Kostaldean | 2020eko Uztailaren 09a

Eta orain denek lanean ari behar!

Herriko bozekin izan da luzaz zonbait eta zonbait solas bereziki bi bozaldi ukan dituzten tokietan. 15 aste iraganik bi bozaldien artean, heldu baita 105 egun eta holakorik etzen behinere gertatua. Horiek hola, beti izaiten dira aldaketak eta aurten ere ba beraz, ez entraalekoak gainerat. Ez da sailkapen bat egiten ahal nun izan diren aipagarrienak, bakoitxak bere herrikoak ezartzen duzke lehen, kanbiamenduak izan diren herri horietan. Urrunetik so egiten dutenek erranen dute Miarritzeko hori...

Egun eta bihar | 2020eko Uztailaren 09a

Airbus

Mundu guzian famatua da Airbus etxea, zernahi hegazkin muntatzen duena. Lanak badituela ezin untsa helduz, aspaldixkoan hori erraiten da haatik. Arrangurak aitzina emendatu dira denek gogoan dugun izurrite tzar horrekin. Oraino gehiago uda haste huntan buruzagitzak jakinarazi baitu 15.000 langile gutiagorekin behar duela itzulikatu, ezinbestean bada ezinbestean. 5.000 gutiago Frantzian berean, beste hainbeste gutiago Alemanian, gaineratikoak galduz munduan gaindi. Parisen bazterrak kexu eta...

Gogoa hazi | 2020eko Uztailaren 09a

Hiru apez berri euskaldun

Ekaineko 27an, 3 apez berri ordenatu ditu apezpikuak. Hiruak euskaldunak. Baptiste Pochulu ziburutarra (27 urte), Alexandre Méré Poitiers-koa (31 urte) eta Francois Regis Jasnot Rochefortekoa (34 urte). Nolaz euskaldunak, biga Frantzia Behere horietarik heldu zaizkigularik? Bai! Zinezko euskaldunak, euskalduna "euskara-duna" baita: Baptistek etxen ikasia, Alexandrek ikasten ari eta François Regis-ek zuk eta nik bezain ongi mintzo, kopetako izerdiaren gostuz ikasirik.

Zer...

Egun eta bihar | 2020eko Uztailaren 09a

Badu nun josta!

Jean Castex ez omen du lanak lotsatzen eta hobe segur ezen badu eta ukanen du nun josta. Koronabirus delakoa beti hor, eztitua izanikan ere. Hor ere izurrite horrengatik edo(eta) gaitz horren estakuruan ekonomiak hartzen ari duen inarrosaldi ikaragarria. Macron jaunak berak errana diote joan den egunean bildu dituen berriketari zonbaiti, zailtasun handiak izanen dira ondoko egunetan. Eta gero, ez giten ilusi, Pariseko agintari ospetsuek ez holakorik salatu gabe ere, badakigu gobernu...

Hegoaldean | 2020eko Uztailaren 09a

53 zergadunek 292 milioi zor dizkiote Gipuzkoako adminiztrazioari

Gipuzkoako zerga adminiztrazioak argitaratu du altxor publikoarekin zor handiak dituzten zergadunen bosgarren zerrenda, eta guzira 292,4 milioi euroko zorra duten 53 pertsona biltzen ditu. Zehazki, 2019ko abenduaren 31n Ogasunarekin milioi bat eurotik gorako zorra zuten pertsona fisiko edo juridikoak identifikatzen ditu zerrendak. Aurreko zerrendari dagokionez (iazko ekainean argitaratu zen), 87,8 milioi euroko zorra duten sei zergadun berri sartu dira, eta 33,3 milioi zor zituzten 19 atera...

Hegoaldean | 2020eko Uztailaren 09a

Iruñeatik Itsasura, Barriosi elkartasuna helarazi diote

Mikel Barrios sustengatzeko bi agerraldi egin dira Euskal Herri osoan; bata Iruñeako Arrosadia auzoan, eta bestea Itsasun. Parisko Auzitegiak bost urteko kartzela zigorra ezarri zion Mikel Barriosi ekainaren 23an, eta Frantzian egoiteko debekua izanen du hamar urtez. Hilaren 29an sartu zuten Mont-de-Marsan- eko kartzelara, eta atarira lagundu zuten Ipar Euskal Herriko ordezkaritzetako hainbat kidek.

...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016