Euskal diaspora | 2020eko Uztailaren 09a

Sanferminak, eta Euskal Diaspora online bide berrieri etekina ateratzen

SAN FERMIN.

Usatuak dira Diasporan Sanferminak distantzian ospatzen, baina ez aurten bezala. Iruñean, beheiti utzi dira Sanferminetako ekitaldi ofizialak eta Diasporan ere ekitaldi fisikoak gehienbat kantzelatu eta hitzordu birtualak antolatu dituzte hainbat lekutan. Argentinan, herrialdean aktibo diren lau Nafar Etxeek --erran nahi baita Buenos Aires, Rosario, Mendoza eta Bolivar-koek-- ospakizun numerikoak antolatu dituzte, ez baitute ospatu gabe utzi nahi ukan heien urteko...

Euskal diaspora | 2020eko Uztailaren 02a

Elkok elgarretaratzea eginen helduden ebiakoitzean, Artzai Ona eta koronabirusa

ELKO, NEVADA.

Elkoko Euskal Etxeak apirilean iragarri zuen koronabirusagatik bertan behera uzten zuela urte guziz uztailaren 4aren inguruan egiten duen bere piknik eta euskal festa. Oroit dezagun, hiru egun hartzen dituen festa ederra dela, Estatu Batuetako Independentzia egunarekin batera ospatzen dutela eta inguru zabal bateko herrietako eta estatuetako jendea erakartzen duela Elkora. Aurten bere 57. edizioa behar zuen. Tira, bada ondarrean, euskal elgarretaratze handia...

Ba ote dakixu? | 2020eko Uztailaren 02a

Ba ote dakixu?

Orreagako bataila

Nork ez du ezagutzen Errolanen kantua, frantsesez La Chanson de Roland? Baina nork ezagutzen du egiazko historia? 778an, Karlomagno (latinez: Carolus Magnus, frantsesez: Charlemagne) ez zen oraino enperadore baina jadanik Europako errege indartsuena. Aitzineko urtean, Paderborn biltzarrean, Sulayman-ek, Bartzelonako Waliaren mandatariak frankoen erregeari "Zaragoza hiria eta beste hiri batzuk ere entregatuko" zizkiola hitzeman zion. Sulayman Kordobako emirraren...

Abisuak | 2020eko Uztailaren 02a

Presoen alde: jende katea

Joan den larunbatean Bake Bideak eta Bake Artisauek Ziburu eta Donibane Lohizune artean gomita zabaldu zuten jende kate baten bidez euskal preso politikoak sustengatzera.

Antolatzaileek salatu nahi izan dute bake prozesua blokatua izaitea eta frantses agintarieri aktore izaiteko galdea egina izan zaie.

Hitzordu horren eguna lotu nahi izan dute ostegun huntan Jakes Esnal, 69 urteko presoa, 30 urte hauetan kartzelan dena, baldintzapeko dei auzia iraganen baita, baldintzapeko...

Orotarik | 2020eko Uztailaren 02a

2020: Lurra beti arriskuan!

Herritarrek bizileku baten atzemaiteko dituzten nekeziak entzuten ditugu eta iduritzen zauku podere publikoek eta kolektibitateek gai hau gehiago landu behar luketela, batez ere artifizializazio handia sistematikoki bideratuko ez duten aterabideak proposatuz; urte osoko etxebizitza hutsen kopuruak edo bigarren egoitzen kopuruak ardura parte bat badute egoera honetan... Euskal Herriaren erakargarritasuna, berriz, etxe eta lurraren prezioen gaineko espekulazioa eragiten du.

Fenomeno...

Abisuak | 2020eko Uztailaren 02a

Sinestea À¢'€'" Izaitea

Da goiko izpiritu guzien egilea, ingurumena, arbola, jende, animale, kolorez desberdinak izanagatik, bakotxak badu daukan itxuran, ikusmolde berezi bat: nortasuna! Hori atxikiz, hitzarekin bide eginen du, osasunak laguntzen badu!...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016