Herriz Herri - Donapaleu (NB) | 2026ko Irailaren 24a

Nafarroako Margaritaren “Heptameron 6”-aren irakurketa publikoa, Zarena Zarelako dantza taldea, Donapaleu eta Arberatze-Zilhekoa euskararen alde engaiatzen, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako 4. saioa eta “Promesarik txikiena” antzerkia Domintxinen

Nafarroako%20Margaritaren%20Heptameron%206-aren%20irakurketa%20publikoa_%20Zarena%20Zarelako%20dantza%20taldea_%20Donapaleu%20eta%20Arberatze-Zilhekoa%20euskararen%20alde%20engaiatzen_%20Euskal%20Herriko%20Bertsolari%20Txapelketako%204.%20saioa%20eta%20Promesarik%20txikiena%20antzerkia%20Domintxinen

Nafarroako Margaritaren “Heptameron 6”-aren irakurketa publikoa Donapaleun

Nafar Ateneoak, 6 urte huntan 7 liburukiz osatua den obraren itzulpena burutzen ari du. Urtean bat, eta argitalpena irakurraldi publiko batekin ospatzen da urtero. Iruñea, Amaiur, Orbaitzeta, Zangoza eta Altsasutik landa, hona aurten Erriberri eta Donapaleuren aldi dela Zabaliken partaidetzarekin. Berriz ere, Euskal Herri guzitik irakurleak hurbilduko dira eta Margaritaren testuak gozatzeko parada emana zauku. Donapaleukoa, buruilaren 26an, ibiakoitzez, Merkatu estali berrituan iraganen da egun guzian.

Zarena Zarelako dantza taldea Donapaleun

Zarena Zarelako dantza talde famatuak, “Har’eman” eta “Herrikoa” ikuskizunak irailaren 27an, igandez (17:00), emanen ditu Donapaleuko Saint-Louis zinegelan. Bakarrik elkarrekin dantzatzeko plazerarengatik, Zarena Zarelako taldeak euskal dantza maite duten dantzariak elkartzen ditu. Hogei bat dantzarik “Har’eman” ikusgarria aurkeztuko daukute. Euskal errepertorioaren parte diren dantza zenbait hautatu dituzte baita fandango eta jotaren inguruko dantza desberdinak. Ez hutsegin, beren ikuskizunak laster bururatuko baitira.

Donapaleu eta Arberatze-Zilhekoa euskararen alde engaiatzen

Euskarari ezagutza ofizial baten eskaerari buruz, Euskal Elkargoak delibero bat hartu zuen 2018an nun ofizialki euskara eta gaskoia herriko hizkuntza bezala ezagutzen zituenfrantsesaren ondoan. Badakigu geroztik, Herriko Etxe zenbaitek gaia eztabaidatu dutela eta sentsu berean bozkatu, hala nola Baionan, Saran, Itsasun, Baigorrin besteak beste. Jaun Prefetak ez du delibero hori ontzat hartu bederen Baiona eta Sarako kasuetan. Amikuzen, Arberatze-Zilhekoako kontseiluak irailaren 7ko bilkuran gai hori solasgaietan zuen. Aho batez, euskara herriko hizkuntza bezala, frantsesarekin batera, ofizialki ezagutzen du. Donapaleun, Pettan Aizaguer auzapezak, Irulegiko eta Amikuzeko irratian esplikatu du ezagutza ofizial hitza ez badute erabiltzen ere, Donapaleuko herria engaiatzen dela euskara sustengatzera eta transmititzera. Aho batez onartu duten deliberoan, euskarak duen garrantzia Donapaleun azpimarratzen dute eta hartuko dituzten erabakiak dokumentu pottolo batean biltzen ditu. Herriko Etxeak, idazkera zehatza egin du delibero hori lege kontrolean pasatzeko gisan.

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako 4. saioa Donapaleun

Joan den ibiakoitzean jokatu da Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako lehen saioa Hazparnen eta abenduaren 20an bururatuko da Iruñean finalarekin. Hori aitzin beste 15 saio jokatuko dira, horietan laugarrena, Donapaleun iraganen da urriaren 3an, ibiakoitzez, Airetik salan (17:00). Sei bertsolari ariko dira: Eneko Lazkoz Martinez, Iñaki Viñaspre Simon, Maider Arregi Markuleta, Oihana Iguaran Barandiaran, Saioa Alkaiza Guallar eta Sarai Robles Bitas. Astiri eder baten mentura seguraski! Bestalde, aurtengo Baxe Nafarroako kopla txapelketa, Larzabale Espelletenian iraganen da, urriaren 17an, astirian.

“Promesarik txikiena” antzerkia Domintxinen

Kitzikazank elkarteak gomitaturik, Maiana Etxeberri Keufterian amikuztarra, bere antzerki taldearekin (Infinitu drama) hurbilduko zauku gaurko solasez, poesia eta umore zirtoez osatzen duten antzerki musikala hunen aurkeztera, azaroaren 10ean. Data atxik!


Email Facebook Twitter LinkedIn

3850. zbk

Gure Hitza | 2026/09/24

Euskal Herriko boneta zuretzat itsusia!

Menane Oxandabaratz

Duela urteak, Baionan laborarien manifestazio batean, suprefetaren aginduz, poliziak gogor kargatu zuen. Roger Idiartek Estatuko ordezkariaren jarrera umorez salatzeko Baionako suprefeta kantua idatzi zuen.


Prefetak gehienetan bizpahiru urterentzat izendatuak dira eta goi funtzionario izaiteko eskolak eginik, lurralde ezezagun batetara etortzen dira. Ministroen Kontseiluak izendatuak, presidentearen eta barne ministroaren bermearekin lan egiten dute. Funtzionario horiek Estatua ordezkatzen dute eta izendatuak diren departamenduetan botere politiko azkarra dute. Ondorioz estatu zentralaren erabakiek tarteka populazioan protestak sortzen ditu.


Duela guti, Simon Fetet Pirinio Atlantikoetako prefeta berriak, Itsasuko Herriko Etxea behartu du herriko eraikin batean egin freska ezabatzera, bere erranetan “terrorismoa goraipatua” zelakoz. Itsasuko gertakariak frogatzen du ordena publikoa eta herri baten oroimen historikoak ezin direla...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016