Abisuak | 2020eko Uztailaren 16a

Covid-19: Angelu Kimua ikastolaren ageria

Kimua ikastolan eginak izan diren testen emaitza negatiboak publiko egin dira joan den egunetan. Hitz xume hauekin, aitzineko egunetako kontakizun laburra zabaldu nahi genuke.

Ekainaren 28tik, igandez, Covid- 19arekin positibo diren, baina eri ez diren haurren burasoek informatzen gaituzte Eskualdeko Osasun Egiturak plantan eman protokoloa jarraitzen dugu akademiako ikuskaritzarekin loturan. Ikastolaren hestea ez zaigu inposatua izan, zuzendaria eta bulegoaren erabakia izan da....

Abisuak | 2020eko Uztailaren 16a

Bakantzak euskotan pasatzen baginitu?

Eskualdeko Kontseiluko "Akitania Berriko turismo berritzailea" programa, Euskal Elkargoaren sustenguarekin, bai eta turismo bulegoekin elkarlanean, Euskoak, "bakantzak euskotan" operazioa martxan jartzen du. Tresna original horrek trantsizio ekologikoan eta Ipar Euskal Herriko lurralde garapen orekatuan parte hartzea proposatzen die turisteri. Erabiliko duten euro bakoitza, lurraldean egonen da, horren bidez zirkuitu laburrak garatzen baitira, gure ingurumena zainduz....

Orotarik | 2020eko Uztailaren 16a

XILABAko BERTSULARI GAZTEN XAPELKETA

Kanporaketa eta finalerdiak

XILABAko 27. eskolarteko bertsulari gazteen xapelketa iragan da uztailaren 4an kanporaketentzat eta 11n finalerdi eta finalarentzat, Bertsularien Lagunak elkarteak antolaturik bere egoitzan Senpere Amotze Larraldean. Aspaldian izan den kopuru handiena zen aurten parte hartzaile aldetik; 24 ziren lehian. Lehen kanporaketarako 12 hoberenak arizan dira larunbatean 6ko bi taldetan bat bestearen ondotik Lur Renteria erakaslearen aginduetarat. Damu bat...

Orotarik | 2020eko Uztailaren 16a

2020 Haziak Idazle Lehiaketa

1. Saria 3. zikloan bakarrik

Ba ote dakixu? | 2020eko Uztailaren 16a

Ba ote dakixu?

Frantses iraultza Euskal Herrian (1/5)

Hasteko, nola ez eskertu Manex Goyhenetche? Sobera fite joan zaigu baina behar da jada gure xantza baliatu eta leitu Manex Goyhenetchen obra, partikulazki bere "Euskal Herriko historia orokorra". Egungo eta heldu diren asteko artikuluentzat, historialari handi horren lanean bermatuko naiz (4. tomoa, 1789ko iraultza). Frantses iraultza piztu zelarik Euskaldunen erreakzioa eta sentimenduak ulertzeko, testuingurua behar da esplikatu. 1770 eta...

Euskal diaspora | 2020eko Uztailaren 16a

Renoko Santa Fe, hetsia; eta bertsuak euskara eta bertsularitzaz

RENO, NEVADA.

Maleruski joan den igandean jakinarazi zuen Renoko Santa Fe Hotelak egun hori bere azkenekoa izanen zela. Hor kantinero lanetan ari zen Gaven Sarratea gazteak adierazi zigun nagusiek koronabirusak sortu egoera ekonomikoagatik deliberatu dutela lekua hestea. Gogora dezagun Renoko Santa Fe 1929an sortu zela, eta sute baten ondotik 1949an zabaldu zituela ateak egun dagoen lekuan, Reno erdialdeko kasino handien eremuan. Izan ere egoera berezia bizi izan zuela, nagusi...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016