Euskal diaspora | 2026ko Irailaren 24a

Bordaleko EEak 80 urte, Macachingo trinketa, Bakersfieldeko Etxola eta Amerikano Bestak

Joseba Etxarri

TOLOSAKO JOALDUNAK. Okzitaniako Tolosako joaldunek uda lanpetua ukan dute eta abiatua dute ikasturte berria Denak Bat Euskal Etxean. EEak euskara klaseen 'bortak zabalik' eguna eginen du irailaren 28an. (Autrefois le Couserans)
TOLOSAKO%20JOALDUNAK.%20Okzitaniako%20Tolosako%20joaldunek%20uda%20lanpetua%20ukan%20dute%20eta%20abiatua%20dute%20ikasturte%20berria%20Denak%20Bat%20Euskal%20Etxean.%20EEak%20euskara%20klaseen%20bortak%20zabalik%20eguna%20eginen%20du%20irailaren%2028an.%20(Autrefois%20le%20Couserans)

BORDELE. Munduko beste hainbat euskal etxe eta hirietan bezala, Bordeleko Euskal Etxeak 2026-2027 ikasturte eta kultur programari ekinen dio, aste huntan hain zuzen ere. Batetik, hiriak Ruper Ordorika errezebituko du eta kantaria kantari eta solasean arizanen da ostegun huntan Cervantes Institutuan; ebiakoitzean Otxo bikoteak emanaldia eskainiko du Euskal Etxe gibeleko kanpoaldean, Euskaldunen Plazan, euskal eta okzitaniar musika Quebec, Galizia eta Brasilgo eraginekin; ondotik jinen dira Utxarangaren kontzertu bizia urriaren 3an; Kantuz-en kantu herrikoia leku berean urriaren 8an, azaroaren 12an eta abenduaren 12an; Imanol Ugartemendiaren argazki erakusketa irekiko du azaroaren 7tik abenduaren 12ra; hitzaldi eta bilkurak eginen da Euskaldunak eta Quebec-i buruz azaroaren 21ean; segidan abenduan Euskararen Eguna eta Olentzero, eta urte berrian sarturik kontaketak sorginei buruz, inauteriez, Uxue del Río ilustratzailearen erakusketa; Otxalderen kontzertua maiatzean, Musikaren Besta eta gehiago... Izan ere, Bordaleko Euskal Etxeak 80 urte beteko baititu 2027an, eta karia horretara hitzordu eta saio bereziak iragarriko baitira, urteurren biribil hori behar bezala ospatzeko.

MACACHIN. Urrunago joanik, Argentinan, La Pampan, Macachingo trinketak, 'José León Chacartegui' izena duenak, 50 urte bete eta nazioarteko emazte pilota txapelketa bat jokaturik ospatuko du, Euskal Herriko, Uruguaiko eta bertako pala pilotariez; eta bestelako pilota-mota partida eta topaketez, urtebetetze afari handi batekin ere, irailaren 25 eta 26an.

BAKERSFIELD & SFO. Bakersfielden, Euskal Etxea partaide izanen da ingelesez ere "etxola" deitzen duten heien etxola edo saltokiarekin 'Kern County Fair' eta Kern Konderriko Feiran, 1974tik egin bezalaxe, heien jateko eta edatekoa prestatu eta zerbitzaturik irailaren 23tik urriaren 4ra, euskal elkarteko hainbat lagun bolondres prestatzen eta zerbitzatzen. Eta abisatu bezala, San Frantziskon, BEO euskal elkarteak bere Euskal Kultura Eguna ospatuko du heldu den larunbatean, irailaren 26an, aurten Euskal Musikaren Historia ardatz, Euskal Herria bere musikaren historiaren bidez aurkezturik, Josu Okiñena pianoan, Garikoitz Mendizabal txistuan, eta Noelia Ibáñez sopranoa oholtza gainean Presidio Antzokian.

AMERIKANO BESTAK. Hondarreko astean iragarri genuenez, heldu den igandean eginen du 'Euskal Artzainak Ameriketan' elkarteak bere 20. elkarretaratzea Lesakan, zikloa hetsirik. Kasu, autobusak Donibane Garazitik usaian baina goizago abiatuko baitira (7:15). Eta ondoko igandean, urriaren 4an, Amerikanoen bazkaria Baigorrin, Plaza Xokon. Irailaren 25a azken eguna da izenaren emateko. Egin zure erreserba Henriette Ahadori (0681936888) edo Christine Ospital-i (0617931055) telefonaturik.


Email Facebook Twitter LinkedIn

3850. zbk

Gure Hitza | 2026/09/24

Euskal Herriko boneta zuretzat itsusia!

Menane Oxandabaratz

Duela urteak, Baionan laborarien manifestazio batean, suprefetaren aginduz, poliziak gogor kargatu zuen. Roger Idiartek Estatuko ordezkariaren jarrera umorez salatzeko Baionako suprefeta kantua idatzi zuen.


Prefetak gehienetan bizpahiru urterentzat izendatuak dira eta goi funtzionario izaiteko eskolak eginik, lurralde ezezagun batetara etortzen dira. Ministroen Kontseiluak izendatuak, presidentearen eta barne ministroaren bermearekin lan egiten dute. Funtzionario horiek Estatua ordezkatzen dute eta izendatuak diren departamenduetan botere politiko azkarra dute. Ondorioz estatu zentralaren erabakiek tarteka populazioan protestak sortzen ditu.


Duela guti, Simon Fetet Pirinio Atlantikoetako prefeta berriak, Itsasuko Herriko Etxea behartu du herriko eraikin batean egin freska ezabatzera, bere erranetan “terrorismoa goraipatua” zelakoz. Itsasuko gertakariak frogatzen du ordena publikoa eta herri baten oroimen historikoak ezin direla...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016