Han eta Hemen | 2026ko Irailaren 24a

Laborantza, ekonomia eta etxebizitza laguntzeko neurri berriak

I. E.G

Lekorneko Garro gazteluaren eremuan, euri-urak biltzeko 3.000 m³-ko upeltegi sistema eraiki zen.
Lekorneko%20Garro%20gazteluaren%20eremuan_%20euri-urak%20biltzeko%203.000%20m-ko%20upeltegi%20sistema%20eraiki%20zen.

Euskal Elkargoko Kontseilu Iraunkorrak hainbat dirulaguntza eta neurri onartu ditu irailaren 15eko bilkuran. Udaberriaz geroztik irauten duen idorteak laborantza mundua bereziki jo du, ekoizpena ahulduz eta ondorio iraunkorrak eraginez. Egoera horri buru egiteko, hautetsiek laborarien sostengua lehentasunen artean ezarri dute.

Erabaki nagusietarik bat baratzezaintza biologikoari eskainitako esperimentazio gune baten sortzea da, Lekorneko Garro etxaldean. Baratzezainen beharrei erantzuteko tresna izanen da: klima aldaketari egokitutako landare motak, karbono isuriak apaltzeko teknikak eta laborantza biologikoan erabil daitezkeen produktu fitosanitarioak baldintza seguruetan probatuko dituzte.

Laborantza iraunkorraren alde, 270.000 euro bideratuko dira orotara. Hamaika elkartek 197.000 euro jasoko dituzte tokiko laborantza sailak sostengatzeko. Horrez gain, 14 ErrekAgri proiektu lagunduko dituzte, 48.000 eurorekin, etxaldeek ura zaindu eta beren jarduera mantentzeko. Etxalde tipientzako laguntzen bidez, bost etxaldek 25.000 euro jasoko dituzte: bik instalatzeko eta hiruk jarduerari eusteko.

Ekonomiaren alorrean ere neurri andana bozkatu dute. Berrikuntza trantsizioen zerbitzura ezartzen duen tailerraren 14. edizioa abiatu dute. Bestalde, hamabi enpresa tipik 45.212 euro jasoko dituzte lan tresnak berritzeko. Garapen betean diren hiru enpresa ere lagunduko dituzte: Baigorriko Zurlan kooperatibak 200.000 euro, Mauleko Mondina Plâtrerie enpresak 102.000 euro eta Ahurtiko Lecomble & Schmitt enpresak 108.000 euro. Proiektu horiek zortzi lanposturen sortzea aurreikusten dute orotara.

Etxebizitzari dagokionez, 1,5 milioi euro esleitu (eman) dituzte lurralde osoan 115 bizitegi sozial egiteko. Horietarik 27 eraikuntza berriak izanen dira eta 88 berreraikitze proiektuetatik sortuko dira. Aldi berean, 86 jabe pribatuk 400.000 euro baino gehiago jasoko dituzte beren etxebizitzak berritzeko.

Elkargoak 580.000 euro emanen dizkie, halaber, ekonomia zirkularra, trantsizio justizia, akuikultura, laborantza eta itsasbazterraren higadura aztertuko dituzten zazpi ikerketa proiekturi. Landesetako eta Girondako suteek eragindako kalteen ondotik, 30.000 euroko elkartasun laguntza ere onartu du.

Azkenik, Ipar Euskal Herriko lurraldearen %30 baino gehiago estaltzen duten oihanentzat xarta bat bukatzen ari dira. Helburua da 104.000 hektareako oihan ondarea modu iraunkorrean kudeatzea, haren funtzio ekologikoak, ekonomikoak eta sozialak uztartuz.


Email Facebook Twitter LinkedIn

Han eta Hemen | 2026/09/24

Etorkinekin Diakité, hamar urtez zubiak eraikitzen

I. E.G

Hamar urte bete ditu aurten Etorkinekin Diakité kolektiboak Ipar Euskal Herrian. 2016an sortu zuten sindikatu, talde politiko eta elkarteetako ordezkariek, migratzaileei harrera duina eskaintzeko eta migrazio politiken ondorioak salatzeko. 2021ean federazio bilakaturik, hamabi tokiko elkarte biltzen ditu eta 80 bat pertsona laguntzen ditu, familiak, helduak zein bakarrik dauden adingabeak.

Irakurri segida


3850. zbk

Gure Hitza | 2026/09/24

Euskal Herriko boneta zuretzat itsusia!

Menane Oxandabaratz

Duela urteak, Baionan laborarien manifestazio batean, suprefetaren aginduz, poliziak gogor kargatu zuen. Roger Idiartek Estatuko ordezkariaren jarrera umorez salatzeko Baionako suprefeta kantua idatzi zuen.


Prefetak gehienetan bizpahiru urterentzat izendatuak dira eta goi funtzionario izaiteko eskolak eginik, lurralde ezezagun batetara etortzen dira. Ministroen Kontseiluak izendatuak, presidentearen eta barne ministroaren bermearekin lan egiten dute. Funtzionario horiek Estatua ordezkatzen dute eta izendatuak diren departamenduetan botere politiko azkarra dute. Ondorioz estatu zentralaren erabakiek tarteka populazioan protestak sortzen ditu.


Duela guti, Simon Fetet Pirinio Atlantikoetako prefeta berriak, Itsasuko Herriko Etxea behartu du herriko eraikin batean egin freska ezabatzera, bere erranetan “terrorismoa goraipatua” zelakoz. Itsasuko gertakariak frogatzen du ordena publikoa eta herri baten oroimen historikoak ezin direla...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016