Egun eta bihar | 2020eko Uztailaren 16a

Ezker eta eskuin

Emmanuel Macron hautetsia izan zelarik biziki abilki kondatu zaukuten eskuin-ezkerren arteko muga xaharra hautsia zela, edo desegina, azkenean etzela gehiago ez eskuinik ez eta ezkerrik! Handik laster beste kantu bat entzun ginuen: Macronek bildua zuela eskuinaldekoen hoberena bai eta denbora berean ezkerraldekoena ere! Hots, hoberen guzia bereganatua gure gizonak! Gauza ederra hori ere, ala ez ote? Eta orain zertan gira? Gobernu berria agertzearekin, anitzen gustuko beti hor nunbait daude...

Gogoa hazi | 2020eko Uztailaren 16a

Xori gizonak

Santiago, Txileko hiriburuko aireportuan gira, 1929ko martxoan. Jean pilotuak eta Alexandre "birabarki" mekanikariak Latécoère 25a, hegazkina martxan eman dute. Motorra berotzen ari da. "Aeropostale" delakoarentzat ari dira pilotu lanetan. Santiago eta Buenos Aires-en artean egiten dute posta lotura. Andesetako mendi lerro ikaragarriaren gainetik. Bi hauek arras hegazti gizonak dira.

Jasan berri dugun hetsialdian zenbat jende ez da leihorat edo balkoinerat atera. "Ah! Zeruan gora...

Kostaldean | 2020eko Uztailaren 16a

Olhetako bidean

Ziburun, Urruñako mugatik ez hain urrun, Olhetako bidean, autobidearen gainetik bada zubi bat bulta handi batez zerratua egona dena. Bazuela azkartzearen beharra, obretan hasi ziren Urtats irian, untsalaz hiru hilabeterentzat. Bainan lanak gelditu dira bi hilabetez segurik konfinatze delakoaren gatik. Berrikitan bururatuak dira, bide hori hartzen dutenenzat atsegingarri da, besteak beste Zaldi Xurito eta Erreka- Zahar auzoaldeetan bizi direnentzat, zubia zerratua izanez gaitzeko itzulia...

Kostaldean | 2020eko Uztailaren 16a

Atun-bestarik ez!

Untsalaz, aspaldiko ohidura berme, Atun-Besta famatu hura joan den larunbatean egin beharra zen Donibane Lohizunen eta Ziburun. Besta horrek badu aldi bakoitx ikaragarriko arrakasta. Herritarrek maite, kanpotiarrek ere ba. Gainerat, elkarte frangorentzat diru-sartze pollita eta baliosa. Kermeza handi baten gisako besta! Dakizuen giroarengatik, aurten deusik ez da egin. Batzuek diote irailean edo hola berdin muntatzen ahal litakeela beharbada besta hori. Bainan keinka hartan ez dea ba jadanik...

Kostaldean | 2020eko Uztailaren 16a

Hor dira!

Kostalde guzian bada zernahi jende. Gisa batez ez da batere harrigarri, uztailean baigira. Doi bat harritzen gira halere, ez baiginuen uste, koronabirus horrengatik alabainan, hoinbeste kanpotiar jinen zela. Hotel gehienak beteak dira. Donibane Lohizuneko hotel handienetarik batto kudeatzen duenak hauxe zion joan den asteburu hortan: "Usaian, keinka huntan, lo-gela guziak hartuak izaiten dira aitzinetik. Orain ez arras. Goiz guziz badira udatiar zonbait joaiten direnak eta heien ganbarak...

Kostaldean | 2020eko Uztailaren 16a

Padel jokoaren sustagarri

Tenisaren eiteko jokoa da padel delakoa. Zonbait urte barne, arrakasta gaitza ari du biltzen. Mugaz bestaldean gero eta jende gehiagok preziatzen du. Hendaian ere, herriko tenis elkartea sustatzaile eta kudeatzaile, indar handi bat akulatzen ari dute joko berezi horren alde, herriak hiru gune muntaturik hortarako, batto estalia. Jean-Michel Arruabarrena da akulatzaile, kiroletaz arduratzen den axudanta.

...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016