Orotarik | 2026ko Apirilaren 23a

Kukumarro

Xarles Videgain

Kantua eta abestia

Euskarak baditu hitz zaharrak noizbait kanpotik jin izan direnak eta gero etxekotu direnak. Haietarik bat “kanta”, “kantatzea”. Bazen liburuxka bat hemengo kantu zaharren bilduma egiten zuena eta Kantu, kanta, kantore zuen titulua hiru hitzekin, Lafittek eta Lertxundik osaturik nik uste.

Izan dira euskaldunak pentsatu izan dutenak hitz hori latinetik heldurik ez zela ona eta beste hitz bat asmatu behar zela haren ordez.

Sabino Arana Goirik beste hitz bat asmatu zuen eta arrakasta erdietsi zuen kasu honetan. Bide nabar, Sabino Arana Goiri irakurri nahi duenak ikus bitza Jean-Claude Larrondek egin lana eta Aranaren obra osoak.

Sabin Aranak zer egiten du beraz hitz berri baten asmatzeko, hots abes, abeste, abestu, abesbatza eta abar asmatzeko?

Lehenik kontsideratzen du ahotik dela gehienik kantatzen, kantua ahotik iragaiten dela. Eman dezagun egia dela. Har beraz aho hitza baina ez arras “aho”; hobe zaio “ago” edo “abo”. Jadanik hitz berriaren lehen oinarria atzeman du “abo” honekin. Goazen ikus zer eman bigarren elementu gisa: har “eres” hitza olerkia edo poesia adieraz lezakeena baita. “Abo” gehi “eres” ongi lot eta “abesti” “abestu” hitza zerbitzatua da Sabinoren sukalde magikoan. Azkueri ez zitzaion hitza gustatzen ezen “eres” poesia baita eta ez kantu. Gainera “eres” hori “eresia” da etaerdaratik etortzen da, “élégie” ezaguna baita erdaraz baina Aranak egiten du ez balitz bezala. Eta hitza jarri da eta kokatu da euskaldunen munduan, hitzak hartu du beste zeinahi xertok bezain ongi. Nonahi entzuten da abesti, kanta edo kantu baztertuz.

Beste gizon garbizale bat izan zen XVIII. mendean, Larramendi, eta hark ere nahi izan zuen hitz berria pentsatu. Hitz hori “otsastu” izan zen, ez “otsaste”, horretan “hotsa” baita, soinua, “ots” h-rik gabe segurki. Nehork ere ez zion kasurik egin eta den gutieneko indarrik ez du izen horrek egungo euskaraz.

Harritzen naiz nola hazpandar batek entsegu bat egin zuen “kantu” edo “kantika” hitzaren ordezkari bat hautatzeko. Hazpandarra bezain seriosa, medikua, Broussain bera izan zen. Ohartu zen Nafarroan Erronkari ibarrean “oiu”, “oihu” erabiltzen zutela guk bezala (nahiz oihuz artzea eta kantuz artzea ez den beti arras gauza bera) baina “oiu” hitz horren ondoan bazela han beste bat ediren zuen, “idago”, eta horrek “kantu” adierazten zuela. Idago hori har eta molda: moztu zuen lehenik hasierako -i- eta “dago” gelditu zitzaion, eta “dago”- tik “dabo” egin zuen. Ez baitzitzaion aski, “eliza” hitza hartu zuen, hura ere zizelkatuz; hasierako -e- eta azken -a- ken eta gelditu zen “liztabo”. Liztabo zer da beraz? Elizan ematen den kantua da eta beraz kantika adierazteko liztabo hitza proposatu zuen 1918 inguruan. Mediku ona izan zitekeen gure Broussain baina xerto horrek ez zuen hartu.

Aldiz Sabino Aranarenak, “abesti” hitzak bere bidea egin du, Sabinok berak asmatu eta sortu beste hitz frankok bezala. Sabino ez baitzen bakarrik bere dorrean bizi eta erdietsi baitzuen mugimendu gaitza bere inguruan sortzea.

Hitz berria, best-seller bat bezala, zergatik onartzen den eta zabaltzen den zail da aitzinetik erratea. Beude beraz “kanta” eta “abesti”. Nik goizeko dutxa hartzen dudalarik, ontsalaz, orroaz, oihuz edo xaramelatuz kantatzen dut, zuzen ala makur, eta ez abesten.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Orotarik | 2026/04/23

Itsas bazterretik

Piarres Larzabal kolegioa

Itsas%20bazterretik

Gazteen adikzioei buruzko mintzaldia

Joan den urtarrilaren 27an, asteartez, gazteen adikzioei lotutako mintzaldia proposatua izan da kolegioan, Bizia elkarteko Arkaitz Aguerretxe-Colina eta Hugo Duoleri esker.

Mintzaldian zehar, bertan zirenek galdezketa desberdinetan parte hartzen ahal zuten hastapenean emandako QR kodigo bati esker.

Kontestua oroitaraziz, lehen parte batean 3 droga familiak eman dituzte: estimulanteak, depresoreak eta perturbatoreak.

Bestalde, oroitarazi dute zer den adikzio bat, zein maiztasunarekin erran daitekeen egoera horretan garela, zein izaten ahal diren faktoreak, zergatik eta nola burumuinak xerkatzen duen efektu hori.

Ondotik, publikoari inkesta egin zioten jakiteko zein zen biderik aktiboena (esnifatua, injektatua, ahozkoa ala arnastua) eta zein zen substantziarik toxikoena (alkohola, heroina, anfetaminak, crack/tabakoa ala umore-depresioak). Erantzunak aztertu eta,...

Irakurri segida

Orotarik | 2026/04/23

Haziak mintzo

Senpereko eskola

Haziak%20mintzo

Alegiak agertokian

Bi urtero behin, San Josep eskolako ikasle elebidunek antzerki proiektua prestatzen dugu.

Irailetik urtarrilera, ama eskolako ikasle artekoek eta handiek, CP / CE1 / CE2 / CM1 / CM2ko ikasleek alegiak klasean irakurri ditugu. Aldi oro, irakaspena atzematen saiatu gira. Alegia batzuk hautatu ditugu, gure aurtengo proiektua lantzeko.

Urtarrilean, Estitxu eragilea gurekin lana segitzeko eskolara jin da. Lehen saioetan, jolas moduan egin ditugu ariketak. Irringarria zen! Baina gero, hasi gira testuak idazten, eta hori, dirudiena baino zailagoa da! Testu baten idazkera lan handia da! Rolak ere banatu ditugu. Animale anitz badira gure istorioetan: lehoiak, txoriak, untxiak, arratoiak, oiloak…

Idazkera lana bukatu eta gero, testuak ikasi beharko ditugu baita antzezten ere. Oraino lan anitz badugu egiteko. Ama eskolako ttipiak bezala, alegiei buruzko kantuak ikasten ari baitira....

Irakurri segida

3831. zbk

Gure Hitza | 2026/04/23

Herriak kontuak gorrian

Peio Jorajuria

Bidarrain egin berri du Herria astekariak bere biltzar nagusia, Jean-Michel Anchordoquy tokiko auzapezak ongi-etorri beroa eginik. Lehen orrialdean ematen du elkarretaratze horren berri Ainhoa Etxenike erredaktoreburuak. 1997an jadanik Bidarrain bildu ginen biltzar nagusiz. Duela hogeita bederatzi urte! Ez gaitu horrek gaztetzen! So egin diot orduko argazkiari eta halako zarrasta batek jo nau: han zeuden partaideen gehiengoak mundu hau utzia du: Jean Haritschelhar, Emil Larre, Jakes Casaubon, Mattin Larzabal, Mixel Oronoz, Piarre Erramuzpe, Piarres Trounday eta beste andana bat, euskal munduko figurak denak. Aldiz Herria beti bizi. Baina noiz arte? Hara nolako arrangura pisua atera den egin dugun biltzar nagusi lantsuan.

Nahikari eta kemen handiz jokatzen garela, hori bai. Baina, denetan bezala, dirua da gakoa. Eta ezin uka alde horretatik ez gabiltzala nahi bezain sendo, nahiz ez garen sekula diru anitzekin...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016