Herriz Herri - Irisarri (NB) | 2026ko Irailaren 24a

Heriotze, Eskubaloia eta Heldu den larunbateko partidak

Neskak, nazional 3ko taldea.
Neskak_%20nazional%203ko%20taldea.

Heriotze

Etxarteko Jean Choutchourou zendu da 90 urtetan. Aljeriako gerlan parte hartu zuen eta frango inarrosirik gibelerat jin. Zonbait urtez lanean ari zan da Ameriketan, eta gero sortetxerat berriz itzuli. Hargintzako eskola egin eta, ari izan da ofizioan serioski. Erretreta hartu eta sartu da Luro fundazioan. 30 urtez han bizi izan da etxean bezala, tokian, laguntza frango emanez. Irisarriko elizan iragan dira ehorzketak, joan den asteazken arratsaldean. Dolumin bizienak, bere anai-arreberi eta familia guziari.

Eskubaloia

Gizonetan, erregional mailan, bigarren taldeak galdu du Lormont-en, 30-37.Hirugarren taldeak ere galdu du, Montaut-en, 39-35. Erregional mailan, hamazazpi urtez petikakoek irabazi dute Andernos-en kontra, 29-27.

Nesketan, nazional 3 mailan, Kanbo/Irissarrik irabazi du Biscarrossen, 33-42 eta bigarren taldeak ere irabazi du, Angelun 18-22. Erregional mailan, hemezortzi urtez petikakoek irabazi dute Nafarroaren kontra, 39-28.

Heldu den larunbateko partidak

Gizonetan: nazional 2 mailan, Irisartarrak ariko dira Pouzauges-en (19:00) eta erregional mailan, bigarren taldeak Villenave errezebituko du (19:00).

Nesketan: nazional 3 mailan, Kanbo/Irisarri ariko da Kanbon, Kostaldea taldearen kontra (19:00) eta bigarren taldeak Nafarroa errezebituko du (21:00). Erregional mailan, hemezortzi urtez petikakoek Tyrosse errezebituko dute (17:00).


Email Facebook Twitter LinkedIn

3850. zbk

Gure Hitza | 2026/09/24

Euskal Herriko boneta zuretzat itsusia!

Menane Oxandabaratz

Duela urteak, Baionan laborarien manifestazio batean, suprefetaren aginduz, poliziak gogor kargatu zuen. Roger Idiartek Estatuko ordezkariaren jarrera umorez salatzeko Baionako suprefeta kantua idatzi zuen.


Prefetak gehienetan bizpahiru urterentzat izendatuak dira eta goi funtzionario izaiteko eskolak eginik, lurralde ezezagun batetara etortzen dira. Ministroen Kontseiluak izendatuak, presidentearen eta barne ministroaren bermearekin lan egiten dute. Funtzionario horiek Estatua ordezkatzen dute eta izendatuak diren departamenduetan botere politiko azkarra dute. Ondorioz estatu zentralaren erabakiek tarteka populazioan protestak sortzen ditu.


Duela guti, Simon Fetet Pirinio Atlantikoetako prefeta berriak, Itsasuko Herriko Etxea behartu du herriko eraikin batean egin freska ezabatzera, bere erranetan “terrorismoa goraipatua” zelakoz. Itsasuko gertakariak frogatzen du ordena publikoa eta herri baten oroimen historikoak ezin direla...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016