Herriz Herri - Hazparne (L) | 2026ko Apirilaren 23a

Hazitegia - Jostunen hitzordua - Lanari lotuak diren dretxo eta eginbeharrak hobeki ezagutu... - Herri Urrats - Kaperaldi ez ahantzi

Kaperaldi
Kaperaldi

Hazitegia

Hirugarren aldiko mediatekak primaderako hazitegia idekia du: kitorik eman edo hartu, hau da egin moldea. Hortarako jendearen parte hartzea behar du, anitz hazi eta landare behar baitira; bakotxaren ekarpenak aberastasuna ekarriko dio ekitaldiari. Aldiz tratamendu kimikorik gabeko hazi eta landareak behar dira. Orori idekia da, liburutegiko idekitze tenoreetan iragaiten da.

Jostunen hitzordua

“Magi couture 64” elkarteak hitzordu berezia emaiten du “Jostunen kukusoak” deitu gertakarian. Hau apirilaren 26an iraganen da (9:00-18:00), Harana gelan. Jostea gostuko duenak aurkituko du han josteko behar duen guzia. Arratsaldez tailerrak izanen dira: patchwork, broderia...

Bestalde josteko mekaniken ospilalea ere han izanen da.

Jateko eta edatekoa erosten ahalko da tokian berean.

Lanari lotuak diren dretxo eta eginbeharrak hobeki ezagutu...

Hara zoin diren Herriko Sozial Zentroak apailatzen duen bilkura baten helburuak: berriak hartu eta trukatu. Apirilaren 17an astelehenez (14:00-16:00), Elgar zentroan, Emile Lavigne gelan iraganen da bilkura. Jurista batek eta sozial langile batek dute eztabaida eramanen: CESU enplegua nola erabili, lan mundutik erretretara pasatzea, erien dretxoak, lanean bortizkeria eta jazarpen egoereri buru egin, langileen dretxoak...

Bilkura deneri idekia da bainan hobe da izenaren emaitea: 05-59-70-29-07 edo ccas@ville-h.fr.

Herri Urrats

Aurten Herri Urrats maiatzaren 10ean ospatuko da Senperen usaian bezala. Harat gogoa lasai joaiteko gisan autobusa har daiteke. Hazparnen merkatu estali aitzinetik partituko da: goizean (8:30) abiatuko da eta (19:00) itzuliko Senperetik. Joan jina 10€ gostako da. Tokiak Xuriatean salgai dira.

Kaperaldi ez ahantzi

Apirilaren 24tik 30era iraganen da kaperan: kontzertu, kantaldi, ipuin, hitzaldi, erakusketa, bisitak, antzerkia, haurrendako ikusgarriak...

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3831. zbk

Gure Hitza | 2026/04/23

Herriak kontuak gorrian

Peio Jorajuria

Bidarrain egin berri du Herria astekariak bere biltzar nagusia, Jean-Michel Anchordoquy tokiko auzapezak ongi-etorri beroa eginik. Lehen orrialdean ematen du elkarretaratze horren berri Ainhoa Etxenike erredaktoreburuak. 1997an jadanik Bidarrain bildu ginen biltzar nagusiz. Duela hogeita bederatzi urte! Ez gaitu horrek gaztetzen! So egin diot orduko argazkiari eta halako zarrasta batek jo nau: han zeuden partaideen gehiengoak mundu hau utzia du: Jean Haritschelhar, Emil Larre, Jakes Casaubon, Mattin Larzabal, Mixel Oronoz, Piarre Erramuzpe, Piarres Trounday eta beste andana bat, euskal munduko figurak denak. Aldiz Herria beti bizi. Baina noiz arte? Hara nolako arrangura pisua atera den egin dugun biltzar nagusi lantsuan.

Nahikari eta kemen handiz jokatzen garela, hori bai. Baina, denetan bezala, dirua da gakoa. Eta ezin uka alde horretatik ez gabiltzala nahi bezain sendo, nahiz ez garen sekula diru anitzekin...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016