Herriz Herri - Ortzaize (NB) | 2026ko Apirilaren 23a
Lakako lasterkaldia
Lakako lasterkaldia
Igandean iragan da Lakako lasterkaldia, nahiz 500 korrikalarik beren izena emana zuten, 448 ziren abiatzeko tenorean. Abiatzea eta helmuga, Herriko Etxeko plaza berrian egin dira. Hastetik buru Victor Maes biarnesak aitzinean ereman du lasterkaldia (1:59:12); Benoit Semerena baigorriarrak joan den urtean bezala bigarren bururatu du 3 minuturen berantarekin, Baptiste Servary heldu da hirugarren. Emazteetan lehia zorrotxago izan da. Anitz denboraz, Marie Laure Dumergues joan den urteko irabazduna egon da aitzinean bainan hondarrerat ez du hirugarren baizik bururatu. Maite Casiriain ortzaiztarra nagusitu da (2:32:33), lehen aldikoz herritar batek irabazten duela herrian. Bigarren Laura Richomme, 2 minuturen berantarekin eta Marie Laure Dumergues 4 minuturen berantarekin.
Sailkapenak:
Gizonak: 1. Victor Maes (1:59:12); 2. Benoit Semerena (2:02:18); 3. Baptiste Servary (2:05:02); 4. Ibai Minvielle (2:05:08); 5. Xiril Alvarez (2:05:44); 6. Mathieu Pourtau (2:08:46); 7. Louis Jenny (2:09:23); 8. William Decla (2:09:25); 9. Bastian De Almeida (2:11:01); 10. Vincent Sarrat (2:12:40).
Emazteak: 1. Maite Casiriain (2:32:33); 2. Laura Richomme (2:34:14); 3. Marie Laure Dumergues (2:36:31); 4. Ihintza Larralde (2:41:11); 5. Céline Lespiaucq Cohuau (2:44:36); 6. Amaia Saint-Martin (2:46:15); 7. Maëlia Duhart (2:47:23); 8. Maider Loyatho Oxarango (2:49:26); 9. Fanny Laigneau (2:50:15); 10. Isabelle Juanicotena (2:50:36).











