Herriz Herri - Ziburu (L) | 2026ko Uztailaren 16a

Lur eta itsas afaria


Lagun arteko gaualdi gozoa eta engaiatua bizitzeko presta zaitezte! Afaria osatu dezagun tokiko ekoizleek eta arrantzaleek proposaturiko dozena bat salmahaien artean. Banaketa-bide motzeko eta sasoiko ekoizkin freskoak apailatuko dizkigute lekuan berean. Lurraren aldetik: Idoki labeleko ekoizleak, itsasoaren aldetik: Pleine Mer elkarteko arrantzaleak. “Ay Mama!” taldeak besta giroa piztuko du (19:00). Ondotik, Patxi eta Konpainiak ohiko mutxikoak eskainiko dizkigute. Gaualdi ederra arduratsua ere izan daitekeelako: baxera ekologikoak, hondakinen bereizketa eta, ez ahantz, mahai tresnak eraman ditzagun! Desberdintasun handia egiten duen jestu ttipia. Hitzordua uztailaren 24an emana da, Ziburuko pilota plazan.

Email Facebook Twitter LinkedIn

Herriz Herri - Bardoze (L) | 2026/07/16

Biztanle kontaketa - Mintza Bardozen - Ibarre auzoko zikiroa - Bardozen Kantuz - Kontzertua elizan

Biztanle%20kontaketa%20-%20Mintza%20Bardozen%20-%20Ibarre%20auzoko%20zikiroa%20-%20Bardozen%20Kantuz%20-%20Kontzertua%20elizan

Biztanle kontaketa

2010eko uztail-agorrilean edo irailean sortu haurrek Herriko Etxera joan behar dute irailaren 30a aitzin, nortasun agiria eta familiako liburuxkarekin, biztanle kontaketarendako. Desmartxa hori baitezpadakoa da baxoa bezalako azterketak eta konkurtsoak pasatzeko, edota bozkatzeko.

Mintza Bardozen

AEKko gau eskolaren zerratzearen ondotik, irakasle faltagatik, Herriko Etxeak mintzapraktikak antolatuko ditu astean behin heldu den sartzetik goiti. Mintzatzea, irakurtzea eta itzulpenak egitea izanen dira helburuak. Interesatuek 06-79-66-53-78 zenbakira dei dezakete.

Ibarre auzoko zikiroa

Lambert auzoan bezala duela guti, Ibarre auzoan ere zikiroa antolatuko dute agorrilaren 29an, larunbatarekin. Antolatzaileak uztailaren 15a aitzin pasatuko dira etxez-etxe izen emate fitxak uzteko. Xehetasunen ukaiteko: 06-77-22-77-90.

Bardozen Kantuz...

Irakurri segida

Herriz Herri - Baiona (L) | 2026/07/16

Baionako besta alternatiboak - Gure Plaza - Karrikaldik 20 urte Baionako bestetan - Euskara praktika bestetan ere! - Euskal Museotik

Baionako Besta alternatiboak ©Lorentxa Saragueta
Baionako%20Besta%20alternatiboak%20Lorentxa%20Saragueta

Baionako besta alternatiboak

Huna Baionako besta alternatiboetako kideek zabaldu duten mezua: “Uztailaren 19an, igandez, Baionako besten azken egunean jokatuko da gizonezkoen munduko futbol kopako finala. Kirol lehia honetan ere, Euskal Selekzioak ezin izan du jokatu.

Horregatik, Baionako besta alternatiboetako kideok Euskal Selekzioaren ofizialtasuna aldarrikatzeko manifestazioa eginen dugu uztailaren 19an (11:00), Patxatik abiaturik.

Pilotan eta beste zenbait kiroletan aitzinpauso batzuk lortu badira ere, Euskal Herriko kirolariek gure herriaren koloreak janzteko eskubidea ukan behar lukete kirol orotan. Ezinbestekoa da instituzioek zein kirolaren arloko eragileek eragitea eta herri mobilizazioa sustatzea, gure nazioa kirol arloan aitortua izan dadin.

7 lurraldez osaturiko herria garelako, Euskal Selekzioaren ofizialtasuna aldarrika dezagun Baionako karriketan!

Bestalde, urtero bezala, kontzertuak egunero egongo dira Patxa plazan....

Irakurri segida

Herriz Herri - Hazparne (L) | 2026/07/16

Neguko egurra - Beroteari buru egiteko - Ausagailu zonbait - HAIKen larrazkena

Kapera
Kapera

Neguko egurra

Herriko Etxeak neguko egurra kitorik ukaiteko hautagaitza saila idekia du. Zuhaitzak emanen zaizkie hautatuak izanen direnei: 6 eta 8m3 artean, gehienik haitza. Hautagaitza papera Herriko Etxean eskura daiteke edo webgunean bete. Galdea uztailaren 20ko egin behar da.

Beroteari buru egiteko

Beroteari buru egiten laguntzeko, Herriko Etxeak bi gune fresko idekitzen dizkie memento goxoa iragan nahi dutenei: lehena mediatekan, asteartetik ostiralera (14:00-18:00). Tokiko liburu eta aldizkariak irakurtzen ahalko dira. Bainan kasu... mediateka agorrilaren 17tik 24ra hesten da.

Bigarrena arte plastikoen gelan, Elgar Zentroko bigarren estaian (14:00-17:30).

Xehetasun gehiagorentzat Herriko Sozial Zentroa deitzen ahal da.

Ausagailu zonbait

16an: Mendi Xola taldea kantuz ariko da kitorik kaperan (21:00).

17an: (20:30) kaperan, Cantu di Luna, korsikar...

Irakurri segida

Herriz Herri - Hendaia (L) | 2026/07/16

Odol ematea - Itsasoaren besta

Odol%20ematea%20-%20Itsasoaren%20besta

Odol ematea

Uztailaren 22an (9:00-13:00), odola emateko parada izanen da, Ondarraitz estadioan. Usaian bezala, hitzordua aitzinetik hartua behar da dondesang.efs.sante.fr webgunean.

Itsasoaren besta

Uztailaren 17tik 19ra, ostiraletik igandera, portuen auzoa giroz beteko da itsasoaren besta tradizionalarekin. Asteburu osoan itsasoari lotutako jarduerak, animazioak eta besta giroa izanen dira familiarekin edo lagunekin partekatzeko. Asteburuko janzkera: jantzi marinel-atorrarik ederrena eta zatozte bestara! Aurtengo egitarauan: itsas jarduerak eta itsas ateraldiak, bisitak: Décathlonen diseinu-tailerraren ate irekien bisita berezia (izen-ematea: communication-wsc@decathlon.com), baita SNSMren patruila-ontziaren bisitatzeko aukera ere. Ohiturak: igande goizean meza berezia Floridako kaian, joaldunen parte-hartzearekin; ondoren, banderaz apaindutako ontzien desfilea, itsasoaren bedeinkapena eta mutxikoak....

Irakurri segida

Herriz Herri - Larresoro (L) | 2026/07/16

Harrizko zubiko besta

Urteko hitzordua hemen dugu, uztailaren 26an, Harrizko zubian.

Leaburuko adiskideak gurekin izango dira, fleitean Toka jokoan lehian, harri altxatzaileak, bi bertsulariak, musikariak, egun fresko eta goxo baten mentura! Ez duda! Izena eman otelore.elkartea@gmail.com helbide hontara idatziz.

...

Irakurri segida

Herriz Herri - Senpere (L) | 2026/07/16

Pilotari so - Jazz kontzertua - Petanka lehiaketak - Eskulturen erakusketa - Mutxikoak igandean - Otsantzeko kaperara ibilaldia - Ziburuko Estudiantina - Auxtin Zamoraren aurkezpena

Auxtin Zamora ongi inguratua
Auxtin%20Zamora%20ongi%20inguratua

Pilotari so

Esku-huska, plaza laxoan, Euskal Herriko amaturren txapelketan, lehen mailan, finalerdietan ari zen gure bikotea. Zoritxarrez, Kanboko plazan Goyenetche/Jaureguy makurtu dira Donibane Garaziko Iribarren/Çubiat-en kontra 13/30. Emaitza honekin Frantziako txapelketaren bidea zabalik dute, kemenez buru eginen dute. Bertzalde, herriko bestetako lehiaketako finalean, Hiribarne/Etcheverry nagusitu dira Larrechea/Etcheberryren kontra 40/28, Gantxiki trinketean.

Jazz kontzertua

Uztailaren 21ean (20:30), Inharria baserrian gaitzeko musika emanaldia proposatua da. Jérôme Gatius Quintet-ek klarinetea eta saxo sopranoa jotzen ditu, Sidney Bechet eta Louis Armstrong-en moduan, boskoterako kontzertu huntan. Urtero jendalde polita biltzen da, New Orleans-eko musikaz gozatzera, pintxo eta edariak salgai izanen dira lekuan bertan. Irabaziak Senpere herriko Zerbitzu Sozialaren (CCAS) alde. Prezioa 15€, 20 urtez petik 10€,...

Irakurri segida

Herriz Herri - Sara (L) | 2026/07/16

Kontseilu bilkura - Lezeak - Abisu

Kontseilu bilkura

Uztailaren 2an, hautetsiak elgarretatu dira elkarteen diru laguntzak bozkatzeko. Denak hor ziren, 37.660€-ko buxeta bozkatua izan da, denen baimenarekin. Beraz elkarteek ukanen dituzte beren diru laguntzak.

Lezeak

Udan bisiten tenoreak aldatu dira. Uztailaren 6tik abuztuaren 30a arte, lezeak bisitatzen ahalko dira (9:00-19:30), hiru hizkuntzetan: frantsesez, espainolez eta euskaraz. Bisita espezialak ortziraletan (19:30), erreserbatzean hautatu hizkuntza (frantsesa edo euskara), erreserbatzeko deitu 05-59-54-21-88ra edo Internetez: grottesdesare.fr.

Abisu

- Uztailaren 22an kontzertua elizan (21:30), Azkaingo Larrun Kanta taldearekin.

- Uztailaren 25ean larunbatez eta 26an igandez, selauru hustea plazan eta Lur Berri gelan egun guzian.

- Uztailaren 29tik abuztuaren 9a arte Lur Berri gelan, margo erakusketa Larrungo Kolorea taldeak...

Irakurri segida

Herriz Herri - Urruña (L) | 2026/07/16

Pausuko bestak - Xaia ostatuaren besta - Kantu bazkaria - Filma - Udako oporrak - Urruñako astearteak - Urruñako ostiralak - Euskal pilotaren asteazkenak

Pausuko bestak
Pausuko%20bestak

Pausuko bestak gainean ditugu

Aurtengo bestak uztailaren 23tik 26ra izanen dira. Hau da auzoko besta komiteak prestatu duen egitaraua: uztailaren 23an, ostegunez, mus txapelketa Xaian eta Kantauri abesbatzaren kontzertua. Uztailaren 24an, ostiralez, pintxo potea auzoko ostatuetan barna, eta arratsean, Bushido eta Karma taldeen kontzertuak. Uztailaren 25ean, larunbatez, haurren eguna jolas eta jokoekin, pilota partiden finala eta herri afaria. Horren ondotik, Kiki, Lucky eta DJ RAF-en kontzertuak eta musika. Uztailaren 26an, igandez, auto zaharren erakusketa, euskal dantzak eta herri kirolak. Arratsean mutxikoak Patxi eta konpainiarekin.

Xaia ostatuaren besta egitarau

Aurtengo Pausuko besten kari, honako ekitaldiak izanen dira Xaia ostatuan: uztailaren 23an, ostegunez, mus txapelketa (19:00). Sari nagusia: 400 euro. Uztailaren 24an, ostiralez, Pintxo-pote XXL (19:00). Kiki eta The Red Kiketz-en kontzertua (23:00)....

Irakurri segida

Herriz Herri - Uztaritze (L) | 2026/07/16

Otsanzko beila - Herriko bestak - Pilota

Larunbateko txapeldunak (eskuin)
Larunbateko%20txapeldunak%20(eskuin)

Otsanzko beila

Urte oroz bezala uztailaren 22an santa Madalena kari eginen da Otsanzko beila, Uztaritze, Zuraide eta Senpereren juntan den kaperan. Meza izanen da (18:00). Beilara oinez joan nahi dutenentzat hitzordua emana da Uztaritzeko eliza aitzinean (14:30). Bi orenen bidea oihanean barna, ez sobera zaila. Hartu halere oinetako onak eta edariak.

Herriko bestak

Herriko bestak hurbilduak ditugu eta aurtengoen egitaraua honela agertzen da:

Ortzegun 23a: (18:30) Hitzopen Gaztetxeak antolaturik pintxo potea, Xibalet elektrotxaranga animatzaile herri barneko lau ostatuetan. Ortzirale 24a: (16:00) Bilgunen adinekoen arratsaldekoa besta komiteak eskainirik; (18:00) Kiroleta trinketean pilota aitzin-partida palan neskekin, (19:00) esku-huskako partida lau burujabe hoberenekin; kontzertuak Bilgunen: (20:0) Josteta gizon korua, (21:30) Dizkobolo taldea, (23:00) Lanbro taldea, (0:00) La Txama taldea; gaua bukatzeko (1:00)...

Irakurri segida

Herriz Herri - Aiherra (NB) | 2026/07/16

Pilotan, pare bat txapeldun eta besteak galdu - Antzuolako bestak ortzegunetik igande arratsera - Ortzegunean, elizan kantaldi

Xitoak: Christophe Harguindeguy trebatzailea, Justin Graciet, Uhaitz Etcharren Ayçaguer (Arg: Abarratia)
Xitoak:%20Christophe%20Harguindeguy%20trebatzailea_%20Justin%20Graciet_%20Uhaitz%20Etcharren%20Aycaguer%20(Arg:%20Abarratia)

Pilotan, pare bat txapeldun eta besteak galdu

Berri ona Abarratia pilota batasunarentzat, bi pare finalean ari ziren joan den asteburuan, Iparraldeko pilota batzordeak antolatu txapelketaren kari.

Artekoetan, Iholdiko plazan ezustekoa gertatu da ortziralean: Theo Etcheverry eta Mikel Harguindeguy Noizbait batasuneko Unai Pagueguy Hazpandarrak eta Thomas Sahasquet Itsasuarrak osatu pareari, 30 eta 29, hots ttantto soil batez nagusitu dira, partidak oren bat eta laurden iraun ondoan. Alta bai, 29 eta 21 galtzen zuten Abarratia batasunekoek. Ordu arte, partida biziki atakatua izan da: 11 ados, gero Noizbait aitzinera pasatu da 20 eta 11, Abarratiakoak 17 eta 22ra hurbildu dira. Berriz Noizbaitekoek abantaila harturik (29 eta 21), nork erranen zuen orduan Abarratiakoak zirela nagusituko?

Gibelean ari zen Theo Etcheverryk eskuan min baitzuen, aitzinera pasatu zen, eta Mikel Harguindeguy gibelera. Hunek harrigarriki partida...

Irakurri segida

Herriz Herri - Bidarrai (NB) | 2026/07/16

Herriko bestak - Baztandarrak Trail - Herriko aldizkaria

Lasa Kantuz taldeko 8 kantariek eta 2 musikariek ederki alaitu dute herritarren bazkaria igandean
Lasa%20Kantuz%20taldeko%208%20kantariek%20eta%202%20musikariek%20ederki%20alaitu%20dute%20herritarren%20bazkaria%20igandean

Herriko bestak

Lerro hauek idaztean, herriko besten lehen hiru egunak baizik ez dira pasatuak. Ortzirale arratsean, gaualdi goxoa iragan dugu Barberaenearen inguruetan. Uztaritzeko Burrunka taldeak arrakasta pollita ukan du, jendalde ederra bildurik. Perkusio, txistu eta beste, bai eta hamar dantzari, taldeak oren bateko ikuskizun atsegina eskaini dauku, meatzarien gaia jorratuz, kantu bat ere ematen zaukutela. Artetik Oier Urreizti herritarrak bertsuak eman ditu. Larunbatean, beti bezala, gazteria multxo aski handiak ditu plazako bazterrak bete, Janus Lesterrek eta Sukenak ikusmina sustaturik, nahiz usaian baino gazte gutiago jin den. Igandean, herritarrentzat menturaz egun goxoena, paella bazkariarekin, Lasa Kantuz taldeak ederki animaturik, aitzinetik herriak aperitifa eskainirik. Hor ere jende gutiago, bero handiegiagatik. Eta arrastirian, aski berantean, artzain xakur lehiaketa da iragan, bero...

Irakurri segida

Herriz Herri - Heleta (NB) | 2026/07/16

Kermeza

Izen hori ez da oraikoa eta barnean dauka meza hitza. Egia erran berriki irakurri dudanaren arabera, hondar bi gerlak aitzinekoa. Denborako apezek, gerletarik landa anitz jende baitzegoen beharrean zenik eta zerbait egin nahian, antolatu zituzten besta handi batzu hasten zirenak mezetarik eta gero bazkari handia ziren jende guziekin, bakotxak ekarriz edo eskainiz, arroltze, haragi, oilaki edo beste, hots karitatezko jestuak, berdin arropak, beharrean zirenen laguntzeko. Geroxago apezak hasi ziren eskola idekitzen, “eskola girixtinoak”. Haurren eskolatzeko erran behar da orduan kezka frango sortu zirela eta 1095eko legea jalgi arte aski gorabehera ekarri zutenak.

Geroztik asko herritan beti atxiki dute kermeza horren ohidura eta Heletan egiten da San Bladi Baiguraldeko bost herrien izenean kermeza hori. Hain justuki, igande 19 huntan hasiko da 8 orenetan askariarekin, urtetik urtera arrakasta handitzen ari zakona, 10:00etan meza, hortik lekura, aurten lehen aldiz sokatira...

Irakurri segida

Herriz Herri - Irisarri (NB) | 2026/07/16

Pilota Txapeldun

Gazteak B
Gazteak%20B

Iparraldeko pilota batzordeko xapelgoaren konduko finaletan, bi egunez Irisartarrak Pilota elkarteko hiru parek finalak irabazi dituzte. Lehenik, Iholdiko plazan, ostiral iluntzean, bigarren mailako Bidart eta Etchegaray nagusitu dira 30-13 Zaharrer Segikoen parean. Paolo eta Julien hastetik kantxaren izkin guziak miatu eta kintzeak erdietsi dituzte.

Biharamun goizean, Zuraideko plazan, beste bi parek jokatu dituzte beren finalak. Gazteak B-ko Merle-Mentaberri eta Lascarayk irabazi diete 30-23 Denek Bat-ekoeri. Oier eta Aihelik denetarik erakutsi dute, halere beti aitzinean izanez. Goresmenak!

Azkenik, hirugarren mailako Mollon eta Bidart txapeldun atera dira, partida eramanez 30-14 Senperekoen parean. Jon eta Xanek hastetik beren nagusitasuna erakutsi dute, bai besoz eta bai jokoz. Irabazte horrekin, gure pilotariak bigarren mailarat hupatzen dira heldu den urtean.

Bestalde, hemendik goiti bi parek, bigarren mailako Bidart-Etchegaray eta lehen mailako...

Irakurri segida

Herriz Herri - Ortzaize (NB) | 2026/07/16

Cémée laukotearen musikaldia

Cémée laukotea
Cemee%20laukotea


Uztailaren 31n, ostiralarekin (20:00), Cémée laukoteak emanen du kontzertua Ortzaizeko elizan. Lau anderez osatua (Emma Lefort-Perreaut, Marie Dubousset, Éloïse Saenz eta Claire Myers), taldeak emanen ditu Félix eta Fanny Mendelssohn anai-arreben obra batzu, hauen musika aberatsa agertuz. Sartzea urririk izanen da bainan bakotxak utz dezake nahi duena.

...

Irakurri segida

Herriz Herri - Baigorri (NB) | 2026/07/16

Elkartasun zerbitzua - Etxe kurridak - Zirkua

Elkartasun%20zerbitzua%20-%20Etxe%20kurridak%20-%20Zirkua

Elkartasun zerbitzua

Bero handien ondorioz, auzoen arteko elkartasuna sustatu nahian, Herriko Etxeak konfidentziala eta kitorik den erregistroa atxikitzen du. Horren bidez, kanikula plana hasten balitz, herriko langileak jende ahuldu edo behartuekin harremanetan jar litaizke. Beraz, zerbitzu edo laguntza horren beharra senditzen bada, izena (edo berdin auzo batena) emaiten ahal da Herriko Etxera.

Etxe kurridak

Herriko bestak agorril hastapenean ditugu bainan besta komiteko gazteek 3 aste lehenago hasten dituzte etxe kurridak, auzoz auzo. Uztailaren 11n, joan den ibiakoitzean Belexi, Etzaunalde, Eraunalde, Mitxelene, Izpegiko erreka eta Geltokia egin dira. Uztailaren 18an, heldu den ibiakoitzean...

Irakurri segida


3843. zbk

Azalekoa | 2026/07/16

Lurdes Iriondo Sohütako pastoralaren bihotzean

A.E.

Lurdes%20Iriondo%20Sohutako%20pastoralaren%20bihotzean

Leire eta Intza Casamajou Elkegarai 24 eta 21 urteko ahizpa sohütarrak dira. Uztail honetan beren herrian hiru aldiz emanen den pastoralaren testuaren egileak dira. Lurdes Iriondo kantaria hautatu dute protagonista nagusi gisa, herriaren historia oroitzeko paradaz ere baliatuz. Horren inguruan solastatzeko, bi ahizpekin solastatu gira.

Gaiaren hautu naturala

Hastapenean pastoralarendako zein gai interesgarri izan zitekeen naturaltasun osoz gogoetatzen hasi baziren, aitamek bultzaturik, azkenean bi ahizpek idaztea erabaki zuten.

Zeren inguruan idatzi hausnartzen ari zirela, fitesko 60. hamarkada etorri zitzaien burura, eta horrekin batera aspalditik interesa piztu zien Ez Dok Amairu kolektiboaren lana. Hari horri jarraikiz, aski naturalki Lurdes Iriondora arribatu ziren, eta azken hunen hautua egin zuten.

Bi gazteek Lurdes Iriondo Ez Dok Hamairuren figura aski ebidentea dela zioten, nahiz maiz gizonak heldu diren lehenik burura. Pastoralaren bidez preseski, ahantzia izan zen emazte hori aitzinera ekartzeko aukera ukan dute, baita bere itzaleko lana argitan ematea ere.

Pastoralak beraz, Lurdes Iriondoren bizi ibilbidea kondatuko du, bere 20 urteetatik heriotzeraino. Hala ere, bere ekintza urteetan kontzentratu badira bi idazleak, Ez Dok Hamairuri buruzko pasarte aski...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016