Hegoaldean | 2026ko Irailaren 24a

Bernedoko udalekuak auzitegian

P-J.A

“Sarrea Euskal Udaleku Elkarteko” hamabortz begirale eta arduradun ikertuetarik hamar deitu ditu Gasteizko 3. Instrukzio Auzitegiak epailearen aitzinean lekukotasuna eman dezaten. Ertzaintzaren eta Gasteizko prokuradorearen ikerketen arabera, udalekuen arduradunei ustez sexu izaerazko delituak, erakuskeria eta derrigortze-delitua adingabeei jasanaraztea leporatzen zaie, Euskal Herriko zein Espainiako Erresumako anitz hedabideren arabera. Ikerketa penalaren oinarrian hogei familia inguru eta Espainiako “Abogados Cristianos” deritzan eskuin-muturreko taldea daude. Azken hauek, hiru urte arteko espetxe-zigorra galdegin dute auzipetu hamabortz gazteendako. Bertzalde, 140 inguru aita-amek begiraleekiko alderdia ere agertu zuten aitzinetik. Deitu hamar gaztetarik bederatzik galderen erantzuteari uko egin zioten, haien lehentasuna, oroz gain, adingabeen eskubideak eta intimitatea babestea zela bakarrik aipatuz. Erantzun duen bakarrak, bere abokatuari eman arrapostuan dio erakutsi dioten argazki batean ez duela bere bururik ikusten. Deliturik izan denik ukatzen dute eta diote Euskal Udalekuen elkarbizitza eta pedagogia ereduen aurkako eraso transfobiakoa baizik ez dela. Alta, salaketak dio begiraleek, bertzeak-bertze, 13 eta 15 urte arteko neskak eta mutilak ustez elgarrekin dutxatzera bortxatzen zituztela, begiraleak ere haiekin, omen, dutxatzen zirelarik. Begiraleek, aldiz, diote adingabeko nesken eta mutilen hautu askea zela elgarrekin dutxatzea… baita omen! 2026. uda huntan bergisan gertatu dela. Inork ez omen du inor bortxatu hortara. Alta, zenbait legegilek eta abokatuk, tartean Lidia Falcón feminista ezagunak dio, helduen ardurapean dauden zaintzapeko adingabeek ez dutela askatasunez hautatzen begiraleekin biluzik ibiltzea, aldiz, botere harreman asimetriko baten pairamena sufritzen dutela. Gipuzkoako Foru Aldundiko gizarte hezitzaile baten bidez, 2024. urtean Ertzaintzak lehen aldikoz “adingabeekiko balizko sexu erasoen berri” jakin eta hilabete gutxiren buruan, Aner Peritz Berria egunkariko zutabegileak, agirietan bederen Bernedoko Euskal Udalekuen arduradunetako batek, “Haurrak eta genero-esentzialismoa” artikulua (2025/02/06) atera zuen egunkarian. Peritz jaunaren hitzetan: “Zuen haurrak marikonizatu [homosexualiser] nahi ditugu (gure haurrik ez daukagu normalean) zuek, gurekin egin zenuten bezala, heterosexualiza ez ditzazuen. Ez zenuten guztiz lortu. Eta guk ere badauzkagu irakasle-tituluak.” Ondoko hilabeteotan ikusiren da auzibideak aitzina eginen duenez. Aipatu Berriako artikuluak, zinez untsa biltzen duen izpiritua, ikusiko Bernedon praktikan nola jarri ote den, eta ea auzitegiak zer ebazpen ematen duen ala ez. Epaileak esku artean duen txostena oraino ez da ikusten ahal; Bernedoko arduradunen aldetik xehetasun gehiagorik ere ez.


Email Facebook Twitter LinkedIn

Hegoaldean | 2026/09/24

Belateko tunela lozorroan

P-J.A

Belateko tunelaren obrak
Belateko%20tunelaren%20obrak

Aldi huntan, Belateko tunelek ekarri dute inarrosaldi beltza! Maria Txibite lehendakariak jakinarazi du Acciona-Oses enpresa taldearekin Gobernuak sinatu lanen kontratua hautsi eta lehiaketa berria abiatuko duela. Gobernuak eta enpresa taldeak sinatu aitzinkontuaz gorago 9 milioi euroko ordainketa zetorkeen eta hori, legea bortxatu gabe, ezin dela ordaindu azaldu du. Legea bortxatu gabe eta Nafarroako Ogasunaren zor-ziloa handitu gabe. Udaz geroztik, lanik ez da egin N-121-A errepidean, Belaten eta Almandozen. Proiektuaren %52a burutu da. Europarekin hitzartua zen 2027. abendurako lanen amaitzea, bertzenaz isunak izan zitezkeen. Egoera berriaren aitzinean, Nafarroako Gobernuak Europako arduradunekin lan- amaierarako epe berriak adostea nahi du. Bruselak gehienez ere 2030. urterako luza zezakeen, orain arte bederen, Belateko bi tunelak Europako errepide sare araudi eta segurtasun neurri berrietara egokitzea. Bertzalde, Baztan-Bidasoa eskualdeko auzapezek haien herrietako...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2026/09/24

Geroa Baik Uxue Barcos Nafarroako lehendakarigai

P-J.A

Heldu den urteko maiatzeko hauteskundetarako hautagai dantza argitzen ari da. “Geroa Bai” osatzen duten taldeek, berretsitako proposamenaren arabera, berriz ere, Uxue Barcos izanen da zerrendaburu. Jakin dezagun, 2015 eta 2019 artean Nafarroako lehendakari izan zela. Egun, Espainiako Senatuan, Nafarroak duen ordezkarietarik bat da, ez bozkaemaleen hautuz, bainan Nafarroako Parlamentuak horrela izendatu duelako. Alabainan, bada idatziz ez, baina praktikan usu betetzen den ohitura bat Espainiako Erresuman: erkidego bateko lehendakari izan den bati ohorezko erretreta eskaini nahi bazaio egin zerbitzuengatik, Senatuan lan apal bezain hilabete sari ederreko eserleku goxo baten eskaintzea. Barcos anderea, bere taldekideek berriz etxe barneko lanetara ekarri nahi dute. Ohar baten bidez jakinarazi dutenez, Nafarroak Uxue Barcosen lidergoa behar omen du. Hortaz, 2027. primaderan, bozkaemaleek lau emazteren artean hautatuko dute lehendakari berria: Cristina Ibarrola (UPN), Maria Txibite...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2026/09/24

Donostiako nazioarteko zinemaldia

P-J.A

Abian da Donostiako Zinemaldiaren 74. ekitaldia. Etxetik haste, azpimarratzekoa da Jose Luis Rebordinos, Zinemaldiak 2011z gero zuzendari izan duenari egin azken agurra… bere zuzendaritzapeko 16. ekitaldian. Aurten, orotara, mundu zabaleko 47 herrialdetarik heldutako 263 filma dira ikusgai eta horietarik, 17 lehiatuko dira sail ofizialean, Urrezko Maskorra nork lortuko duen. Euskal Herriko zinemagintzaren lekuko, 31 filma ikusi ahal izanen dira. Zinemaldia, nazioartean, goi-mailako plazetan dabilen lekuko, egun hauetan Donostia eta inguruetan bisitari dabiltzan aurpegi ezagunak, esaterako, Marion Cotillard, Penélope Cruz, Jeremy Irons, Fernando Trueba, Pablo Larrain, Rami Malek, Orlando Bloom, Vincent Lidon, Jesse Eisenberg edota “Donostia Saria”, jaso duten Naomi Watts eta Werner Herzog. Ibiakoitzean izanen da burutze ekitaldia Kursaalen, non aurten, lehen aldikoz, soinu-bandaren saria ere izanen den. Eta, jada heldu den urteko berritasunak gogoan, 2027. urtarrilaren 1etik...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2026/09/24

Kantauri itsasoak su

P-J.A

Udak, aurten, inoiz izan diren tenperaturarik beroenak eman dizkigu. Euskal itsas bazterretako urak ere sobera berotu dira. Kantaurin, tenperatura batez bertze 23,4°C-koa izan da. Urik beroena, abuztuaren 17an, Bizkaian, Matxitxako lurmutur parean, 26,1°C-koa. Datu bilketa egiten denez geroztik, lehen aldia, beraz, 26°C-ko muga gainditu dela. Orain arteko beroena, punttu berean, 2018. uztailaren 14koa izan zen, 25,5°C-rekin. Are gehiago, aurten, egunez egun, beroaren beroaz, gauaren eragina ez da aski izan, itsas-uren beroa apaltzeko. Udako gauen %68tan (91 gautik 62tan) uraren tenperatura 23°C-tik gorakoa izan da, eta 9 gauez 25°C-tik gora eutsi dio. Greenpeace erakundeak premiazko zein asmo handiko neurriak hartzeko dei egin die administrazio publikoei, klima aldaketak dakarren berokuntza gaitzak ez dezan areagotu itsasoen arteko desoreka.


...

Irakurri segida


3850. zbk

Gure Hitza | 2026/09/24

Euskal Herriko boneta zuretzat itsusia!

Menane Oxandabaratz

Duela urteak, Baionan laborarien manifestazio batean, suprefetaren aginduz, poliziak gogor kargatu zuen. Roger Idiartek Estatuko ordezkariaren jarrera umorez salatzeko Baionako suprefeta kantua idatzi zuen.


Prefetak gehienetan bizpahiru urterentzat izendatuak dira eta goi funtzionario izaiteko eskolak eginik, lurralde ezezagun batetara etortzen dira. Ministroen Kontseiluak izendatuak, presidentearen eta barne ministroaren bermearekin lan egiten dute. Funtzionario horiek Estatua ordezkatzen dute eta izendatuak diren departamenduetan botere politiko azkarra dute. Ondorioz estatu zentralaren erabakiek tarteka populazioan protestak sortzen ditu.


Duela guti, Simon Fetet Pirinio Atlantikoetako prefeta berriak, Itsasuko Herriko Etxea behartu du herriko eraikin batean egin freska ezabatzera, bere erranetan “terrorismoa goraipatua” zelakoz. Itsasuko gertakariak frogatzen du ordena publikoa eta herri baten oroimen historikoak ezin direla...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016