Mundu zabalean | 2020eko Uztailaren 09a

Israelek Zisjordania beretzat hartzen

Palestinarreri gelditzen zaien lurraldeak dira Zisjordania eta Gaza. Hor bizi dira 5 milioi palestinar: 2 milioi inguru metatuak Gazan, 365 kilometro karratuko lurralde hertsi batean, 5 mila jende baino gehiago kilometro karratuka, hori baita munduko populazio dentsitate handiena, eta 3 milioi jende Zisjordanian eta Jerusalemeko ekialdean.

Zisjordaniako lurraldeetan israeldarren okupazioa segitu eta garatu da azken hamarkadetan, 600.000 jende inguru etorri baitira nazioarteko legez...

Kostaldean | 2020eko Uztailaren 09a

26 bozekin

Goazen berriz Zibururat, auzapezaren hautestea iragan da larunbat goizean gaitzeko giro goxoan. Ez Herriko Etxean usaian bezala, izurritearengatik neurri bereziak hartu behar-eta, bainan lehengo tenisgunean. Ustegabekoa kausi ditakeen zerbait gertatu da hauteste horren karietarat. 24 hautetsi izanki Eneko Aldana-Douat auzapezaren zerrendakoak eta denen buru 26 boz bildu ditu! Untsalaz behar zituen baino bi gehiago! Jakin ere da nundik heldu ziren bi boz horiek berek erranik han berean. Henri...

Kostaldean | 2020eko Uztailaren 09a

Erdiak baino gehiago lehen aldikotz

Nork erran du herriko boz horiekin ez dela aldeketarik izan Hendaian? Segur, auzapez berak du aitzina segitzen, hori da Kotte Ecenarro, bainan kontseiluko lehen bilkuran, berak azpimarratu duen bezala, zinegotzien erdiak baino gehixago berriak dira, lehen aldikotz jarriak kargutan. Horiek hola, eta hori ere errana izan da, giroa gisa hartakoa baita, beste aldaketarik ere izanen da ondoko egunetan. Bere aldetik, Pascal Destruhaut gutiengoburuak konplimenduak egin daizkio auzapezari bainan...

Kostaldean | 2020eko Uztailaren 09a

Hendaian, uda agurtuz eta ospatuz

Aste huntan, hiru egunez segidan, ortziraletik iganderat, Hendaiak agurtzen du eta ospatzen ere uda sasoina, jadanik polliki hasia dena. Ikusgarri asko goizetan, 11k eta erdietan, itsas hegian, eta arratsetan Bidasoa plazan, artista frangorekin. Denak urririk bainan txartelak aitzinetik hartu behar. Denek maskatua izan behar. Goizetako hitzorduak, aroa ez balitz hain ona, Mendi Zolan kulturgunean eskainiak litazke bainan 50 lagun baino gehiago hartu gabe. Ortzirale goizean, txalotzen ahalko...

Kostaldean | 2020eko Uztailaren 09a

Ezetz eta ezetz!

Sail frangotan gutien ustean izaiten da arramoldaketa asko. Zonbaitzu arras okerrak berdin! Donibane Lohizunen, joan den egunean, polizakoak diren berrogoita- hamar bat lagun bildu dira salatzeko gero eta gehiago aipu diren aldaketak, Kostalde guziko poliza zerbitzu gehienen batetaratzea Baionan. Manifestadian parte hartu dutenen sustenguz han ziren besteak beste Donibane eta Hendaiako auzapezak bai eta Vincent Bru deputatua. Denek gauza bera zioten, arramoldaketa horrek ez duela kolore...

Ba ote dakixu? | 2020eko Uztailaren 09a

Trantsizio demokratikoa Euskadin.

Trantsizio demokratikoa Euskadin.

Igandean, Euskadin, bozka eguna izanen da, Eusko Legebiltzarreko 12. legealdiko hauteskundeak. Lehenak antolatuak izan ziren 1980an, duela 40 urte. 5 urte lehenago, Franco hil zen. Juan Carlos Espainiako errege eta estatuburua bilakatzen zen. Adolfo Suarez gobernuburu izendatu zuen 1976ko uztailean. Suarez-ek konstituzio demokratiko bat plantan emaitea hitzeman zuen. Trantsizio demokratikoaren denbora hasia zen. Abenduaren 15ean, erreforma...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016