Herriz Herri - Baiona (L) | 2026ko Irailaren 24a

Lehengoko kantuen inguruko saioak Biltxokon eta Baionan Kantuz-en 29. sartzea

Lehengoko kantuen inguruko saioak Biltxokon

Urritik aitzina, hilabeteko bigarren astelehen guziz lehengoko kantuen inguruko saioak izanen dira Pantxix Bidartekin, Biltxokon (19:00-20:30). Euskarazko kantu xaharrak ezagutarazteko xedearekin eta bakoitzak janari pixka bat ekarriz, momento goxoak pasatzeko mentura du elkarteak.

Baionan Kantuz-en 29. sartzea

Baionan Kantuz elkarteak bere 29. sartzea irailaren laugarren larunbat huntan eginen du, irailaren 26an Euskal Museoan edota Albert 1er eskolan euria balitz (11:00). Urteak jin, urteak joan, hitzordu hori Baionako ondarearen parte bilakatu da eta Euskal Herrian karrikako kantu herrikoiaren bultzatzaile. Bide beretik doala atzemanen dugu aldi huntan ere, agor ezinezkoa den Euskal kantutegiaren xerbitxari, kantari airos eta musikari jeinutsueri esker. Kantu programa aurkituko duzue baionan-kantuz.eus eta

www.facebook/baionan-kantuz guneetan. Jojo eta Bernadettek haurrak zirenean berenlehen dizkoan grabatu zuten “Gora Euskaldunak” kantu berriarekin heldu da elkartea aurten. Harekilan ohiko eta oraikoagoak diren kantu zerrenda alaia daike, berriz haste horren lauzkatzeko. Hasi oraitik zintzurrak berotzen eta larunbat arte.


Email Facebook Twitter LinkedIn

3850. zbk

Gure Hitza | 2026/09/24

Euskal Herriko boneta zuretzat itsusia!

Menane Oxandabaratz

Duela urteak, Baionan laborarien manifestazio batean, suprefetaren aginduz, poliziak gogor kargatu zuen. Roger Idiartek Estatuko ordezkariaren jarrera umorez salatzeko Baionako suprefeta kantua idatzi zuen.


Prefetak gehienetan bizpahiru urterentzat izendatuak dira eta goi funtzionario izaiteko eskolak eginik, lurralde ezezagun batetara etortzen dira. Ministroen Kontseiluak izendatuak, presidentearen eta barne ministroaren bermearekin lan egiten dute. Funtzionario horiek Estatua ordezkatzen dute eta izendatuak diren departamenduetan botere politiko azkarra dute. Ondorioz estatu zentralaren erabakiek tarteka populazioan protestak sortzen ditu.


Duela guti, Simon Fetet Pirinio Atlantikoetako prefeta berriak, Itsasuko Herriko Etxea behartu du herriko eraikin batean egin freska ezabatzera, bere erranetan “terrorismoa goraipatua” zelakoz. Itsasuko gertakariak frogatzen du ordena publikoa eta herri baten oroimen historikoak ezin direla...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016