Hegoaldean | 2026ko Apirilaren 23a

CAFen kontrako salaketa

M.V.


Gizarte zibileko zazpi erakundek salaketa ezarri dute Beasaingo CAF tren ekoizlearen kontra, Jerusalemgo tranbiaren eraikuntzan duen parte hartzearengatik. Salaketa joan den otsailaren 18an pausatua izan zen, eta orain Espainiako Fiskaltza honen aztertzen ari da.

CAFen kontrako salaketan partaide dira Comunitat Palestina de Caralunya, Novact indarkeriarik ezaren aldeko institutua, CSCA arabiar kausarekiko elkartasun batzordea, ODESCA gizarte eskubideen eta justizia ekologikoaren aldeko behatokia, Paz con Dignidad erakundea, SUDS feminismoaren, internazionalismoaren eta justizia globalaren aldeko elkartea eta Guernica 37 abokatu taldea.

Beasaingo enpresa 2019an hautatua izan zen proiektu horretarako, Israelgo Saphir eraikuntza enpresarekin batean. CAF tranbia eraiki eta mantentzeaz arduratzen da. Halaber, seinaleztapen, energia eta komunikazio sistemak hornitzen ditu.

Salatzaileen arabera, azpiegitura horrek nazioarteko zuzenbide humanitarioa urratzen du, palestinarren bazterketa eragiten duelako. Zehazki, tranbiak Jerusalem ekialdeko lurralde okupatuak eta Jerusalem mendebaldea lotzen ditu, eta toki horien arteko integrazioa indartzea eta Palestinako auzoen arteko zatiketa handitzea sustatzenomen du CAFek.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Hegoaldean | 2026/04/23

“Esnatu” dinamika

M.V.

“Esnatu” dinamikaren aurkezpena
Esnatu%20dinamikaren%20aurkezpena

“Arnasgune” hitza erabiltzen da euskararen presentzia agerikoa duten eremuak izendatzeko. Baina ezin uka gune horietan ere arnasten den airea gero eta gehiago erdaraz kutsatua dela. Gure hizkuntzaren gainbehera horri buru egin nahiz, UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak “Esnatu” dinamika aurkeztu du apirilaren 14an, Orion. Ekimenaren helburua da gisa orotako eragileak sustatzea eremu euskaldunek bizirik irautea ahalbidetuko duten engaiamenduak hartzera.

Hauek dira “Esnatu” dinamikan parte hartuko duten 18 eragileak: AEK, Bankoa Abanca, Bilgune Feminista, Cederna-Garalur, ELA, Euskadiko Futbol Federazioa, Euskaldendak Konfederazioa, Euskalgintzaren Kontseilua, Euskal Herriko Bertsozale Elkartea, Euskal Pilota Federazioa, Fagor taldea, Hekimen, IKA, Kutxabank, LAB, Laboral Kutxa, Lanartea eta Plazaola Partzuergo Turistikoa.

Aurkezpenean adierazi dute Bertsozale Elkartea izan dela “ekimenaren aitzindaria”. Iaz ezagutzera eman zen “Norantz doa...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2026/04/23

Giza Eskubideen Donostiako Zinemaldia

M.V.

Apirilaren 23 honetan abiatuko da Giza Eskubideen Donostiako Zinemaldiaren 23. edizioa, eta apirilaren 30a arte iraunen du. Zortzi egun horietan, 27 film luze eta 19 labur erakutsiko dituzte eta ondoko gaiak izanen dira aipagai nagusiak: errefuxiatuen egoera munduko hainbat lekutan, haurren osagarria, emazteek erlijioetan duten zeregina, Afrikako haur soldaduak eta gizarte mobilizazioen indarra. Palestine 1936 filmak zabalduko du festibala, eta aurkeztuko duten azken obra Rebuilding izanen da, kapitalismoak AEBn bazterrean utzi dituenenganako hurbilketa.

Aurtengo saridun berezia Imanol Uribe zine-zuzendaria izanen da, eta honen Bwana filma emanen dute sari horren karietara. Immigrazioari eta arrazakeriari buruzko istorioa kontatzen du, eta Zinemaldiko Urrezko Maskorra irabazi zuen 1996an.

Giza Eskubideen Zinemaldiak dio Uribe azken 50 urteetako euskal zinemaren izen handienetako bat dela. Zenbait...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2026/04/23

81 biktima gehiago onartuak Nafarroan

M.V.

Nafarroako Foru Gobernuak funtzionario publikoen eta eskuin muturreko taldeen motibazio politikoko ekintza bortitzen biktimak izan diren 81 pertsoneri onarpena eta erreparazioa adierazteko ekitaldia egin die apirilaren 15ean. Ana Ollo Nafarroako Gobernuko bigarren presidenteorde eta Memoria eta Bizikidetza, Kanpo Ekintza eta Euskara kontseilariaren ustez, “duela hamar urte pentsaezina zen” horrelako ekitaldi bat egitea.

Ekitaldian, 57 gizon eta 24 emazte onartu dituzte. 60ko hamarkadatik hasi eta XXI. mende arteko gertakariak dira gogoan izan dituztenak: 15 kasu 60ko eta 70eko hamarkadetan gertatu ziren, 26 kasu, 80ko hamarkadan, 15 kasu 90ekoan, eta 25 kasu 2000tik landa.

Ana Ollo kontseilariak gizarte zibilaren eta erakundeen elkarlana goraipatu du. Halaber, biktimei erran die “prozesu oso luzea” izan dela, “oztopoz betea, eta, neurri batean, osatu gabea”. Eta gehitu du “prozesu sendagarria izaten” ari dela “urte askotan gertatutakoa ezkutatu zuen...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2026/04/23

Soziometroa

M.V.

Eusko Jaurlaritzaren azken Soziometroaren emaitzak aurkeztu dituzte joan den astean. Azterketak agerian uzten du EAEko jendartearen %57rentzat arazo nagusia etxebizitza eskuratzea dela. Biztanleriaren %47k lan merkatuarekin lotuak diren arazoak ezartzen ditu kezka nagusi gisa, %28 osagarri sistemarekin kezkatuak dira, %20, berriz, arazo ekonomikoekin eta %19 delinkuentziarekin.

Usaian bezala, soziometroak herritarren jarrera politikoez ere galderak egiten ditu. Atal honek politikarekiko interesaren emendatzea agertzen du, sekula izan den maila handienera heltzen baita: %48k dio arras edo nahiko interesatua dela.

Euskal buruzagi politikoez duten iritziari dagokionez, Imanol Pradales Eusko Jaurlaritzako lehendakaria dago lehen postuan: 5,7ko nota du, %78ko ezagutza maila eta %59ko onarpen heina. Ondotik, Pello Otxandiano EH Bilduren Eusko Legebiltzarreko bozeramailea aurkitzen da, 5,4ko nota du, %54ko ezagutza eta %31ko onarpena. Eneko Andueza PSEko idazkari nagusiak...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2026/04/23

Txomin Letamendiri buruzko dokumentazioa zentsuratua

M.V.

Giza Eskubideen Euskal Herriko Behatokiak (GEB) salatu du Espainiako Barne Ministerioak Txomin Letamendiri buruzko dokumentazioa zentsuratu duela.

Eusko Gudarosteko komandante eta Euskal Informazio Zerbitzuetako kide izan zen Letamendi, eta 1946an eta 1947an arrastatu, torturatu eta baldintza ezin gogorragoetan espetxeratu zuten frankistek, eta tratu txar guzi horien ondorioz hil zen 1950eko abenduaren 20an. 2024ko abenduan, GEBk salaketa bat aurkeztu zuen haren kontrako krimenak argitu daitezen. Geroztik, gertatutakoak artoski aztertzen ari dira, baina ohartu dira Barne Ministerioak igorri dizkien dokumentuetan zati anitz zentsuratu eta ezabatuak izan zirela.

Auzia bideratzeko, GEBek laguntza galdegin die Eusko Jaurlaritzari eta Kongresuan ordezkaritza duten euskal taldeei.

...

Irakurri segida

3831. zbk

Gure Hitza | 2026/04/23

Herriak kontuak gorrian

Peio Jorajuria

Bidarrain egin berri du Herria astekariak bere biltzar nagusia, Jean-Michel Anchordoquy tokiko auzapezak ongi-etorri beroa eginik. Lehen orrialdean ematen du elkarretaratze horren berri Ainhoa Etxenike erredaktoreburuak. 1997an jadanik Bidarrain bildu ginen biltzar nagusiz. Duela hogeita bederatzi urte! Ez gaitu horrek gaztetzen! So egin diot orduko argazkiari eta halako zarrasta batek jo nau: han zeuden partaideen gehiengoak mundu hau utzia du: Jean Haritschelhar, Emil Larre, Jakes Casaubon, Mattin Larzabal, Mixel Oronoz, Piarre Erramuzpe, Piarres Trounday eta beste andana bat, euskal munduko figurak denak. Aldiz Herria beti bizi. Baina noiz arte? Hara nolako arrangura pisua atera den egin dugun biltzar nagusi lantsuan.

Nahikari eta kemen handiz jokatzen garela, hori bai. Baina, denetan bezala, dirua da gakoa. Eta ezin uka alde horretatik ez gabiltzala nahi bezain sendo, nahiz ez garen sekula diru anitzekin...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016