Herriz Herri | 2017ko Apirilaren 13a
Errobiko Salbatore parropiarentzat Aste Sainduko elizkizunak honela izanen dira: Ortzegun Sainduz Jesusen azken afariaren ospatzea 19:30etan Uztaritzen; Ortzirale Sainduz Kurutze sainduaren ospatzea 19:30etan Uztaritzen; Larunbat Sainduz Bazkoko gaubeila 21:00etan Uztaritzen; Bazko egunez mezak 9:00etan Jatsun eta 10:30etan Arruntzan eta Larresoron. Aste Saindu on deneri.
...Herriz Herri | 2017ko Apirilaren 13a
CCAS edo herriko laguntza sozialen zentroak informazio bilkura antolatzen du ortzegun huntan, 13an, Lapurdi gelan 14:30etarik 15:30era 50 urtez goitiko jendeentzat. Dohainik eskaintzen dituen jarduera berri batzuen berri emanen dute.
Herriz Herri | 2017ko Apirilaren 13a
Apiril hastapen huntan Herriko Etxeak obrak abiatu ditu Hiribehereko karrika osoki berrantolatzeko, Mailiarenako bide juntatik Errepietako bide juntaraino. Egunero auto kopuru handia pasatzen da hortik ere, ez beti abiadura errespetatuz.
Herriz Herri | 2017ko Apirilaren 06a
Ur Begik antolatu azken mintzaldia iragan da ortziralean berrogoi bat entzuleren aitzinean.
Herriz Herri | 2017ko Martxoaren 30a
Hirugarren mintzaldian ikusi eta entzun ondoan Espainiako 2. errepublika eta gerla zibilaren ondorioak on baino gehiago txar ukan dutela bereziki Franco eta Europako beste diktadoreen garaian, helduak gira beraz aurtengo azken mintzaldirat.
Herriz Herri | 2017ko Martxoaren 30a
Lapurdi gela leporaino betea ikusi dugu juan den asteazkenean Herriko Etxeak eta departamendu kontseiluak antolatu biltzarrean.
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016