Herriz Herri - Baigorri (NB) | 2026ko Irailaren 24a
Heriotze, Ondarearen egunak, Izpegiko bestak eta“Brik à brak”
Heriotze
Joan den ortzegunean, Okozen bizi zen Sophie Fouché (Marcheix sortua) zendu da 48 urtetan. Bordele aldetik etorria zen Baigorrin bizitzera. Doluminak Nicolas senarrari eta familiari.
Ondarearen egunak
Europa mailako ospakizun hunen karietara, Herriko Etxeak bi ekimen antolatzen ditu: Herriko biztanleen argazki zaharren bilketa. Hauek Herriko Etxera ekartzea proposatzen dute, digitalizatzeko eta gisa hortan kontserbatu ahal izaiteko.Iaz bezala, hilerriko hilharriak berritu, garbitu eta tindatuko dira. Lan hau urriaren 5etik 30era eginen da.
Izpegiko bestak
Baxenabartar, bereziki baigorriar eta baztandarren arteko besta eguna giro biziki goxoan iragan da Izpegiko lepoan joan den ibiakoitzean, ibarren arteko anaitasuna eta euskarari atxikimendua ospatzeko xedearekin, aro ederra lagun. Karia horretara, Arrola taldeko gazteek erakutsi daukute zein trebe diren Otxagabiako dantzak emateko.
“Brik à brak”
Heldu diren ibiakoitz eta igandean (buruilaren 26 eta 27an), "Brik à brak" salmenta erospenak antolatuak dira Plaza Xokon, ahalmen urriko haurretaz arduratzen den Integrazio Batzordearen alde (9:00-18:00).





