Herriz Herri - Izturitze (NB) | 2026ko Apirilaren 23a

Harpealde trinketean

1. maila
1.%20maila

Harpealde trinketean

Pilota lehiaketa palantxaz, joan den larrazkenean abiatua 84 parerekin, apirilaren 11n bururatu da.

Beti bezala partida bakoitzaren ondotik pilotariak ederki sariztatuak izan dira.

Bururatzean Erberua batasunak eskaini jan aitzinekoak gozaturik, afaria aldi huntan herriko gazteek antolatua, lekuan berean iragan da herriko gelan.

Pilotari, epaile, Erberuako arduradun eta beste, 90 bat lagun giro beroan elkartu dira karia hortara.

Huna emaitzak eta argazkiak:

Lehen maila:

Oxoby/Jorajuria 40

Errecart/Damestoy 29

Bigarren maila A:

Duguine/Biscay 40

Latapy/Oliva 35

Bigarren maila B:

Larronde/Etchechoury 40

Duhalde/Londaitz 36

Hirugarren maila:

Durruty/Garay 40

Artayet/Lucas 33

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3831. zbk

Gure Hitza | 2026/04/23

Herriak kontuak gorrian

Peio Jorajuria

Bidarrain egin berri du Herria astekariak bere biltzar nagusia, Jean-Michel Anchordoquy tokiko auzapezak ongi-etorri beroa eginik. Lehen orrialdean ematen du elkarretaratze horren berri Ainhoa Etxenike erredaktoreburuak. 1997an jadanik Bidarrain bildu ginen biltzar nagusiz. Duela hogeita bederatzi urte! Ez gaitu horrek gaztetzen! So egin diot orduko argazkiari eta halako zarrasta batek jo nau: han zeuden partaideen gehiengoak mundu hau utzia du: Jean Haritschelhar, Emil Larre, Jakes Casaubon, Mattin Larzabal, Mixel Oronoz, Piarre Erramuzpe, Piarres Trounday eta beste andana bat, euskal munduko figurak denak. Aldiz Herria beti bizi. Baina noiz arte? Hara nolako arrangura pisua atera den egin dugun biltzar nagusi lantsuan.

Nahikari eta kemen handiz jokatzen garela, hori bai. Baina, denetan bezala, dirua da gakoa. Eta ezin uka alde horretatik ez gabiltzala nahi bezain sendo, nahiz ez garen sekula diru anitzekin...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016