Herriz Herri - Uztaritze (L) | 2026ko Irailaren 24a

Kontseiluko biltzarra, Heraitzeko jauregia, Konpostagailu biltzar eta Basamortuko artzain abila

B.S.

Basamortuko artzain abilak ikuskizuneko musikari eta antzerkilariak.
Basamortuko%20artzain%20abilak%20ikuskizuneko%20musikari%20eta%20antzerkilariak.

Kontseiluko biltzarra

Joan den ortzegunean iragan da oporren ondotik sartze huntako kontseiluko biltzarra, 25 hautetsi zirela Lapurdin. 19 gai ziren. Huna aho batez onartu gaiak:

  • Bilgune kontsultarako norabide egituran Joana Goyenetche Cedarry herriko ordezkari izendatzea.
  • Euskal Elkargoaren 2025eko jardueren eta kontuen txostenaren onartzea.
  • Egurren saltzetik atera etekinarentzat, ONF erakundearentzat fakturazioaren egiteko eta igortzeko hitzarmenaren onartzea.
  • Haurren eta gazteen 2026/2027ko barne araudiaren onartzea.
  • Aisialdi zentroaren eta jantegiko 2026/2027ko prezioak.
  • “Aingeruak”' sozietateak proposatu diru laguntza eskaintzaren onartzea.
  • Landa Xokoko atekamotza ''Landa Xokoan'' izendatzea.
  • Tokiko hirigintza planeko 2. aldaketari iritzia emaitea.
  • “Zergen behatoki partekatua” zerbitzu komunerako hitzarmen gehigarria.
  • Polizia isunak direla eta, departamenduari diru laguntza eskatzea.
  • Herriko lurralde funtsetan ibilkorrak diren ekintzen urteko ordainsari finkoarenaldaketa.
  • Haurren eta gazteen zerbitzu teknikoetan zonbait enpleguren sortzea.
  • Euskal Elkargoarekin nonahi utzi hondarkinen kontrako hitzarmengehigarriaren onartzea.
  • Uztaritzeko mediatekako bildumen erregulatzea.
  • Herritarren parte hartzerako gidaritza batzordearen osatzea.

Euskara Uztaritzeko hizkuntza dela ofizialki aitortzeak eztabaida luze bat sortu du, gai minberatsua zonbaitentzat. Gehiengoak osoki onartu badu, oposiziokoak elgarren artean ez ados izanez 4 abstentzio izan dira eta 2 boz kontra. Auzo batzordeen berriz egituratzea eta araudien finkatze gaia bi zatitan bozkatu da, lehen partea aho batez onartuz, bigarrenak 6 boz kontra ukan ditu ezker aldetik. Hurrengo biltzarra urriaren 29an iraganen da.

Heraitzeko jauregia

Elgarretaratze bikain bat egin da joan den ortziralean Heraitzeko Larregienea jauregian, “Les anciens polyos” elkarte berriak antolaturik. Bisita, bazkari, bideo erakusketa eta mintzaldi izan dira 30 bat parte hartzaile inguru zirela. Bainan gai hau barnago eta zehazkiago aipatua izanen da kaseta huntan ondoko aste batez.

Konpostagailu biltzar

Jateko hondarkin eta sukaldaritzako ondarkinetaz zer egin? Arazo horren konpontzen laguntzeko, Bil ta Garbi erakundeak biltzar bat antolatzen du irailaren 29an astearte arratsaldez Herriko Etxeko Apalaga gelan. Konpostagailuen erabiltzeko eta eskuratzeko argitasun guziak emanak izanen dira. Hala ere, eskuratu nahi duenarentzat behar da aitzinetik izena eman biltzar hori animatuko duen Uhaina Zuzuarregi andereari deituz telefono zenbaki huntan: 06-80-24-98-45 edo emailez: uhaina.zuzuarregui@biltagarbi.fr. Konpostagailuen kopurua 12tan mugatua da.

Basamortuko artzain abila

Ederki joan da bi egunez Itxaro Bordaren sorkuntzaren interpretazioa, joan den larunbatean euskarazkoa eta igandean frantsesezkoa, Labourdins elkarteko musikari (Patrick Sistiague gidari) eta antzerkilariekin, batzu oso gaztetxoak zirela. Oren erdi bat pasaturik iraun dute emanaldiek. Pena bat halere euskarazkoak ez duela frantsesezkoak bezainbat ikusle bildu. Bizkitartean euskara garbia zen bainan beti publikoaren partetik hizkuntzaren erabileraren arazoa. Goresmenak hala ere aktore guzieri.


Email Facebook Twitter LinkedIn

3850. zbk

Gure Hitza | 2026/09/24

Euskal Herriko boneta zuretzat itsusia!

Menane Oxandabaratz

Duela urteak, Baionan laborarien manifestazio batean, suprefetaren aginduz, poliziak gogor kargatu zuen. Roger Idiartek Estatuko ordezkariaren jarrera umorez salatzeko Baionako suprefeta kantua idatzi zuen.


Prefetak gehienetan bizpahiru urterentzat izendatuak dira eta goi funtzionario izaiteko eskolak eginik, lurralde ezezagun batetara etortzen dira. Ministroen Kontseiluak izendatuak, presidentearen eta barne ministroaren bermearekin lan egiten dute. Funtzionario horiek Estatua ordezkatzen dute eta izendatuak diren departamenduetan botere politiko azkarra dute. Ondorioz estatu zentralaren erabakiek tarteka populazioan protestak sortzen ditu.


Duela guti, Simon Fetet Pirinio Atlantikoetako prefeta berriak, Itsasuko Herriko Etxea behartu du herriko eraikin batean egin freska ezabatzera, bere erranetan “terrorismoa goraipatua” zelakoz. Itsasuko gertakariak frogatzen du ordena publikoa eta herri baten oroimen historikoak ezin direla...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016