Herriz Herri - Urruña (L) | 2026ko Irailaren 24a

Oletako Bestak, Oletako lasterketa, Emeki jaialdia egun hauetan, Jon Galdosen erakusketa, Urrunaga elkartearen bi ohar, Kantu Afaria Xaian, Kantu Lantokia, Haurrak eta pantailak eta Elgarrekin Mendian, bosgarren edizioa

Oletako Bestak

Urriaren 2tik 4ra, Oletako Nahasiak elkarteak antolaturik. Egitaraua:

  • Urriaren 2an, ostiralez: mus txapelketarako izen-ematea (18:00) eta mus txapelketaren hasiera (19:00). Taloak eta edariak izanen dira.
  • Urriaren 3an eta 4an, larunbatez eta igandez, animazioak, kontzertuak, lasterketa, pilota partidak eta euskal gastronomia izanen dira.

Oletako lasterketa

Oleta - Yasola lasterketa urriaren 3an, larunbatarekin, izanen da Oletako Nahasiak elkarteak antolaturik. Osora 11,2 km dira. Abiatzea Trabenean (16:30). Izen-emateak egunean berean Oletako plazan (15:30). Parte hartzea: 12 euro pertsona bakoitzeko.

Emeki jaialdia egun hauetan

Aurtengo Emeki jaialdiaren karira honako ekitaldiak izanen ditugu herrian, denak urririk: Irailaren 25ean, ostiralez, herriko plazan, “Hor Hor” musika taldearen emanaldia (19:00). Irailaren 26ean, larunbatez, herriko plazan, Neskerena taldearen “Badoa” koreografia (18:00).Irailaren 27an, igandez, herriko plazan, Ibawa kolektiboaren “Gaua” sorkuntza (20:00).

Jon Galdosen erakusketa

Urte oroz, Jon Galdos Kazabon margolariak erakusketa finkoa ezartzen du Pausuko Xaia ostatuan eta bere margolanak hor izaten dira erakusgai eta salgai. Jon Galdosen estiloa biziki berezia da eta bere gaietan euskal kultura, mitologia eta nortasuna nahasten dira, biziki artelan ederrak sortuz. Kurtso berriari begira zortzi margolan berri eskegi ditu Xaiako paretetan. Horra haien izenburuak: Basanderea, Hontza gauez, Perretxiko bila, Mari guztia sortzen, Lauburua eta ekia, Hontza zuria, Artzainaren mundua eta Lurraren taupadak. Bada zer ikus eta zertaz goza!

Urrunaga elkartearen bi ohar

Lehena: Urrunaga kultur elkarteak jakinarazi digunez, Urruña aldizkariaren zortzigarren zenbakia azaroaren erdi aldean plazaratuko da. Era guztietako kolaborazioak igortzeko epea zabalik izan da irailaren 30a arte. Bigarrena: Urrunaga eta Berttoli elkarteek, elkarrekin, urtero antolatzen duten Loraldiberri liburu eta disko azoka azaroaren 29an, igandez, eginen dute Posta gelan eta bere aitzineko zabaldian.

Kantu Afaria Xaian

Urriaren 2an, ostiralez, kantu afaria izanen da Pausuko Xaia ostatuan, Kuxkuxtu txarangak animatua. Aperitifa izanen da eta horren ondotik afaria (20:00). Prezioa: 35 euro. Menua: bakalau moleta, entrekota fritekin, gasna, irasagarra, kafea eta patxarana. Edatekoak: arnoa erta sagarnoa aukeran. Izen-emateak: 06-79-56-87-89.

Kantu Lantokia

Pausuko Xaian antolatzen den ‘Kantu Lantokia’, urtero bezala, urrian hasiko eta ekainean bukatuko da. Hamabostero, asteazkenez (20:30). Lehen bi asteetan izen-ematea izanen da (20:00), eta kantu tailerra (20:30). Hortik goiti, gainerako egun guztietan 20:30ean hasiko da. Izen-emateak (aipatu bi egunez gain) 06-79-56-87-89 telefonora deituz.

Haurrak eta pantailak

UrruñakoGEUZaren gurasotasun zerbitzuak gaiari buruz hitz egiteko hiru hitzordu antolatu ditu. Irailaren 23an, asteartearekin, film baten emanaldia eta eztabaida izanen dira erdiguneko eskolan. Irailaren 29an, asteartearekin, sakelako telefonoa eta 6.eko sartzea aipatuko dira gazte gunean. Urriaren 10ean, larunbatarekin, gurasotasun tailerra izanen da: “Pantailak 0 eta 6 urte bitarteko haurrentzat”, erdiguneko eskolan.

Elgarrekin Mendian, bosgarren edizioa

Irailaren 27an, igandearekin, Urruñako herriak antolatu Elgarrekin Mendian ekitaldiaren bosgarren edizioa izanen da. Aurten, gaiak uraren zikloa izango du ardatz. 4. urtetik gorako haurrak dituzten familientzat egokia, Elgarrekin Mendian 5 kilometroko oinezko ibilaldia da, kirol, jolas eta hezkuntza jarduerekin tartekatua. Urririk, abiatzeak 10 minuturo eginen dira (10:00-14:00).

Email Facebook Twitter LinkedIn

3850. zbk

Gure Hitza | 2026/09/24

Euskal Herriko boneta zuretzat itsusia!

Menane Oxandabaratz

Duela urteak, Baionan laborarien manifestazio batean, suprefetaren aginduz, poliziak gogor kargatu zuen. Roger Idiartek Estatuko ordezkariaren jarrera umorez salatzeko Baionako suprefeta kantua idatzi zuen.


Prefetak gehienetan bizpahiru urterentzat izendatuak dira eta goi funtzionario izaiteko eskolak eginik, lurralde ezezagun batetara etortzen dira. Ministroen Kontseiluak izendatuak, presidentearen eta barne ministroaren bermearekin lan egiten dute. Funtzionario horiek Estatua ordezkatzen dute eta izendatuak diren departamenduetan botere politiko azkarra dute. Ondorioz estatu zentralaren erabakiek tarteka populazioan protestak sortzen ditu.


Duela guti, Simon Fetet Pirinio Atlantikoetako prefeta berriak, Itsasuko Herriko Etxea behartu du herriko eraikin batean egin freska ezabatzera, bere erranetan “terrorismoa goraipatua” zelakoz. Itsasuko gertakariak frogatzen du ordena publikoa eta herri baten oroimen historikoak ezin direla...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016