Herriz Herri - Sara (L) | 2026ko Irailaren 24a

Bestak, Adinekoen ateraldia eta Kirolak

Ganex

Auto mozorrotu andana ikusi da Saran.
Auto%20mozorrotu%20andana%20ikusi%20da%20Saran.

Bestak

Larunbat arratseko kontzertuan izan da jende, 2.000 sarrera saldu dira. Igandeko eguna biziki interesgarria izan da: goizean meza nagusia Hazparneko klikarekin, arratsaldean berriz, desfilea zigantekin eta auto mozorrotuekin. Ahate joko eta dantza ederrak ere izan dira.

Luzeko pilota partidak:

  • Astelehenean, Pelletrat pilotariaren omenaldia, Uztaritze bat 7 eta Uztaritze bi 5.
  • Asteartean, Pantxo Olazagaztiren omenaldia, Noizbait 8 eta Spuc 5. Arratsaldean joko garbi partida izan zen, Jean Michel Jauregiren omenaldia, Etchegaray, Irubetagaray eta Içiaga 40 eta Jaureguiberry, Petain eta Suzanne 35.

Asteazken goizean trinketean jende anitz bildu da eta arratsaldean bertsuak izan dira, txarangak ongi animaturik. Bestak bukatzeko su-ziri ederrak eta Joselu Anaiak taldearekin dantzaldia. Bestak bukatu dire, ustez alegrantzian.

Adinekoen ateraldia

Urte guziz bezala, herriko kontseiluak antolatu du erretretatuen ateraldia. Urriaren 7an, asteazkenez, abiatuko da igerilekuko aparkalekutik (8:00), gosaria Izpegiko lepoko gaineko bentan egiteko. Gero, Ortzaizeko Arnabar bisitatu eta bazkaria Arrosako Kattina jatetxean eginen da. Bueltan, herriko edantegian azken tragoa hartuko da, bestetako gazteriak oparitua. Izen emateak urriaren 1a aitzin egin behar dira Herriko Etxera deituz 05-59-54-20-28. Zuen bila etortzeko norbait behar baduzue izen ematean egin galdera. Etorri ahal duzuen guziak egun goxo baten pasatzerat, denak elgarrekin.

Kirolak

Pilota – Neskak, palantxa: 3. mailan Urrutia Borda Edurne eta Arribillaga Audrey galtzaile 40-28 Denek Bat-en kontra. 4. mailan: Urreizti Leire eta Etxeberri Pacheco Laida irabazle 40-17 Arbonarrak-en kontra.

Gazteak: Endara Elorri-Barreneche eta Astigarraga Intza galtzaile 40-18 Airetik-en kontra. Funosas Marina eta Endara Joane galtzaile 40-10 Senpereren kontra.

Errugbia – Sarak galdu 15-45 Bidarten kontra, heldu den igandean jokatuko dute Urruñaren kontra.


Email Facebook Twitter LinkedIn

3850. zbk

Gure Hitza | 2026/09/24

Euskal Herriko boneta zuretzat itsusia!

Menane Oxandabaratz

Duela urteak, Baionan laborarien manifestazio batean, suprefetaren aginduz, poliziak gogor kargatu zuen. Roger Idiartek Estatuko ordezkariaren jarrera umorez salatzeko Baionako suprefeta kantua idatzi zuen.


Prefetak gehienetan bizpahiru urterentzat izendatuak dira eta goi funtzionario izaiteko eskolak eginik, lurralde ezezagun batetara etortzen dira. Ministroen Kontseiluak izendatuak, presidentearen eta barne ministroaren bermearekin lan egiten dute. Funtzionario horiek Estatua ordezkatzen dute eta izendatuak diren departamenduetan botere politiko azkarra dute. Ondorioz estatu zentralaren erabakiek tarteka populazioan protestak sortzen ditu.


Duela guti, Simon Fetet Pirinio Atlantikoetako prefeta berriak, Itsasuko Herriko Etxea behartu du herriko eraikin batean egin freska ezabatzera, bere erranetan “terrorismoa goraipatua” zelakoz. Itsasuko gertakariak frogatzen du ordena publikoa eta herri baten oroimen historikoak ezin direla...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016