Ba ote dakixu? | 2026ko Apirilaren 23a

Lionel Jospin (¾)

Gilen Bacho

Mitterranden lehen kargualdian, Lionel Jospin, Alderdi sozialistaren lehen idazkari gisa, astero Errepublikako presidentea eta lehen ministroarekin biltzen zen eta egiazko influentzia bazuen, Mitterranden adiskide multzoan izan gabe ere.

“Parentesia”

Mitterranden lehen kargualdiaren bilana defendatu zuen, erreforma handiak, sozial eta gizarte mailetan, baina ere 1983ko “zorrostasunezko bihurgunea”, “parentesia” bat zena Jospinen arabera. 1986an, ezkerrak diputatu bozak galdu zituen baina Jospin Haute-Garonneko diputatu bihurtu zen. Mitterrandek lehen kohabitazioa (Chirac-ekin lehen ministro gisa) baliatu zuen bere fama berreskuratzeko eta, 1988an, presidente bozak berriz irabazi zituen. Jospinek Alderdi sozialistaren buruzagitza utzi zuen eta gobernuan sartu zen, Hezkuntzako ministro gisa. Claude Allègre adiskidea bere kontseilari berezi bezala izendatu zuen. Ez zen postu errexena, Alain Savary bere aitzinekoak ikasi zuen bezala, 1984an, irakaskuntza pribatua azkarki mobilizatu zelarik hezkuntza zerbitzu publiko handi bakar baten kontra. Ministro gisa, Jospinen erronka goi-mailako irakaskuntzaren demokratizazioa antolatzea zen, testuinguru batean zeinean gobernuaren helburua gazteen %80ak baxoa lortzea zen. Orduan, Jospinek “Unibertsitate 2000” plana gauzatu zuen, zeinean zortzi unibertsitate berriren eraikitzea programatua zen.


“Inbentarioa egiteko eskubidea”

Ber mementoan, Laurent Fabiusekin zaukan lehiak zuen Alderdi sozialistaren biziari erritmoa eman. 1990eko Rennes-eko kongresua izigarri gogorra izan zen. Mitterrandek, diskretuki baina argiki, Fabius sostengatu zuen baina Pierre Mauroyk zuen kongresua irabazi, Jospinen sostenguari esker. Mitterrandek ez zuen gehiago alderdiaren gaineko kontrolik eta Jospinen influentzia gero eta handiagoa zen. Halere, memento izigarri zaila bizi zuen. 1992an, gobernutik jalgi zen eta 1993an, sozialista anitzen gisa, bere diputatu kargua galdu zuen (bakarrik Cintegabelleko kontseilari orokor kargua gelditzen zitzaion). Bizi politikoa uztea pentsatu zuen memento batez baina azkenean borroka segitu zuen (bere aurkariek bere “sable ontzizko zeharkatzeaz” ironiaz mintzatu ziren) eta 1994ko kongresuan parte hartu zuen (zeinean Emmanuelli lehen idazkari bihurtu zen). Ber mementoan, Mitterrandetik gero eta gehiago urrundu zen. 1994ko irailean, Mitterrand eta René Bousquet-ren arteko adiskidetasuna ezagutarazia izan zelarik, Jospinek “bide sinpleago eta argiago bat amestu ahal (zela) ezkerreko liderra izan zenarentzat” erran zuen, “inbentarioa egiteko eskubidea” defendatuz. Jospinek ez zuen oraino asmatzen 1995eko presidente bozetan hautagai izatea, baina Jacques Delors-ek, inkesten faboritoa zenak, abandonatu zuelarik, Jospinek bere xantza hartu zuen eta kide sozialistek alderdiaren hautagai bezala hautatu zuten. Kanpainan sartu zen esperantza gutirekin, anitzek Chirac eta Balladurren arteko bigarren itzuli bat izango zela pentsatu baitzuten. Baina, kanpaina eder baten ondotik, Jospin lehen atera zen lehen itzulian, bozen %23arekin. Bigarren itzuliko kanpaina kartsuki eramana izan zen (40.000 jende bildu ziren Tolosan). Halere Chiracek zuen irabazi baina, emaitza eder bat erdietsiz (bozen %47arekin), Jospin ezkerreko eta oposizioko lider bezala agertu zen.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3831. zbk

Gure Hitza | 2026/04/23

Herriak kontuak gorrian

Peio Jorajuria

Bidarrain egin berri du Herria astekariak bere biltzar nagusia, Jean-Michel Anchordoquy tokiko auzapezak ongi-etorri beroa eginik. Lehen orrialdean ematen du elkarretaratze horren berri Ainhoa Etxenike erredaktoreburuak. 1997an jadanik Bidarrain bildu ginen biltzar nagusiz. Duela hogeita bederatzi urte! Ez gaitu horrek gaztetzen! So egin diot orduko argazkiari eta halako zarrasta batek jo nau: han zeuden partaideen gehiengoak mundu hau utzia du: Jean Haritschelhar, Emil Larre, Jakes Casaubon, Mattin Larzabal, Mixel Oronoz, Piarre Erramuzpe, Piarres Trounday eta beste andana bat, euskal munduko figurak denak. Aldiz Herria beti bizi. Baina noiz arte? Hara nolako arrangura pisua atera den egin dugun biltzar nagusi lantsuan.

Nahikari eta kemen handiz jokatzen garela, hori bai. Baina, denetan bezala, dirua da gakoa. Eta ezin uka alde horretatik ez gabiltzala nahi bezain sendo, nahiz ez garen sekula diru anitzekin...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016