Hegoaldean | 2020eko Uztailaren 02a
Hodi herdoilgaitzak ekoizten dituen Arabako Tubacex enpresak ondoko bi urteak zailak izanen dituela pentsatzen du, eta ez du baztertzen berregituraketa zenbait egin behar izatea.
Urte hastapenean Tubacexek 800 milioi euroren salmentak egiteko helburua finkatua zion bere buruari, baina osagarri krisiak egoera osoki makurtu dio. Pandemiak %50ez apaldu du taldearen jarduera. Eskaerak bat-batean gelditzeaz gain, Tubacexen bezero diren aeronautika eta energia sektoreetan inbestimenduak...
Egun eta bihar | 2020eko Uztailaren 02a
Joan da beraz herriko bozen bigarren itzulia! Jendearen parte hartzea arras txarra izanik! Herri gehienetan, erdiak baino gehiago egon dira alabainan bozaren emaiterat batere joan gabe! Koronabirus delako horren beldurrez ote? Ala sobera denbora iragan delakotz bi bozaldien artean? Edo bestenaz beste zerbait ba gogoan, uda sasoina hasia izanki-eta? Edo nardatuak alderdien jestu bihurri frangok aski nardatuarekin? Zazi zu! Macron jaunak ere ez du besterik erran, ez dela berri ona hoinbeste...
Hegoaldean | 2020eko Uztailaren 02a
Ekainaren 25eko ilunabarrean hasi da Eusko Legebiltzarreko hauteskundeen kanpaina, usaiaz kanpoko garai eta baldintzetan, pandemia dela medio. EAJk Gernikan egin du lehen ekitaldia; PSE-EEk, Bilbon, eta gainerakoek (EH Bildu, Elkarrekin Podemos eta PP-CIUDADANOS), Gasteizen.
EAJren izenean, Iñigo Urkullu lehendakarigaiak azaldu du Gernikako juntetxea hautatu dutela kanpaina abiatzeko "Euskal autogobernuaren ikurra eta zenbat sufritu dugun gogorarazten digun lekua" delako.
...Hegoaldean | 2020eko Uztailaren 02a
Hegoaldean | 2020eko Uztailaren 02a
Beasaingo CAF enpresak orotara ehun milioitik gorako dirusartzeak segurtatuko dizkioten hiru kontratu berri erdietsi ditu. Jadanik Amsterdamen eta Stockholmen garatzen ari dituen bi kontratuak zabaltzeko hitzarmena erdietsi du, eta gainera, Italiako Napoli hiriarentzat metro- unitateak hornitzeko bertze kontratu bat sinatu du. Kasu honetan, hiru urtez mantentze-lan integrala ere bere gain hartuko du Gipuzkoako enpresak.
...Hegoaldean | 2020eko Uztailaren 02a
Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak Transferentzien Batzorde Mistoaren batzarra egin dute joan den astean, 1979ko estatutuan finkatu baina oraino eskualdatu gabe zeuden eskumenak eskualdatzeko. Biltzar horretan, hiru eskuduntza transferitzea adostu dute bi gobernuek: lan erregulazio espedientea jasaiten duten langileen erretretarako laguntzei dagokiona, farmazia produktuei buruzko legedia ezartzeari dagokiona eta eskola asurantzaren osagarri laguntzei dagokiena. Eskumenek 7,5 milioi...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016