrek irabazi diote Tournefeuilleri, 35-31. Euskaldunak beti multxoko lehenak dira.
Nesketan, pre-erregional mailan, Kanbo/Irisarrik irabazi dio Barzun-i, 36-33.
Nesketan, nazional 3 mailan, Kanbo/Irisarri ariko da Kanbon, Urruñaren kontra (21:00).
Bigarren taldea ariko da Kanbon Ossauren kontra (19:00).
Erregional mailan, hemezortzi urtez petikoak ariko dira Arroxelan (16:45).
Gizonetan, erregional mailan, bigarren taldea joanen da Agen-era (18:00).
Hirugarren taldea ariko da Donapaleun (16:30).
Erregional mailan, hamazazpi urtez petikoek errezebituko dute Bordele (18:30).
Pilota
Galtzaile
Badira holako egunak. Lehenik, bigarren mailako buruz-burukako partidan, Eneko Etxoin-Etchevers-ek Frantziako xapelgoko final-laurdenetan galdu du 37-40, Sarako Izarrako Etxeberri Pachecoren kontra. Azken hamarkadan, bat-bestetik arras hurbiletik ibili dira, bainan azken tanttoak Manex-enalderat joan dira.
Ber emaitzarekin itzuli dira Elaia Bidart eta Lore Acheritogaray, Uztaritzeko trinketean jokatu partidaren ondotik. Iparraldeko pilota batzordeko xapelgoaren kondu, gaztetxoen B mailan, pilota hutsean, finalerdiak galdu dituzte 07/15 eta 11/15. Orain, batzuk ala besteak, udako lehiaketa edo xapelgoeri lotuko dira...











