Herriz Herri - Heleta (NB) | 2026ko Irailaren 24a

Dolu

Herritarra

Baginakien bulta huntan eri zegoela pausaleku ala eritegietan gaindi bazuela egon aldi frango eginik, hala ere pena ukan dugu jakin dugunean Félicie Suhubiette Oihanburukoa pausatu zela, utziz hain atxikia zen familia, etxea, herria eta bereziki Bixintxoko kapera, etxaldean zuena. Zonbait eskualdi eginik baditu horren inguruan, plazer izanen zuen orain pinpirinean, freskatu eta tindatu baitute, denbora pasa arren, bainan hala ere eskertzen ditugu.

Nor zagon Félicie, segur elizako urratseri jarraikia zen emaztea, zerbitzu egilea, bere irria ezpainetan. Zorigaitzez azkar hunkiak izan zen bere senarrarekin, arrunt gazterik eritasunez galdu zituen alabarekin, haur ttipi baten ama.

Elizkizun ederrak ukan ditu, jendaldea jin baita otoitz eta kantutan parte hartuz familiari sustengua ekarriz, bururatzean orok saldoan kantatu diote “Jondoni Bixintxo” kantu hunkigarria, segur hartu dukena zeruan bere aldean.

Gure partetik gure dolumin bihotzekoak familia guziari, bai eta dolu hortaz hunkiak diren guzieri.


Email Facebook Twitter LinkedIn

3850. zbk

Gure Hitza | 2026/09/24

Euskal Herriko boneta zuretzat itsusia!

Menane Oxandabaratz

Duela urteak, Baionan laborarien manifestazio batean, suprefetaren aginduz, poliziak gogor kargatu zuen. Roger Idiartek Estatuko ordezkariaren jarrera umorez salatzeko Baionako suprefeta kantua idatzi zuen.


Prefetak gehienetan bizpahiru urterentzat izendatuak dira eta goi funtzionario izaiteko eskolak eginik, lurralde ezezagun batetara etortzen dira. Ministroen Kontseiluak izendatuak, presidentearen eta barne ministroaren bermearekin lan egiten dute. Funtzionario horiek Estatua ordezkatzen dute eta izendatuak diren departamenduetan botere politiko azkarra dute. Ondorioz estatu zentralaren erabakiek tarteka populazioan protestak sortzen ditu.


Duela guti, Simon Fetet Pirinio Atlantikoetako prefeta berriak, Itsasuko Herriko Etxea behartu du herriko eraikin batean egin freska ezabatzera, bere erranetan “terrorismoa goraipatua” zelakoz. Itsasuko gertakariak frogatzen du ordena publikoa eta herri baten oroimen historikoak ezin direla...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016