Herriz Herri - Aldude (NB) | 2026ko Irailaren 24a
“Perkainen itzalean”
Lehen aldikotz, ibarreko ate idekitzea kari, “Perkainen itzalean” deitu hirugarren dokumentala erakutsia izanen da urriaren 11an Aldudeko Sanoki gelan (15:00 eta 17:00). Oraikoan, 1924tik 2000ra arteko pilotaren historia aipatua izanen da: alde huntako pilotarien balentriak eta lehiaketak, bainan ere eraikiak izan diren plaza, ezker-pareta eta trinket berriak. Pilotarien lekukotasunak, filma zaharrak eta pertsuak lagun, ohartuko gira zer garrantzia izan duen pilotak gure xoko huntan. Irudi horietan, mundu huntarik geroztik joan diren ainitz ere ikusiko dira, pilotariak bainan baita publikoa ere. Memento on baten pasatzeko parada izanen da. Sartzea urririk.
.235525.png)




