Hegoaldean | 2020eko Uztailaren 09a
Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) uztailaren 1etik aurrera abian jarriko du etxebizitzetan energia aurrezteko plana. Horretarako, gastuaren %25eko laguntzak emanen ditu, eta kalifikazio altuko etxetresna elektrikoetan 130 eurora arteko laguntzak izanen dira. Gainera, leihoetan 1.500 euroko laguntzak egonen dira. Horien helburu nagusia da 2010etik egoera gogorra bizi izan duen sektore bati laguntzea. Guzira, 2,5 milioi euroko laguntzak helaraziko dira.
...Hegoaldean | 2020eko Uztailaren 09a
Hegoaldean | 2020eko Uztailaren 09a
Zaldibarko hondakindegian lita gertatu zela 5 hilabete bete dira bainan ikerketak egin eta, Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze langilen gorpuak ez dituzte oraindik aurkitu. Ehunka pertsonek manifestazioa egin dute, Eibarren Zaldibar Argitu plataformak deitua, "erantzukizunak" eskatzeko. Arriola Jaurlaritzako ingurumen sailburuaren dimisioa eskatu dute. Uztailaren 7an ireki dituzte AP8 autopistaren 4 lerroak, otsailaren 7az geroztik partez hetsiak zirenak.
...Hegoaldean | 2020eko Uztailaren 09a
Kirol Baskonia 2019/2020ko Espainiar Endesa Ligako txapeldun bihurtu da astearte honetan Bartzelonari bi puntugatik irabazi ostean (67-69), partida amaitzeko hiru segundo besterik falta ez zirela Luca Vildoza joko-antolatzaile argentinarrak, neurketako jokalari baliotsuenak, lortutako saskiratze erabakigarriari esker. Horrenbestez, gasteiztarrek beren laugarren liga garaikurra irabazi dute hamar urte eta gero.
...Hegoaldean | 2020eko Uztailaren 09a
Siemens Gamesak jakinarazi du Agoizko lantegia hetsiko duela, gastu handia suposatzen diolako, porturik hurbilena 200 kilometrora izanez eta, ondorioz, esportazioan lehiakorra ez delako. 239 lagunek egiten dute lan fabrika horretan. Lehenagotik, behin-behineko kontratuekin zeuden 70 behargin kanporatuko zituela erran zuen eta horrek sindikatuen eta langileen artean kezka handia eragin zuen.
...Mundu zabalean | 2020eko Uztailaren 09a
Izan lana atzemaiteko, hilabete sariak eskuratzeko edo bizitegi bat ukaiteko, beltzek xuriek baino arazo gehiago dute eta desberdintasunak handituz joan dira azken 50 urte hauetan. Horri lotua dena, koronabirusaren izurriteak biktima anitzez gehiago egin ditu beltzen artean.
Ez da harritzekoa beraz, George Floyd beltzaren erailketaren ondotik beltzen kontrako polizaren jokamolde bortitzak salatzeko mugimenduak hain azkar hedatu direla Ameriketako Estatu Batua guzian. Beste ondorio...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016