Herriz Herri - Baiona (L) | 2026ko Apirilaren 23a

Baionan Kantuz: 29 urte - Mutxikoak - Hitzaldiak

Onintza Legorburu Larrea
Onintza%20Legorburu%20Larrea

Baionan Kantuz: 29 urte

Urte bat gehiago eta beti pixkor! Eta adin eder baterat heltzeko mugan... Manera guziz euskal kantuaren eta kultura herrikoiaren martxak ez du adinik. Baionako Ikastoletako buraso eta lagunak, dohain baino gehiago borondaterekin kantuz hasi ziren lehen eguneko kemen berarekin urtemuga hori ospatuko da, Euskal Herriko leku anitzetatik jin kantariekin apirilaren 25 huntako hitzordurat. Gainera xingar feriak hartua duke Baiona eta ohitura zahar horri ongi dagokion oihartzun euskalduna ekarriko du Baionan Kantuz-ek goizeko 11:00etatik haste. Jacques Portes, Karrikaldiren plaza izanen da lehen elgarretaratzearen gunea (euria balitz, Albert 1er ondoko eskolan), oren bat et’erdi kantuz alai eta fandangoekin ere. Kantuen programa jada zintzilikatua dawww.baionan-kantuz.eus eta www.facebook/baionan-kantuz guneetan. Karia hortarat ere, kantu liburuxka berria zabaldua daike bere betiko bainan ere kantu berriekin. Bazkaria eta gero, kantu eta mutxikoak gozatzen ahalko dira xingar feriaren aldamenean. 29 urte ez da guti eta horren ospatzerat etorriko direnekin oraino gehiago. Larunbat arte!

Mutxikoak

Apirilaren 26an igandearekin iraganen dira merkatuko plazan (11:00).

Hitzaldiak

Apirilaren 24an (19:00), Fabien Lebrun ikertzailea “Teknologia numerikoa, giza eta ekologiko hondamenen kausa” gaiaren inguruan solastatzera etorriko da Zizpa gaztetxera.

Bertzalde, apirilaren 28an (18:15), Onintza Legorburu Larrearen hitzaldia iraganen da “Euskal Pop Erradikala: euskararentzat aukera?” gaiaren inguruan. Hitzordua mediatekan emana da.

Azkenik, apirilaren 30ean (18:00) Nader Koochaki“Museoa urtu”instalazioari buruz ariko da Euskal Museoan, artistarekin etaSabine Cazenave zuzendari-kontserbatzailearekin.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3831. zbk

Gure Hitza | 2026/04/23

Herriak kontuak gorrian

Peio Jorajuria

Bidarrain egin berri du Herria astekariak bere biltzar nagusia, Jean-Michel Anchordoquy tokiko auzapezak ongi-etorri beroa eginik. Lehen orrialdean ematen du elkarretaratze horren berri Ainhoa Etxenike erredaktoreburuak. 1997an jadanik Bidarrain bildu ginen biltzar nagusiz. Duela hogeita bederatzi urte! Ez gaitu horrek gaztetzen! So egin diot orduko argazkiari eta halako zarrasta batek jo nau: han zeuden partaideen gehiengoak mundu hau utzia du: Jean Haritschelhar, Emil Larre, Jakes Casaubon, Mattin Larzabal, Mixel Oronoz, Piarre Erramuzpe, Piarres Trounday eta beste andana bat, euskal munduko figurak denak. Aldiz Herria beti bizi. Baina noiz arte? Hara nolako arrangura pisua atera den egin dugun biltzar nagusi lantsuan.

Nahikari eta kemen handiz jokatzen garela, hori bai. Baina, denetan bezala, dirua da gakoa. Eta ezin uka alde horretatik ez gabiltzala nahi bezain sendo, nahiz ez garen sekula diru anitzekin...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016