Herriz Herri - Itsasu (L) | 2026ko Apirilaren 23a
Odol emaitea - Atharriko lehiaketa pilotan
Odol emaitea
Odola emaiten ahalko da bi arratsaldez, apirilaren 27an eta 28an, Sanoki gelan (15:30-19:00). Hitzordua hartu behar da: dondesang.efs.sante.fr.
Atharriko lehiaketa pilotan
Urtero bezala, Itsasuarrak elkarteak pilota lehiaketa antolatzen du Atharri ezkerparetan joko berrin. Finalerdiak jokatuko dira apirilaren 30ean, ostegun arratsez (19:00 eta 20:00). Finala maiatzaren 3an, igandez (11:00), eta ondotik aperitifa eta bazkaria, animaturik. Aitzin-partida ere izanen da goizean (10:00) herriko gazteekin.
Azkenean ikasi ditugu pilotarien izenak: aitzinetik ariko dira Mathieu Ospital, Betti Gurruchaga, Pierre Etcheverry eta Eñaut Echeverria, eta gibeletik ariko dira Iñaki Etchegoin, Battitt Ducassou, Jon Saint-Paul eta Ellande Orhategaray.
Tokian berean ikusiko dugu nola parekatuak izanen diren.










