Herriz Herri - Izturitze (NB) | 2026ko Irailaren 24a
Herriko bestak
Besta batzordeko gazteek antolatuak, Artetxea elkartearen parte hartzearekin, urriko lehen asteburuan iraganen dira. Huna egitaraua:
Urriaren 2a, ostirala
Artetxeko aitzinean lekuko ekoizleen merkatua, hilabeteko lehena, ekoizle saltzaile gehiagorekin (18:00-19:30).
Herriko gelan, etxeko talo eta lursagar erreak edariekin eta euskal jauziak emaiteko parada Rita Mutxikorekin (20:00)
Urriaren 3a, larunbata
On Egin jantegian arroltzemoleta arteki eta gaineratikoekin (10:00).
Valentin magoaren ikusgarria (16:00).
Artetxean antzerki laburrak “Jandarmeak Izturitzen” herriko haur eta gazteek emanik (17:00).
Arratsean herriko gela handian zikiroa, Xibalet txarangak alaitua eta goizaldera arte dantzaldia Edantza taldearekin. Egun guzian edariak eta haurren jokoak
Urriaren 4a, igandea
Mezaren ondotik herriko plazan gazteek eskaini jan aitzinekoen hartzea.
Kantu bazkaria Artetxean “Txitxirioak” txarangarekin. Heldu den asteko jakinen dugu bereziki noren kantuak emanen diren (13:00).
Janariarengatik eta lekuak mugatuak izanez, izenak emaitea galdatua da ahal bezain laster: 06-84-53-14-44. Bururatzeko, Muttur gaua herriko gelan (20:00).
Urriaren 5a, astelehena
Adinetako herritarreri atsaskaria eskainia da, aitzinetik izena emanez Amaiari: 06-32-92-57-04.




