Gogoa hazi | 2026ko Irailaren 24a

Magnifica humanitas 2/6

Mikel Erramouspe

Joan den maiatzaren 25ean Leon XIV Aita Sainduak agertu du letra bat “gure gizakia adimen artifizialen garaian”. Harrera biziki zabala eta baikorra ukan du mundu guzian zeren gaur egungo desafio handiak aipatzen baititu nehor kondenatu gabe bainan bakotxa bere erresponsabilitateen aitzinean emanez.

Horretarako, elizaren doktrina soziala aipatzen du erranez urtez urte aberastu dela garai bakotxeko desafioeri egokituz; ez dela behin betiko finkatua den doktrina bat bainan gehiago dela gaurko gure eginbideen argitzeko baliatzen ahal dena.

Ibilaldi hortan Aita Saindu bakotxak ekarri du bere ekarpena. Alabainan, ebanjelioari leial jarraikitzeak galdegiten du gogoetak egitea iturriko ura beti berritzen den bezala, dena da berri bainan denbora berean deus ez da funtsez aldatzen.

Tradizioa ala traizioa? Integristek ez bezala

Berriki Leon XIV.ak kanpo eman dituen FSPX delako horiek bestela diote. Elizak ez duela nihundik ere bere doktrina hunkitzen ahal, hala nola, meza emaiteko maneran. Beren argumentoa da betidanik gisa hortan eman dela meza. Hori gezurra da. Delako betiko meza hori 1545 aldean finkatu zen denbora hartako erreforma baten ondorioz. 1966ko kontzilioak alderantziz elizaren hastapeneko errito batzu berriz eman zituen, hala nola, lekuko mintzairak baliatzea eta fededunak eta apezak aldarearen inguruan emanez populu beraren menbro. Mezaz bestalde, integristek diote nihundik ez dela deus onik jiten ahal mundutik debrukeria baizik. Leon XIV.ak bere letran bestela dio: elizak, gizon emazte guziekin batean bide egiten duela munduaren historian. Historia hortan kokatzen direla gai guziak eta ez bakarrik gai intimoak bainan ere ekonomia, politika, gizartea hunkitzen dituen guziak. Ez da beraz mundutik kanpo egoiten ahal eta behar den aldi oroz bere sudurra eta bere indarrak sartu behar ditu. Bi arlo horiek nahasi gabe haatik bakotxaren autonomia begiratuz eta errespetatuz.

Jainkoaren hitza eta gizarte zientzien arteko elkarrizketa

Egia eta oro har ongia bilatzen dutenekin elkarlan hori emankorra dela dio Aita Sainduak. Zeren praktikan gorpuzten laguntzen baitu. Eman dezagun, psikologo edo gizarte zientziek anitz laguntzen dute jendea hobeki izaiten baita ere batzutan erlisionekeria batzuetarik libratzen.

Halaber, elizaren doktrina soziala ainitz aberasten da oraiko ikerketeri esker hala nola enpresa kudeatzeko manera, edo beste. Parte hunen bukatzeko dio ebanjelioa ez dela gain beretik jendeen gainerat isurtzen den zerbait bainan munduarekin batean gogoetatuz, ausnartuz eta partekatuz dela zohitzen eta ugaltzen. Doktrina soziala ez da beraz behin betiko finkatua eta izoztua den zerbait. Alderantziz, bidea zedarritzen dituen mugarri edo argitzen duten izarrak.

Jarrera horri esker, kristauek munduaren barnean besteekin bide egiten dute. Ihes egin gabe, gotorleku batean gakotu gabe besteen beldurrez edo segurtamenezko egia batean…

Email Facebook Twitter LinkedIn

3850. zbk

Gure Hitza | 2026/09/24

Euskal Herriko boneta zuretzat itsusia!

Menane Oxandabaratz

Duela urteak, Baionan laborarien manifestazio batean, suprefetaren aginduz, poliziak gogor kargatu zuen. Roger Idiartek Estatuko ordezkariaren jarrera umorez salatzeko Baionako suprefeta kantua idatzi zuen.


Prefetak gehienetan bizpahiru urterentzat izendatuak dira eta goi funtzionario izaiteko eskolak eginik, lurralde ezezagun batetara etortzen dira. Ministroen Kontseiluak izendatuak, presidentearen eta barne ministroaren bermearekin lan egiten dute. Funtzionario horiek Estatua ordezkatzen dute eta izendatuak diren departamenduetan botere politiko azkarra dute. Ondorioz estatu zentralaren erabakiek tarteka populazioan protestak sortzen ditu.


Duela guti, Simon Fetet Pirinio Atlantikoetako prefeta berriak, Itsasuko Herriko Etxea behartu du herriko eraikin batean egin freska ezabatzera, bere erranetan “terrorismoa goraipatua” zelakoz. Itsasuko gertakariak frogatzen du ordena publikoa eta herri baten oroimen historikoak ezin direla...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016