Mundu zabalean | 2020eko Uztailaren 02a

Zubiaren burutik buru

Larunbat goizean bazen jende eta bazen mugimendu Donibane Lohizune eta Ziburu elgarri lotzen dituen zubiaren gainean. Zubiaren burutik buru, bi aldetan, eta bizpahiru lerrotan, sei ehun bat lagun bilduak euskal presoen sustenguz eta Bake-Bidea gogoan. Oroitaraziz euskal preso horietan badirela aspaldian kartzelan direnak eta untsalaz libratuak behar litazkeenak. Hala nola Jakes Esnal (30 urte preso dela), ahantzi gabe Frédéric Xixtor Haranburu eta Ion Kepa Parot. Han ziren guziek salatu...

Egun eta bihar | 2020eko Uztailaren 02a

Nork daki?

Zurrumurru frango hedatzen da gutien ustean. Hala nola berriz ere kondatzen den justiziaministroa -edo bera edo bere sahetsean dituen zerbitzuetako norbait- sobera ausart eta alderdikari izaiten dela holako edo halako ikerketak izaiten direlarik.

Azkenik agertu den istorio nahasi batean frangok begietan hartua dute Alexis Kohler, ez dena nor nahi, Eliseo jauregiko idazkari nagusia baita, kasik alde bat Macron presidentearen ondo- ondoan ari dena lanean. Jaz agertu ziren solas batzu,...

Gogoa hazi | 2020eko Uztailaren 02a

Gero nola?

Hetsialdi luze horretan gogoeta frankoren egiteko denbora ukan dugu, eta sekula baino gehiago mundu zuzenago bat antolatu behar zela pentsatu dugu anitzek. Baina badakigu besteen aldaraztea zein neke den. Beraz ez ote genuke hobe geure burutik hastea? Horretarako aholku zuhurrik aurkitu dut À‚'"Autour du clocher / zeinützülianÀ‚'" Zuberoako parrokien arteko hilabetekarian, Bordele aldeko Alain Lejeune apezaren lumatik, eta hona laburki, nire zetabean irazirik, jorratzen dituen hamar...

Mundu zabalean | 2020eko Uztailaren 02a

Harrigarri!

Nehork ez daki aurtengo uda nola iraganen den. Dakiguna da, beti txarrena gogoan ibili gabe ere, asko gisetarat kezkagarria izanen dela. Den hoberenetik alabainan buruhauste pisuak izanen dira, eta metaka hain segur! Denek gogoan dugun gaitz hori beti hor da. Egun guziz, han-hemenka agertzen dira kasu berriak. Ez aparantziarik ere joan den martxoan bezenbat bainan asko ba halere. Ikusten da jendeak ez duela aski kasu egiten. Pariseko karriketan eta beste hiri gehienetan ere, ez erraiteko...

Hegoaldean | 2020eko Uztailaren 02a

Non dago Mikel?

Heldu den larrazkenean estreinatuko da "Non dago Mikel?" filma, Mikel Zabalzaren heriotzaren 35. urteburua betetzen den garaian. Mikel 1985eko azaroan arrastatu zuen Guardia Zibilak, eta 20 egun geroago, haren gorputza Bidasoako uretan aurkitua izan zen. Film dokumentala Amaia Merinok eta Miguel Angel Llamas "Pitu"k zuzendu dute. Ahotsa. info eta Izar Films izan dira ekoizpenaz arduratu direnak. Dokumentalaren protagonista Ion Arretxe da, 1985ean Mikel Zabaltzarekin batean atxilotuetako bat,...

Hegoaldean | 2020eko Uztailaren 02a

Aita Mari Pasaiarako bidean

Itsas Salbamendu Humanitarioa gobernuz kanpoko erakundearen Aita Mari itsasontziak Palermoko portutik ateratzeko baimena erdietsi du ekainaren 26an, eta Pasaiarako (Gipuzkoa) bidea hartu du.

Ontziak noraezean zebiltzan 44 migratzaile sokorritu zituen apirilaren 13an, Mediterraneoan. Horiek Palermon porturatu zituzten, baina portuan sartu orduko, Italiako Gobernuak erabaki zuen ontzia ikuskatzea. Itsas Salbamendu Humanitarioak adierazi du geroztik Italiako itsas...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016