Herriz Herri - Aiherra (NB) | 2026ko Irailaren 24a

Pilota eskola mutikoentzat eta neskentzat

Pilota%20eskola%20mutikoentzat%20eta%20neskentzat

Mutikoentzat – Esku-huska lehen urratsak egiteko gisan, Abarratia pilota batasunak pilota eskola antolatzen du, 7 urtetik goitiko mutikoentzat, ostiral guziz (17:45-18:45), Donoztiriko Sanoki ezkerparetan. Arduraduna den Nikolas-ekin harremanetan sartzea galdatua da (06-83-00-69-02).

Neskentzat – 7 urtetik goitikoentzat, aste guziz pilota eskola antolatzen dute, paletaz pilota goma hutsarekin edo betearekin, asteazken arratsaldetan (13:30etatik aitzina). Arduraduna den Henrirekin harremanetan sartzea galdatua da (07-78-80-73-77).


Email Facebook Twitter LinkedIn

3850. zbk

Gure Hitza | 2026/09/24

Euskal Herriko boneta zuretzat itsusia!

Menane Oxandabaratz

Duela urteak, Baionan laborarien manifestazio batean, suprefetaren aginduz, poliziak gogor kargatu zuen. Roger Idiartek Estatuko ordezkariaren jarrera umorez salatzeko Baionako suprefeta kantua idatzi zuen.


Prefetak gehienetan bizpahiru urterentzat izendatuak dira eta goi funtzionario izaiteko eskolak eginik, lurralde ezezagun batetara etortzen dira. Ministroen Kontseiluak izendatuak, presidentearen eta barne ministroaren bermearekin lan egiten dute. Funtzionario horiek Estatua ordezkatzen dute eta izendatuak diren departamenduetan botere politiko azkarra dute. Ondorioz estatu zentralaren erabakiek tarteka populazioan protestak sortzen ditu.


Duela guti, Simon Fetet Pirinio Atlantikoetako prefeta berriak, Itsasuko Herriko Etxea behartu du herriko eraikin batean egin freska ezabatzera, bere erranetan “terrorismoa goraipatua” zelakoz. Itsasuko gertakariak frogatzen du ordena publikoa eta herri baten oroimen historikoak ezin direla...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016